2-arakidonoilglizerolaren efektua nitxo neurogenikoetan jaiotza inguruko asfixiaren ostean
PDF

Supplementary Files

1. irudia. Zelularitatea neurtzeko aztertutako nitxoetako guneak 4x handipenarekin.
2. irudia. 2-arakidonoilglizerolaren efektua nitxo neurogenikoetan jaiotza inguruko asfixia eta gero
3. irudia. Bentrikulu azpiko gunearen zelularitatea.
4. irudia. Hipokanpoko gunearen azaleraren analisia.
5. irudia. Hipokanpoko bihurgune horzdunaren geruza granular azpiko zelularitatea.

Gako-hitzak

2-AG
nitxo neurogenikoak
bentrikulu azpiko gunea
pikordun geruza azpiko gunea

Aipuak nola egin

Beldarrain Gonzalez, G., Pacho, M., Álvarez, A. Ángeles, Chillida, M., Alart, J. A., Moro, M., Canduela, M. J., Hilario, E., & Alonso, D. (2022). 2-arakidonoilglizerolaren efektua nitxo neurogenikoetan jaiotza inguruko asfixiaren ostean. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 6(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2022.436

Laburpena

Entzefalopatia hipoxiko-iskemikoak (EHI), sarritan hipoxia-iskemiak (HI) eraginda, jaioberriengan kalte neurologikoa eragin dezake, bai eta heriotza ere. HIak energia-gutxiegitasuna, erreakzio kaltegarrien ur-jauzi metaboliko bat eta zelulen heriotza masiboa eragiten ditu, besteak beste. Hortaz, azken urteetan, zelulen galera hori konpentsatzeko mekanismoak bai eta zelulen heriotza murriztu dezaketen mekanismoak ere asko ikertu dira, hala nola lan honetan aztertutako 2-arakidonoilglizerola (2-AG). Ikerketen arabera, endokannabinoideek hantura, estres oxidatiboak eragindako kaltea eta glutamatoak eragindako eszitotoxikotasuna murriztu dezakete. Hori dela eta, gure lanean efektu horiek ikertu ziren egun ezagutzen diren bi nitxo neurogenikoetan: albo-bentrikuluetako bentrikulu azpiko gunean (Subventricular zone edo SVZ) eta hipokanpoko bihurgune horzduneko pikordun geruza azpiko gunean (Subgranular zone edo SGZ). Dirudienez, zelulen proliferazioa bultzatuz, HIak eragindako kaltea konpentsa liteke. Horretarako, nitxoen zelularitatea eta azalera neurtu genituen HIa pairatu eta gero eta 2-AGaren tratamendua jaso eta gero. Emaitzek erakutsi zuten kaltetutako animalietan hemisferio ipsilateraletako azalera aldatzen zela, SGZan murriztuz eta SVZan emendatuz. Gainera, HIak zelularitatea murriztu zuen SGZan, baina ez SVZan. 2-AGak, hala ere, morfologia eta zelularitatearen berrestea lortu zuen SGZan.
https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2022.436
PDF