Frantziako Iraultza, sozialistak eta euskara
Laburpena
Frantziako Iraultza abiapuntu hartuta, lan honek hainbat hausnarketa plazaratzen ditu kontzeptu desberdinen inguruan: egi historikoa, eskuina eta ezkerra, terrorismoa eta hizkuntza nazionala. Azken honi buruz jarduten du luzeen, Frantziako Iraultzak ezarri ez ezik, ahalegin berezia egin zuelako frantsesa ez ziren beste hizkuntza guztiak gutxietsi eta zokoratzeko.