Antsiolitiko eta hipnotiko sedagarrien kontsumoa: generoaren araberako analisia nazioartean eta Euskal Autonomia Erkidegoan

Egileak

  • Ane del Palacio Totoricagüena Familia eta Komunitate Arretako BAME; Galdakaoko E.S.I; Etxebarriko O.Z.
  • Joseba Pineda Ortiz Farmakologia saila. Medikuntza eta Eritzaintza Fakultatea. UPV/EHU
  • Aitziber Mendiguren Ordorica Farmakologia saila. Medikuntza eta Eritzaintza Fakultatea. UPV/EHU

DOI:

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2021.359

Gako-hitzak:

antsiolitiko, hipnotiko, genero, kontsumo, Euskal Autonomia Erkidegoa

Laburpena

Antsietatea ezbeharrei aurre egiteko erreakzioa da,baina atalase bat gainditzen duenean patologikoa izan daiteke. Loezinak, aldiz, loak hartzeko edo hura mantentzeko zailtasunari zein goizegi esnatzeari egiten dio erreferentzia. Bi nahasmendu hauen tratamendurako psikofarmakoak diren bentzodiazepinak (BDZ) eta hipnotikoak erabiltzen dira batik bat. Espainian psikofarmakoen kontsumoa handia da.

Ikerlan honen helburuak honakoak izan ziren: 1) Nazioartean antsiolitikoen eta hipnotikoen kontsumoaren generoaren araberako analisia egitea. 2) 2006-2018bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan(EAE) antsiolitiko eta hipnotikoen generoaren araberako kontsumoaren landa-ikerketa egitea. Ikerlana gauzatzeko bilaketa bibliografiko sistematizatua egin zen bost datu-basetan eta EAEkoantsiolitiko eta hipnotikoen kontsumoa analizatu zen.

Herrialde ezberdinetan emakumezkoen artean antsiolitiko eta hipnotikoen kontsumoa handiagoa izan zen. BDZ erabilienen artean diazepama eta lorazepama zeuden. 2006-2018 urteen artean EAEn kontsumitutako antsiolitiko-ontzien % 73 eta hipnotikoen % 66 emakumezkoek kontsumitu zituzten. Antsiolitikoen kasuan emakumezkoen artean saldutako ontzi kopurua 100 biztanleko, gizonezkoetan saldutakoa baino 1,09 aldiz handiagoa izan zen eta 0,87 aldiz handiagoa hipnotikoen kasuan. Psikofarmako guztiak kontuan hartutasaldutako ontzi kopurua handiagoa (% 67) izan zen emakumezkoen artean, antipsikotikoen taldeansexuaren araberako desberdintasuna txikiena izan zelarik. Horrela, antipsikotikoen kontsumoarekin doituriko probabilitatea (Odds Ratio)kalkulatuta, emakumezkoen arteanantsiolitikoak kontsumitzekoagizonezkoen arteanbaino2,2 aldiz handiagoaeta hipnotiko sedagarriak kontsumitzekoa, berriz, 2 aldiz handiagoa izan zen.EAEn lorazepam farmakoa izan zen salduena.

Laburbilduz, EAEn ereantsiolitikoen eta hipnotikoen generoaren araberako kontsumoaren datuak bat datoz beste herrialdeetakoekin. Farmako salduenen artean lorazepamazegoen. Etorkizunean interesgarria litzateke datuak adinaren edota beste zenbait faktoreren arabera sailkatuta lortzea, horiek kontsumoan izan dezaketen eragina ikertu ahal izateko.

Downloads

Argitaratua

2021-07-01

How to Cite

del Palacio Totoricagüena, A., Pineda Ortiz, J., & Mendiguren Ordorica, A. (2021). Antsiolitiko eta hipnotiko sedagarrien kontsumoa: generoaren araberako analisia nazioartean eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2021.359

Zenbakia

Atala

Artikuluak