Osagai anitzeko ariketa-programen eragina adineko pertsonen erorketetan: berrikuspen sistematikoa
PDF

Supplementary Files

1. irudia. Aukeraketaren fluxu-diagrama.
1.taula. Berrikuspenean aztertu ziren ikerketen ezaugarri eta emaitzak

Gako-hitzak

Hauskortasuna
erorketa-arriskua
jarduera fisikoa
pertsona nagusia
erorketen prebentzioa
prebentzio-programak

Aipuak nola egin

Garay Ibarrondo, D., & Llodio Uribeetxebarria, I. (2021). Osagai anitzeko ariketa-programen eragina adineko pertsonen erorketetan: berrikuspen sistematikoa. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.407

Laburpena

Testuingurua:Adineko pertsonek pairatzen dituzten erorikoak munduko osasun publikoko arazo nagusi bat dira. Ariketa fisikoa aukera erabilgarria eta potentzialki errentagarria izan daiteke adinekoen erorketa kopurua gutxitzeko. Hala ere, eztabaidagai da adineko pertsonen artean erorketak gutxitzera bideratuta dagoen ariketa fisikoez osatutako programak zer-nolako ezaugarriak izan behar dituen.

Helburua:Osagai anitzeko ariketa-programen eragina aztertu duten ikerketak sistematikoki berrikustea, adineko pertsona osasuntsuen erorketa-intzidentzian eta arrisku-faktoreetan.

Metodoa:2005. urtetik aurrera argitaratutako ikerketen bilaketa sistematiko bat egin zen PubMed, Scopus, Cochrane Library eta Dialnet-eko datu-baseetan inklusio- eta kanporatze-irizpideak kontuan izanda.

Emaitzak:Guztira 17 artikuluk osatu zuten berrikuspen sistematikoa, gehienak (% 88) ausazko kontrol-saiakuntzak izanik. Artikuluetako parte-hartzaileen batez besteko adina 65,4 eta 83,4 urte bitartekoa izan zen. Aztertutako 17 ikerketetatik 15 ikerketatan talde esperimentalek emaitza positiboak izan zituzten erorketa-intzidentzian edo erorketen arrisku-faktoreetan. Sei ikerketatan jarduera fisikodun esku-hartzeak emaitza positiboak ekarri zituen erorketa-intzidentzian, bost ikerketak, ordea, ez zuten eragin esanguratsurik aurkitu. Hamahiru ikerketatan osagai anitzeko ariketak egiteak eragin positiboa izan zuen erorketen arrisku-faktoreetan.

Ondorioak:Orokorrean osagai anitzeko ariketen programak baliagarriak izan ziren adineko pertsonen erorketak edo erorketa-arriskuak murrizteko. Hala ere, astean saio gutxi egitea iraupen laburreko programa batean emaitza positiboak ez lortzearen arrazoia izan daiteke. Gainera, badirudi osagai anitzeko ariketa-programak ez direla hain eraginkorrak adin altua (80 urte ingurukoa) duten pertsona nagusien artean erorketa-intzidentzia murrizteko.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.407
PDF