Euskalduntzearen inpaktua, lurraldearen euskalduntasunaren arabera. Euskararen indarberritzerako lurralde-estrategia baterantz
DOI:
https://doi.org/10.26876/Arnasguneak.2026.06Gako-hitzak:
hiztun berriak, erabilera, inpaktua, nagusitasun-eremuak, arnasguneak, hizkuntza-politikaLaburpena
Ikerketari dagokionez, Inkesta Soziolinguistikoa ustiatuta, ikusiko da euskaldun berrien euskararen erabilera-maila zeharo aldatzen dela bizi diren udalerriaren arabera: zenbat eta udalerri euskaldunagoa, orduan eta handiagoa erabilera. Errealitate horretatik ondorioztatuko da eremu euskaldunagoan egindako indarberritze-ahaleginak askoz ere fruitu ugariagoak eman dituela proportzioan, zona erdaldunagoetan egindakoak baino.
Ondoren, proposatzen da lurralde-estrategia bat komeni dela indarberritze-prozesuan aurreratzeko, lurralde euskaldunagoei motor-papera, aitzindaritza-papera, aitortuz; lurralde horiek euskara irradiatuz eta zabalduz… gainerako eremuak elikatzea bilatuz. Estrategia horren barruan, funtsezkoa izango da, batetik, motor-papera beteko duten lurraldeak bereziki zaintzea; eta bestetik, irradiatze hori gerta dadin bitarteko ahalik eta egokienak lantzea.
Lan honetan aurkezten dira, lehenik, euskalduntzearen aldeko ahaleginak lurraldean izandako inpaktuari buruzko ikerketa bat. Eta, ondoren, oinarrizko proposamen bat lurraldean esku hartzeari begira.
Downloads
Argitaratua
Aipuak nola egin
Zenbakia
Atala
Lizentzia
Copyright (c) 2026 Iñaki Iurrebaso Biteri

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.