Trantsizioa Euskal Herrian: zapalkuntza frankistatik Estatutuaren onarpenera (1975-1979)
Laburpena
Trantsizioak aldaketa ugari eta sakonak eragin zituen Hego Euskal Herrian, eta Espainiar Estatuan oro har. Lan honetan urte horietan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan gertatutako prozesu nagusiak azaltzen dira, batez ere, irizpide politikoa jarraituz. Pluralismo politikoan, ETAren paperean, aurre-autonomian, Gernikako Estatutuan, Nafarroaren bazterketan eta beste hainbat gaietan sakontzea izan da helburu.