Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak

Egileak

  • Maialen Berridi Agirre Osakidetza

Gako-hitzak:

Gaitasun profesionala, konpetentzia, komunikazio klinikoa, humanismoa, bioetika, pazientearengan zentratutako metodo klinikoa

Laburpena

Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak liburuak argia ikusi du. Gaixo baten aurrean jarriko den edozein osasun-profesionalentzat lagungarri suerta daitekeen tresna bat da,pertsona osotasunean artatzeko, berarekin komunikatzeko eta alor bioetikoak lantzeko eskuratu beharreko gaitasunak azaltzen dituena.

Liburua Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) antolatzen duen Agote Sariaren bitartez eskainitako aukeraren ondorio izan da eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzari esker argitaratu da.

Hutsune bat betetzea bilatzen duen lana da, batetik, euskaraz idatzitako osasungintzako liburu akademiko gehiagoren beharra asetzea, eta, bestetik,mediku batek eskuratu beharreko oinarrizko gaitasun profesionalen inguruko beharrezko gogoeta egitea.

Bereziki, Medikuntza zein Erizaintzako graduko ikasleei, graduondoko ikasleei eta tutoreei zuzendutako liburua bada ere, orokorrean profesional ororentzat erabilgarria izatea bilatzen du.

Izan ere, oso garrantzitsua da etorkizuneko medikuek jakitea gaixotasunaren atzean alderdi gehiago badirela, hau da, desberdintasun sozialak osasunarekin zerikusia duela eta ditugun baliabideak ez direla soilik preskribatzen diren medikamentuak, baizik eta testuingurua, familia, sare sanitarioa eta osasunerako prebentzio eta promozioko politikak ere kontuan hartu behar direla. Gaixotasunaz gain, pertsona bera artatzeko gaitasuna eskuratzeko pausoak eskaintzen dira hiru kapitulutan banatuta: pazientearengan zentratutako metodo klinikoa, komunikazio klinikoa eta bioetika.

Author Biography

Maialen Berridi Agirre, Osakidetza

Familia eta Komunitate Medikua

Gipuzkoako Familia eta Komunitate Arretako irakaskuntzako unitate multiprofesionaleko tekniakaria

Downloads

Additional Files

Argitaratua

2021-12-31

How to Cite

Berridi Agirre, M. (2021). Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(2). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/423

Zenbakia

Atala

Dosi txikitan