Laburpena
Odolean IgG4 altua izateak (135-144 mg/dL) IgG4arekin erlazionatutako gaixotasuna egon zitekeela adierazi zuen % 87,2ko sentsibilitatearekin (% 95 KT, % 85,2-89,0) eta % 82,6ko espezifikotasunarekin (% 95 KT, % 81,6-83,6). Horren aurresate-balio positiboa, aurresate-balio negatiboa eta diagnostikorako odds ratioa (DOR) 6,48 (% 95 KT, 3,98-10,57), 0,14 (% 95 KT, 0,09-0,21) eta 45,15 (% 95 KT, 23,41-87,06) ziren, hurrenez hurren. Era berean kurba azpiko area 0,94 (0,92-0,96) zen.