XIX. mendeko paper gaineko argazkigintzaren historia
Laburpena
Argazkigintzaren historian zehar paperezko euskarridun argazkiak asko izan dira, zalantzarik gabe gehienak direla esan genezake. XIX. mendean aurkitu eta garatu ziren argazki prozesuak anitzak izan ziren. Horrela, ia 170 urteko jarduerak utzi zuen produkzioak egun argazki-ondare ikaragarria izatea ekarri du. Orain orduko irudiak eman nahi zaien balioaren arabera antigoaleko piezak bezala ala dokumentuak bezala hartzen ditugu. Baliagarritasuna zeinahi dela ere ezinbesteko da argazki prozesuak ezagutzea bere biziraupenerako. Horregatik ahalik eta datu gehien batzeak berebiziko garrantzia izango du: irudi beraren irakurketatik argazkiaren egitura materiala ulertzeraino. Artikulu honetan, beraz, paper gaineko argazkigintzaren historia azaltzen da.