Continuuma eta kodependentzia: gales-hiztunen dentsitate altuko, ertaineko eta baxuko komunitateen dinamika elkarlotua
DOI:
https://doi.org/10.26876/Arnasguneak.2026.04Gako-hitzak:
hizkuntza-politika, hizkuntza-plangintza (LPP), galesa, hiztun-dentsitatea, arnasguneaLaburpena
Artikulu honek Galesen alor honetako politiketan berriki izandako garapenei buruz hausnartzen du, eta bereziki Galesez Mintzatzen diren Komunitateen Batzordearen lana aztertzen du. Prosiect BRO: gaur egungo galesez mintzatzen diren komunitateen inkesta soziolinguistiko orokorrak Batzordearen lehenengo eta bigarren faseei (2022-2024, 2024-2026) egindako ekarpenean ere oinarritzen da.
Galesaren eta euskararen testuinguruak alderatzen ditu, funtsezko politika-alorretan egindako aurrerapenen arteko desberdintasunak azpimarratuz, besteak beste hiztun-kopurua handitzean, hezkuntza-sistemaren garapenean eta hizkuntzaren erabilera sozialaren analisian. Bi hizkuntzek erronka handiak dituzte dentsitate altuko eremuen iraunkortasunari dagokionez.
Artikuluak gaur egungo galesez mintzatzen diren komunitateen dinamika elkarlotuak aztertzen ditu, dentsitate altuko, ertaineko eta baxuko eremuetan barrena. Argudiatzen du eremu horiek —behintzat galesaren testuinguruan— elkarri lotuta daudela continuum geolinguistikoen bidez, eta geruza anitzeko kodependentzia sozial, kultural eta ekonomikoetan funtzionatzen dutela. Dentsitate altuko eremuak tradizionalki hizkuntzaren bizindarraren muintzat jo izan diren arren, artikulu honek azpimarratzen du galesaren egungo testuingu-ruan halako eremuak ez direla hiztun-dentsitate ertaineko edo baxuko eremue-tatik isolatuta aritzen. Era berean, dentsitate ertaineko eta baxuko eremuek ere lotura sendoak behar dituzte —continuum geolinguistiko bat edota kodependentzia sozial, kultural eta ekonomiko bat— dentsitate altuko eremuekin. Galesez mintzatzen diren komunitateak elkarri lotuta daude pertsonen joan-etorrien bidez, ekologia ekonomiko eta kultural saretu eta geolinguistiko batean. Erlazio horrek iradokitzen du galesak komunitate-hizkuntza gisa izango duen etorkizuna ez dela soilik dentsitate altueneko eremuak sendotzearen araberakoa; galesa herrialde osoan indartzea ere ezinbestekoa da, bai eta continuumaren eta kodependentziaren kontzientzia hori eztabaidaren eta politikagintzaren erdigunean jartzea ere.
Downloads
Argitaratua
Aipuak nola egin
Zenbakia
Atala
Lizentzia
Copyright (c) 2026 Elin Haf Gruffydd Jones

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.