Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz
Osagaiz aldizkaria Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) elkarlanetik sortu da, osasun zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzeko eta ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiak hartuko ditu barne. Izan ere, aldizkariak osasun arloko euskal komunitate zientifikoak eginiko aurkikuntza zientifikoen transferentzia-tresna izatea du xede.
eu-ES oee@oeegunea.eus (Arduraduna) oee@oeegunea.eus (OEE idazkaritza) Sat, 17 Jan 2026 00:00:00 +0000 OJS 3.3.0.12 http://blogs.law.harvard.edu/tech/rss 60 Alergia, zer da eta nola tratatzen da? https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6070
Alergia gaixotasun kroniko ohikoena da Europan, eta haren intzidentzia handituz doa herrialde aurreratuetan, batez ere kutsaduraren erruz. Gaixotasun alergikoek hainbat sintoma eragin ditzakete, baina ez dira modu berean agertzen pertsona guztiengan.

Alergiaren tratamenduak hiru estrategia ditu, alergenoak saihestea, immunoterapia espezifikoa erabiltzea eta tratamendu farmakologikoa. Gaixotasun alergikoetan hainbat sendagai erabili izan dira azken hamarkadetan. Azken urteetan, ingeniaritza genetikoaren teknikan aurrerapen handia egin da, eta sendagai berriei atea ireki diegu gaixotasun alergikoetan.
Larraitz Eizmendi Leunda, June Landa Alberdi, Miren Ercilla Liceaga, Maitane Umerez Igartua, Aitziber Lizardi Mutuberria, Miren Josune Garcia de Andoin Barandiaran, Mikel Urretavizcaya Anton, Idoia Beristain Aramendi, Leire Ulacia Epelde Copyright (c) 2026 Larraitz Eizmendi Leunda, June Landa Alberdi, Miren Ercilla Liceaga, Maitane Umerez Igartua, Aitziber Lizardi Mutuberria, Miren Josune Garcia de Andoin Barandiaran, Mikel Urretavizcaya Anton, Idoia Beristain Aramendi, Leire Ulacia Epelde https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6070 Sat, 17 Jan 2026 00:00:00 +0000 Medikamentuen informazioa: INFAC, botika berrien, i-botika fitxen eta sendagaiak zentzuz erabiltzeko gomendioen azken hilabeteak https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6073
Laburpena

INFAC buletina hilean behin argitaratzen da, eta haren helburua osasun-arloko profesionalen farmakoterapiaren alorreko ezagutza eguneratzea da.

Aztertuko den Medikamentu Berria izeneko fitxaren helburua merkaturatzen diren medikamentu berriei buruz informazio objektiboa, ebaluatua, independentea eta zehatza eskaintzea da.

i-botika: Osasun sailak eta Osakidetzak hiritarrei zuzenduta botikei buruzko informazio objektiboa, fidagarria, independentea eta konparatiboa ematen dute bere web orrialdean.

Sendagaiak sentzuz erabiltzea: gomendioak osasun profesionalentzat sendagaien erabilera hobetzeko.

INFAC buletinak, botika berrien ebaluazioak, i-botika fitxak eta sendagaiak zentzuz erabiltzeko gomendioak egiten dituzten batzordeetako partaideak Osasun Saileko, Osakidetzako eta Euskal Herriko Unibertsitateko osasun-arloko diziplina anitzeko profesionalak dira.
INFAC erredakzio-batzordea, Euskadiko Medikamentu Berrien Ebaluazio-batzordea i-botika batzordea eta sendagaiak zentzuz erabiltzeko erredakzio-batzordeak Copyright (c) 2025 INFAC erredakzio-batzordea, Euskadiko Medikamentu Berrien Ebaluazio-batzordea i-botika batzordea eta sendagaiak zentzuz erabiltzeko erredakzio-batzordeak https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6073 Sat, 17 Jan 2026 00:00:00 +0000 Libk. 9 Zk. 2 (2025) https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6080 * * Copyright (c) 2026 * * https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6080 Sat, 17 Jan 2026 00:00:00 +0000 Clonazepamaren eraginkortasuna aho suminduaren sindromearen tratamenduan: errebisio bibliografikoa https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/5212
Aho suminduaren sindromea (ASS) aho barruko sumindura edo disestesia-sentsazioa bezala definitzen da, egunero gutxienez 2 orduz errepikatzen dena, 3 hilabete baino gehiagoz eta klinikoki kausazko lesiorik gabekoa. Sindromearen fisiopatologia ez dago argi, eta ondorioz, ez dago guztiz eraginkorra den tratamendurik. Lan honen helburua da aho suminduaren sindromean clonazepamaren bidezko tratamenduaren eraginkortasuna aztertzea. Horretarako PubMed orrian “BURNING MOUTH SYNDROME” AND “CLONAZEPAM” bilaketa egin da. Barneratze- eta baztertze-irizpideak aplikatu ondoren, 17 artikulu ikertu dira. Ikerketen arteko heterogeneotasuna handia da, eta horrek zailtzen du artikuluak haien artean konparatzea. Artikulu bakoitzeko clonazepama agintzeko erabilitako jarraibideak eta emaitzak aztertzeko erak oso aldakorrak izan dira. Hala ere, clonazepama eraginkorra izan da ikerketa guztietan, batean izan ezik. Beraz, ondorioztatu da clonazepama eraginkorra dela aho suminduaren sindromea tratatzeko, baina ikerketa gehiago behar direla horren dosiak, jarraibideak eta tratamenduaren iraupena zehazteko.
Ainhoa Ruiz-Guerrero, Maialen Mendizabal-Iraeta, Javier Alberdi-Navarro Copyright (c) 2025 Ainhoa Ruiz-Guerrero, Maialen Mendizabal-Iraeta, Javier Alberdi-Navarro https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/5212 Sat, 17 Jan 2026 00:00:00 +0000 Pneumonia antolatu kriptogenikoa, kasu bat oinarri hartuta https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6059
Pneumonia antolatu kriptogenikoa (PAK) jatorri ezezaguneko biriketako hanturazko gaixotasuna da, pneumonia interstizial idiopatikoen taldekoa. Patologia ezohiko hau emakumezko zein gizonezkoetan agertzen da, 50-60ko hamarkadaren bueltan; tabakoa ez da arrisku-faktoretzat hartzen eta, glukokortikoideekiko erantzun onari esker, pazienteen bi herenek hobekuntza klinikoa eta erradiologikoa daukate prozesuaren amaieran.

Gernika-Lumoko Ospitalean, 69 urteko gizon bat artatu zen lau egunetako ondoez, izerdi eta flema horixka sintomekin. Hasiera batean, klinika eta toraxeko erradiografian ikusitako kondentsazio lobarrarengatik, pneumonia infekziosotzat jo eta tratamendu antibiotikoa jarri zitzaion. Baina, hilabetera, hobekuntza sintomatikoa izan arren, irudi erradiologikoak okerrera egin zuen eta ordenagailu bidezko tomografia egin ondoren, diagnostikoa pneumonia antolatu kriptogenikora aldatu zitzaion.

Aurkeztutako lan honen helburua da ezohikoa den patologia honi buruzko argitaratutako azken eguneraketak laburbiltzea, gure kontsulten egunerokotasunean lagungarri izan dadin.
Marta Beobide Aldape, Iera Sagaztizabal Gómez Copyright (c) 2025 Marta Beobide Aldape https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6059 Sat, 17 Jan 2026 00:00:00 +0000 “Poppers” drogaren kontsumoa eta orokorrean drogen arriskuaren pertzepzioa 14-24 urteko gazteetan gaur egun: kasu-ikerketa Urola Kosta eskualdean https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/5544
Sarrera. “Poppers” sintetikoki prestatutako alkil nitrito lurrunkorren izen arrunta da. Jatorrian, amil nitritoa basozabaltzailea zela ikusi eta bularreko anginarako erabili zen medikuntzan, hautsitakoan “pop” soinua egiten zuten anpulu moduan (hortik izena). Baina bere ekintza iragankorragatik eta dosifikazio zailagatik klinikan erabiltzeari utzi zitzaion. Hala ere, beste alor batzuetan kontsumoa zabaldu egin zen, batez ere, sexu-esparruan dituen eraginengatik, hala nola desira handitu eta esfinterrak erlaxatu. Gaur egun “poppers”-a aisialdian erabilia da, horrek osasunerako ekar ditzakeen kalteekin, batez ere beste droga batzuekin elkartzean.

Helburuak. Gaur egun 14-24 urte bitarteko gazteek egiten duten “poppers” drogaren kontsumoaren patroi deskriptiboak lortzea izan da helburua. Zehazki, prebalentzia, maiztasuna, kontsumo-ohiturak eta drogaren eskaintza aztertu dira. Horrekin batera, “poppers” berak eta bestelako drogek sor ditzaketen arazoen inguruan gazteek duten pertzepzioa eta droga ilegalen arazoari aurre egiteko ekintzen garrantziari buruzko iritzia ezagutzea ere bilatu izan da. Ikerketa Urola Kostako eskualdera mugatu da, kasu-ikerketa modura.

Material eta metodoak. Online galdetegi bat formulatu da maila nazionalean egiten den alkoholaren eta drogen inguruko erreferentziazko galdetegi bat erabiliz (EDADES, Encuesta sobre Alcohol y Drogas en España). Galdetegia adin horretako gazteen artean zabaldu da Whatsapp aplikazioaren bidez, eta baita ikasketa-zentroen bidez ere (ikastetxeak, institutuak, lanbide-heziketakoak eta gizarteratzeko ibilbide pertsonalizatukoak). Galdetegia 2024ko otsaila eta apirila bitartean egon zen irekita eta erantzunak guztiz anonimoak izan dira.

Emaitzak. Galdetegia Urola Kostako 245 pertsonak erantzun dute, baina horietatik 5 baztertuak izan dira ezarritako adin-tartetik kanpo zeudelako. 14-24 urteko gazteen artean “poppers”-a behin edo behin kontsumitu dutenak % 21 dira. Estatu-mailan egindako ikerketekin konparatuta kontsumo-maila oso altua da hemen lortutakoa, 10 aldiz inguru handiagoa alegia. Droga honen kontsumoa oso gaztetatik hasten da (gehiengoak, 17 urte) eta batez ere, festa-giroan erabilia da, larunbatetan. Bestetik, alkoholaren eta “poppers”-aren kontsumoaren nahasketa oso ohikoa da, horrek eragin dezakeen elkarrekintzarekin, hipotentsio bizia eta sinkopea sortuz. Hortaz, polikontsumoaren arriskuari buruzko informazioa gazteei modu ulergarri eta grafiko batean helaraztea premiazkoa izango litzateke. Azkenik, nahiz eta gazteek gaur egungo prebentziorako informazioa zabaltzeko moduak ontzat hartu, badirudi testigantza errealen kontaketa ere garrantzitsua izango litzatekeela.

Ondorioak. “Poppers” drogaren kontsumo oso altua ikusi da Urola Kostako gazteen artean. Gainera, alkoholaren eta “poppers”-aren kontsumoaren nahasketa oso ohikoa da. Hortaz, beharrezkoa da gazteei informazio baliagarria zabaltzea “poppers”-aren inguruan eta haren kontsumoak eragin ditzakeen kalteak adieraztea, batez ere, polikontsumoaren inguruan. Hala ere, lagin-tamaina txikia eta mugatua dela eta, gehiago ikertu beharko litzateke kontsumoaren benetako tasa zein den jakiteko eta emaitza horiek populazio handiagoetara estrapolatu ahal izateko.
Amaia Maite Erdozain, Ane Semperena Odria Copyright (c) 2025 Amaia Maite Erdozain https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/5544 Sat, 17 Jan 2026 00:00:00 +0000 GLP-1aren analogoen erabilerari lotutako eragina pazienteen osasun mentalean https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6022
Obesitatea mundu-mailako epidemia bilakatu da azken urteotan, horrek dakarren hilkortasunaren eta erikortasunaren igoera nabarmenarekin. Obesitateak eta depresioak bi noranzkoko harremana daukatela aurkitu da. GLP-1aren analogoek, besteak beste, pisuarekin lotuta erakutsi dituzten onuren bidez, nahaste depresiboetan onuragarriak izateko potentziala daukate. Hala ere, 2023an Islandiako Medikamentuen Agentziak suizidioarekin erlazionatutako eragin kaltegarriak jakinarazi zituen GLP-1aren analogoen erabiltzaileetan. Berrikuspen bibliografiko honen helburua da GLP-1aren analogoek pazienteen osasun mentalean izan ditzaketen eraginak aztertzea.

Azken bost urteetan argitaratutako saiakuntza kliniko ausazkotuak, behaketazko kohorteaj eta kasu-kontrol ikerketak aztertu dira. Depresioarekin edo suizidioarekin erlazionatutako sintoma edota eragin kaltegarriak hartu dira aldagai nagusitzat.

Lau ikerketak erakutsi dute depresio-arriskuaren beherakada GLP-1aren analogoen erabiltzaileen artean. Horietako bitan eragin babeslea oso arina edo klinikoki ez-esanguratsua da. Aitzitik, GLP-1aren analogoen erabilera antidepresiboak erostearekin erlazionatu da, baina badago beste ikerketa bat, non ez den erlazio esanguratsurik aurkitu. Beste lau ikerketatan erlazionatu dira ideiagintza suizida edo suizidio-arriskuaren murrizketarekin, horietako bitan aurrekari psikiatrikoak zituzten pazienteetan zehazki. Gainera, baten autolesio-arriskuaren murrizketa ikusi da. Emaitza esanguratsurik ez duten kasuak, adierazle positibo bezala interpreta daitezke, ez baitute frogatu ez onurarik ez kalterik. Epe luzeko eraginak aztertzean, ikerketa batean, tratamenduarekin hasi eta bost urtera depresioaren, antsietatearen eta jokabide suizidaren arriskua modu progresiboan areagotzen dela ikusi da. Bestetik, epe luzera, ez da abstinentzia edo errebotezko efektu psikiatrikorik ikusi.

Oro har, depresioaren, ideiagintza suizidaren eta suizidioaren arriskuaren murrizketa ikusi da. Hala ere, gertaera larrien inguruan ari garenez, garrantzitsua da osasun-profesionalek pazienteen egoerak indibidualizatzea, baita aldarte-aldaketen edo suizidioarekin erlazionatutako jarreren agerpenak monitorizatzen jarraitzea.
GUADALUPE RIVERO, Uxue Cazalis Copyright (c) 2025 GUADALUPE RIVERO, Uxue Cazalis https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6022 Sat, 17 Jan 2026 00:00:00 +0000 Kanpoko drainatze bentrikularraren ondoriozko konplikazio moduan agertzen diren bentrikulitisak https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6025
Sarrera: Bentrikulitisa garun-bentrikuluen infekzioa da eta kanpoko drainatze bentrikularra (KDB) ezartzearen konplikazio gisa ager daiteke. KDBa hainbat patologia neurologikoren ezinbesteko tratamendua da. KDBaren maneiuan eta bentrikulitisen prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan aurrerakuntza nabariak egon diren arren, oraindik nahiko gatazkatsuak diren aztergaiak dira.

Helburua: KDBaren ondoriozko bentrikulitisaren jatorria eta arrisku-faktoreak zehaztea.

Metodologia: Bi zati ditu ikerketak: bilaketa bibliografikoa eta datu-basearen azterketa. Bigarren zatian atzerantz begirako ikerketa deskribatzaile bat egin da 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIUan, KDB bat ezarrita izan duten pazienteak barne hartzen dituena. Bentrikulitisen intzidentzia, eragile mikrobiologikoa eta arrisku-faktoreak (KDBa ezarrita izandako egunak, aurretiko antiagregazio- edo antikoagulazio-egoera, hilkortasuna, etab.) aztertu dira.

Emaitzak: Aztertutako 34 kasuetatik, guztiek izan dute KDBa ezarria eta % 20,6k bentrikulitisa garatu dute. KDBa ezartzearen arrazoiak odoljario subaraknoideoak (% 58,8), parenkima barneko edo bentrikulu barneko odoljarioak (% 35,4) eta drainatze bentrikulu-peritonealaren konplikazioak (% 5,8) izan dira. Pazienteek batez beste 11,5 egunez izan dute KDBa ezarria, % 58,88k 7 egun baino gehiagoz. Bentrikulitis-kasuen % 62,5ean eragilea Staphylococcus epidermidis izan da. Ez da heriotza-kasurik erregistratu bentrikulitisa garatu zutenen taldean.

Ondorioak: Donostiako Unibertsitate Ospitalean KDBaren ezarpenaren ondorioz garatzen diren bentrikulitisaren ehunekoa literaturan deskribatzen denarekin bat dator (% 20,6 vs % 1,9-36). KDBa 7 egunez baino gehiagoz ezarrita izatea (p = 0,013) arrisku-faktoretzat deskribatu da. Etorkizunean gaiaren inguruko ikerketa gehiago egiteko beharra ikusten da.
Xumai Aizpuru Zinkunegi Copyright (c) 2025 Xumai Aizpuru Zinkunegi https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6025 Sat, 17 Jan 2026 00:00:00 +0000 Bullying-aren eta pisuaren arteko harremana. Kausa-efektuaren noranzko biko berrikuspen bibliografikoa https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6037
Sarrera: Eskola-jazarpena eta obesitatea bereziki larriak diren egoerak bilakatzen ari dira. Haurtzaroan nahiz nerabezaroan bullyinga jasateak, luzaroan kalte fisiko, psikologiko nahiz sozialak eragin ditzake. Obesitatea izateak bullyinga jasateko arriskua aztertzen duten lanak badaude. Bullyinga eta obesitatea osasun publikoko arazoa kontsideratzen direla kontuan harturik, lan honetan bi norabideak aztertuko dira.

Metodologia: Berrikuspen bibliografiko hau 2024ko azarotik 2025eko otsailera arte garatu zen. Pubmed, Web of Science, PsycInfo, BVS eta Dialnet datu-baseak erabili ziren. Aurretik definitutako barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatuz 29 artikulu aukeratu ziren berrikuspena egiteko.

Emaitzak: Lan honetan bullyingaren eta pisuaren arteko erlazioa aztertu zen. Alde batetik, gainpisua edo obesitatea izateak bullyinga jasateko arriskua zenbatean handitzen duen ikusi zen. Eta bestetik, bullyinga jasateak nerabezaroan nahiz helduaroan gehiegizko pisua garatzearekin zer lotura duen ikertu zen.

Ondorioak: Obesitatea nahiz gainpisua izateak bullyinga jasateko arriskua handitzen duela baieztatua izan den arren, alderantzizko norabidea ikerketa-lerro berria da oraindik. Hala ere, bullyinga jasateak obesitatea nahiz gainpisua garatzeko arriskua handitzen duela ere ikusten ari da.
Irene Lopez Altuna, Izaro Babarro Velez, Ainara Andiarena Villaverde, Nerea Lertxundi Iribar Copyright (c) 2025 Irene Lopez Altuna, Izaro Babarro Velez, Ainara Andiarena Villaverde, Nerea Lertxundi Iribar https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6037 Sat, 17 Jan 2026 00:00:00 +0000 Aptameroak mieloma anizkoitzaren aurkako RNAn oinarritutako terapien garapenerako https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6042

Mieloma anizkoitza hezur-muineko zelula plasmatikoen minbizia da, hein handi batean oraindik sendagaitz dirauena. Berriki, RNA ez-kodetzaileak (lncRNA) gaixotasun horren tratamendurako itu terapeutiko bezala proposatu dira. Hala ere, molekula hauek isilarazteko proteinen aurka erabilitako molekula txiki edo antigorputzak erabilgarriak ez direnez, proiektu honetan RNAn oinarritutako terapia berrien garapena proposatzen dugu. Horretarako, minbizi-zeluletan espezifikoki barneratzeko gai diren RNA aptameroak identifikatu eta mielomaren garapenean eragina duten RNAk isilaraz ditzaketen oligonukleotido terapeutikoekin elkartuko ditugu. Tratamenduak mieloma-zelulei bakarrik eragingo dienez, espezifikotasuna handitu eta albo-kalteak murriztea espero dugu.

Ane Amundarain, Fernando Cartón-García, Arantxa Carrasco-León, Leire Garate, Estibaliz Miranda, Edurne San José-Nériz, Helena Villanueva, Fernando Pastor, Felipe Prósper, Xabier Agirre Copyright (c) 2025 Ane Amundarain, Xabier Agirre https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6042 Sat, 17 Jan 2026 00:00:00 +0000 0 negatiboa https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6071
Literatura zientifikora doitu ezin, baina Medikuntzarenak berarenak diren gatazka, hausnarketa, ironia, kontraesan eta edertasunetik abiatuta bestelako literatura - poesia- egiten da liburu honetan.
Arantzazu Lizartza Saizar Copyright (c) 2025 Arantzazu Lizartza Saizar https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6071 Sat, 17 Jan 2026 00:00:00 +0000 Editoriala https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6075
OSAGAIZ aldizkariaren 2025eko bigarren ale arrunta lan interesgarriekin osatu eta zuen esku jarri dugu.

Lehen artikuluan aho suminduaren sindromean klonazepamak duen eraginkortasuna aztertu dute. Aho suminduaren sindromean aho-barrunbeko sumindura sentitzen da egunero modu kronikoan eta miaketan ez da sintomen arrazoia izan daitekeen lesiorik aurkitzen. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Odontologiako arlotik aurkeztu duten lan honetan berrikuspen bibliografiko baten bidez ikusi dute klonazepama eraginkorra dela sindrome horren tratamendurako, baina ikerketa gehiago behar direla farmakoaren dosia zehazteko eta tratamenduaren iraupen gomendagarria jakiteko.

Bigarren artikulua Gernikako Osasun Zentrotik aurkeztu dute. Gizonezko bat arnas aparatuko sintomengatik artatzen dute eta hasieran pneumonia infekziosoaren diagnostikoagatik antibiotikoekin tratatzen da. Handik hilabetera sendatzen ez zela ikusita TAK bat egin zitzaion eta pneumonia antolatu kriptogenikoa diagnostikatu zitzaion. Kasu horretatik abiatuta egileek patologia honen berrikuspen labur bat egin dute. Kasu gehienak 50-60 urteko adinarekin agertzen dira, tabakoak ez du arriskua handitzen eta kortikoideak dira lehen aukerako tratamendua.

Hasieran bularreko anginarako erabili zen alkil nitrito lurrunkorren taldeko basodilatatzaile bati ematen zaion izen arrunta da “Poppers”. Gazteen artean aisialdian eta arlo sexualean dituen eraginengatik erabili ohi da. Gipuzkoako Urola-Kosta eskualdean droga horren kontsumoari buruzko datuak jasotzeko galdetegi bat banatu zen Whatsapp aplikazioaren bidez eta bertako ikasketa-zentroen bidez. Argitaratu dugun artikuluan ikus daitekeenez jasotako erantzunak mugatuak izan dira eta zenbait herritatik oso erantzun gutxi jaso dira, baina datuek iradokitzen dute gazteek uste baino gehiago kontsumitzen dutela, adin goiztiarretan hasten direla eta batez ere aste-bukaerako aisialdian hartzen dutela. Egileek hausnarketa bat egiten dute gazteen artean droga honen eta beste batzuen kontsumoaren prebentzioa modu eraginkorrean lantzeko aukeren inguruan.

Hurrengo artikuluan obesitatea tratatzeko erabiltzen diren GLP-1aren analogoek osasun mentalean eduki ditzaketen eraginei buruzko azterketa bibliografiko bat aurkezten digute. Aztertu dituzten artikulu gehienetan depresioaren eta suizidio-arriskuaren murrizketa bat aurkitu dute eta epe luzera ez da abstinentzia-arazorik edo errebotezko efektu psikiatrikorik izaten. Hala ere, badira zenbait artikulu bestelako emaitzak argitaratu dituztenak eta horregatik egileek gomendatzen dute horrelako botikak hartzen dituzten pazienteen banakako jarraipen zehatza egitea eta suizidiorako alerta-zeinuak monitorizatzea.

Garuneko bentrikuluetan kanpoko drainatzeak jartzearen ondorioz bentrikulitis infekziosoak sor daitezke. Donostia Unibertsitate Ospitaleko ZIUan izan diren konplikazio horren inguruko datuak bildu dituzte ale honetan argitaratu dugun artikulu batean. Aztertu dituzten kasuen gehiengo handi batek drainatzea jarria zeukan garuneko odoljario batengatik. Infekzioaren eragile ohikoena Staphylococcus epidermidis izan zen. Ez zen heriotzarik izan. Argitaratutako literaturaren azterketa ere egin zuten eta ikusi zuten beste lanetan aipatzen den intzidentziaren antzekoa izan dutela eta drainatzea 7 egun baino gehiagoz ezarrita daukaten kasuetan infekzio-arriskua handitu egiten dela.

Hurrengo artikuluan berrikuspen bibliografiko bat eginez egileek ondorioztatu dute haurtzaroan eta nerabezaroan gainpisua edo obesitatea izateak bullyinga jasateko arriskua handitzen duela. Horrekin batera alderantzizko norabideko azterketa ere egin dute kontuan hartuta bullyinga jasateak luzaroan iraun dezaketen eragin fisiko, psikologiko eta sozialak izan ditzakeela. Literaturan aurkitutakoaren arabera ikusi dute bullyingak obesitatea edo gainpisua izateko arriskua handitzen duela.

2025eko udaberrian Bilbon egin zen IKERGAZTE, ikertzaile gazteen biltzarrean osasun-arloan saritu zen lana irakur daiteke “Lan sarituak” sailean. Nafarroako CIMA Ikerketa Zentroan egindako lan honetan mieloma anizkoitzaren tratamendurako baliagarria izan daitekeen ikerketa bat aurkeztu zuten. Minbizi-zeluletan barneratzeko gai diren aptameroak identifikatu dituzte eta mielomaren garapenean eragina duten RNAk inhibi ditzaketen oligonukleotido batzuekin elkartuko dituzte.

Farmazialarien txokoan oraingoan alergiei buruzko artikulu interesgarri bat sartu dugu. Gaixotasun honen intzidentzia goraka doa Euskal Herrian eta inguruko herrialdeetan eta alergiak garrantzi handia hartzen ari dira. Egileek tratamenduen berrikuspen bat egin dute eta azpimarratu dute ingeniaritza genetikoari esker sendagai berriak lortzeko bideak ireki direla.

INFACetik bidali diguten ohiko laburpenean azkeneko hilabeteetan argitaratu dituzten artikuluen aipamen laburra ere irakur dezakezue.

“Dosi txikitan” atalean Arantzazu Lizartza Saizar medikuak idatzi duen lehen poema-liburua aurkezten dizuegu, “O negatiboa” izenburua darama eta bere jardun medikoan bizitutako esperientzietan oinarrituta idatzi ditu olerkiak.

Jose Ramon Furundarena Salsamendi

Jose Ramon Furundarena Copyright (c) 2026 Jose Ramon Furundarena https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6075 Sat, 17 Jan 2026 00:00:00 +0000