Snoezelen terapia: zazpi funtsezko zentzumenen ahalmena

Egileak

  • Irantzu Rico-Barrio
  • Janire Rojas
  • Ianire Buceta
  • Nagore Puente
  • Maitane Serrano EHU
  • Pedro Grandes

DOI:

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2019.230

Gako-hitzak:

Snoezelen, zentzumenak, terapia, estimulazioa, erlaxazioa, dementzia

Laburpena

 

Snoezelen terapia, zentzumen anitzeko terapia (ZAT) ez-farmakologiko eta psikosoziala da; zazpi funtsezko zentzumenen estimulazioan edo erlaxazioan oinarritzen dena, hain zuzen ere. Pertsonon ongizatea eta norberaren bizi-kalitatea hobetzea du helburu nagusia.Ikusmen, entzumen, ukimen, dastamen, oreka, propriozepzio eta usaimen zentzumenak hainbat objekturen bitartez kitzikatzen dira: argiztapen artifizialaren, musika lasaigarri edo terapeutikoaren, ehundura ezberdinen eta hainbat lurrinen eta elikagaien bidez, besteak beste. Terapia honen erabilera dementziaren sintoma fisiologikoak eta portaera-aldaketak arintzeko hautabide eraginkor gisa bistaratu da azken hamarkadan. Dementziaetengabeko narriadura kognitiboa eragiten duen gaixotasun kronikoa eta atzeraezina da; baita sintoma fisiko, fisiologiko eta portaera-aldaketa nabarmenak eragiten dituen gaitz neurologikoa ere. Oldarkortasuna, depresioa, antsietatea, gogogabezia, loezina eta elikadura-nahasmendua dira dementzia gaixotasunean deskribatu izan diren eta Snoezelen terapiak hobetzen dituen sintoma fisiologiko eta portaera-aldaketa ohikoenak. Horrez gain, aipatzekoak dira Rett sindromean, garun-lesio traumatikoan, zainketa aringarrietako programetan eta garun-paralisian Snoezelen terapiak eragiten dituen onura nabarmenak. Azterlan honek Snoezelen terapiaren inguruko hainbat ikerketa biltzen ditu. Kontzeptuaren deskribapen zehaztua eta Euskal Herriko udalerrietan azken urteotan terapia honi eman zaion erabilera terapeutikoaren zein pedagogikoaren azalpen orokorra azaltzen dira. Horrez gain, hainbat gaixotasunen aurrean terapia honek ekar ditzakeen efektu mesedegarrien edo mugen eta gabezien deskribapena jorratuko da ikuspuntu kritiko batetik.

Downloads

Argitaratua

2019-07-15

How to Cite

Rico-Barrio, I., Rojas, J., Buceta, I., Puente, N., Serrano, M., & Grandes, P. (2019). Snoezelen terapia: zazpi funtsezko zentzumenen ahalmena. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 3(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2019.230

Zenbakia

Atala

Artikuluak