Jaiotza inguruko asfixiaren ondoriozko modulazio epigenetikoa

Egileak

  • Gorane Beldarrain Gonzalez
  • Nuria Capdet
  • Jon Ander Alart
  • Marc Chillida
  • Antonia Ángeles Álvarez
  • Daniel Alonso-Alconada

DOI:

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2023.495

Gako-hitzak:

Jaiotza inguruko asfixia, epigenetika, HIF-1, DNA metilazioa, mi-RNA, histonak

Laburpena

Jaiotza inguruko asfixia, jaioberrien heriotza eta arazo neurologikoak eragiten dituen arrazoi nagusietarikoa da. Ezagutzen den tratamendu bakarra hipotermia terapeutikoa da eta hori, asfixia-kasuak bizkortasunez identifikatzeko zailtasunarekin batera, erronka handia da eraginkorrak diren neurri neurobabesleak aplikatzeko. Asfixia gertaera hipoxiko-iskemiko batekin hasten da eta odoljarioaren berrezarpenak jarraitzen dio. Egoera horren aurrean fisiopatologia konplexu bat garatzen da, hainbat ezaugarri berezirekin: eszitotoxikotasuna, mitokondrioen disfuntzioa, hantura, apoptosia eta nekrosia, besteak beste. Garunean garatzen den kaltea denborarekiko mendekoa da eta klinika-arloan entzefalopatia hipoxiko-iskemiko izenarekin ezagutzen da. Kalte horren larritasunaren arabera hipotermia terapeutikoa erabiliko da edo ez. Zelulak egoera hipoxikoetara moldatzen dira eraldaketa epigenetikoen bidez. Oro har, geneak isiltzen dira eraldaketa horien ondorioz, baina oxigenoaren erabilgarritasuna eta zelulen metabolismoa moldatzen duten beste zenbait generen espresioa ere areagotu egiten da. Prozesu epigenetiko garrantzitsuenen artean hipoxiak eragindako faktorearekin (HIF-1) lotutako prozesuak, DNAren metilazioa, mikroRNAk eta histonen eraldaketak daude. Nahiz eta eraldaketa epigenetikoen helburua oxigeno-gabeziara moldatzea izan, garunean gertatutako kalteak handitu ditzakete. Hori dela eta, ikerketa-lan batzuk sendagaiak bilatzen ari dira eraldaketa horiek ekiditeko. Berrikuspen honetan jaiotza inguruko asfixiari buruzko informazio aipagarriena bai eta egoera hipoxiko-iskemikoen aurrean gertatzen diren eraldaketa epigenetiko nagusiak deskribatzen dira.


Downloads

Argitaratua

2023-06-05

How to Cite

Beldarrain Gonzalez, G., Capdet, N., Alart, J. A., Chillida, M., Álvarez, A. Ángeles, & Alonso-Alconada, D. (2023). Jaiotza inguruko asfixiaren ondoriozko modulazio epigenetikoa. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 7(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2023.495

Zenbakia

Atala

Artikuluak