Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz
Osagaiz aldizkaria Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) elkarlanetik sortu da, osasun zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzeko eta ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiak hartuko ditu barne. Izan ere, aldizkariak osasun arloko euskal komunitate zientifikoak eginiko aurkikuntza zientifikoen transferentzia-tresna izatea du xede.
Udako Euskal Unibertsitatea eu-ES Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria 2530-9412 Libk. 10 (2026) https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6186 Izaskun Elezgarai Copyright (c) 2026 Izaskun Elezgarai https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 2026-10-25 2026-10-25 10 1 Erizaintzako oinarrizko zainketak https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6081
Dokumentu hau Erizaintzako Graduaren lehen ikasturtean lantzen diren oinarrizko zainketak barneratzeko beharrezkoak diren edukiak biltzen dituen liburuaren aurkezpena da. Bertan liburuaren egitura, helburuak eta eduki nagusiak azaltzen dira. Liburu hau erizaintza-arloko ikasleei, irakasleei eta profesionalei zuzenduta dago.
Marijose Uranga Iturriotz Beatriz Pereda Goikoetxea Copyright (c) 2026 Marijose Uranga Iturriotz https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 2026-10-25 2026-10-25 10 1 Ikasleek osasunari buruz egindako bideoak https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6185 Asier Benito Copyright (c) 2026 Asier Benito https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 2026-10-25 2026-10-25 10 1 Sindrome koronario kronikoa duten pertsonetan gertaera kardiobaskular gutxiago daude klopidogrelarekin aspirinarekin baino https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6095
Sindrome koronario kronikoa duten pertsonetan gertaera kardiobaskular gutxiago daude klopidogrelarekin aspirinarekin baino, odoljario-arriskua handitu gabe: tratatu beharreko kopurua (TBK) 45, bost urteko epean.
Asier Mitxelena Leire Unanue Pumar Beñat Genua Gamio Eñaut Agirre Iturrioz Copyright (c) 2026 Asier Mitxelena https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 2026-10-25 2026-10-25 10 1 Preanalitikaren eragina laborategi klinikoko proben emaitzetan https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6111
Laborategi klinikoak funtsezko eginkizuna du pazientearen diagnostikoan eta jarraipenean. Azken urteotan, pazientearen segurtasunaren garrantziaren eta akats medikoak murrizteko beharraren kontzientzia handitu egin da.
Tradizionalki, laborategiaren ahaleginak fase analitikoan zentratu dira, eta akatsak murriztea ahalbidetu dute. Beraz, gaur egun, ahaleginak fase estra-analitikoetara bideratu behar dira, horietan akatsen eragina askoz ere handiagoa baita, batez ere fase preanalitikoan.
Laborategi klinikoaren egungo erronketako bat prozesu preanalitikoak hobetzea da, laborategiko prozesu osoa kontuan hartzen badugu soilik ziurta daitekeelako kalitatea. Horretarako, beharrezkoa da prozesuak estandarizatzea eta profesional guztiek laginak lortzeko eta manipulatzeko modua ulertzea eta kontrolatzea.
Beñat de Alba Iriarte Noelia Lopez Barba Copyright (c) 2026 Beñat de Alba Iriarte, Noelia Lopez Barba https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 2026-10-25 2026-10-25 10 1 Hauskortasun Multidimentsionalaren Eskala (HME): euskarazko bertsioaren ezaugarri psikometrikoak https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6112
Hauskortasuna kanpo- zein barne-faktore estresagarriekiko zaurgarritasun-egoera gisa definitzen da eta osasun-ondorio kaltegarrien aurresale indartsua da. Hauskortasuna ikuspegi multidimentsional batetik ebaluatzeko zenbait tresna eraiki badira ere, orokorrean, ez dute ezaugarri psikometriko egokirik agertu edo/eta ez dituzte konstruktuaren bueltan proposaturiko dimentsio teoriko guztiak aintzat hartu. Gainera, gaur egun ez dago hauskortasuna ebaluatzeko euskaraz baliozkoturiko tresnarik. Gabezia horiei erantzuna eman nahian, ikerlan honen helburua zen Hauskortasun Multidimentsionalaren Eskala (HME) eraikitzea eta baliozkotzea, adineko pertsona euskaldunengan hauskortasun-egoera orokorra eta haren dimentsio fisikoa, kognitiboa, afektiboa, soziala eta ingurumenekoa euskaraz ebaluatzeko aukera ematen duena. Lagina Hego Euskal Herriko 201 adinekok osatu zuten, 65 eta 96 urte artekoak. Lehenengo, HMEren behin-behineko 51 itemetatik abiatuz, 29 itemeko behin betiko bertsioa eratu zen, zuzendutako item-dimentsio korrelazioetan eta estandarizatutako karga faktorialetan oinarrituta. Ondoren, azken bertsioaren ezaugarri psikometrikoak aztertu ziren: egitura faktoriala, barne-trinkotasuna, baliozkotasun konbergentea eta beste aldagaiekiko erlazioan oinarritutako baliozkotasuna. Emaitzek erakutsi zuten bost faktorez eta bigarren mailako faktore orokor batez osaturiko eredu faktorialak doikuntza-indize egokiak zituela, bai eta estandarizatutako karga faktorial egokiak ere. Ildo beretik, barne-trinkotasunaren indizeak onargarritasun-irizpidetik gorakoak izan ziren. Bestalde, efektuaren tamaina ertaineko eta handiko korrelazioak aurkitu ziren HMEren eta Tilburg-en Hauskortasun Adierazlearen faktore analogoen artean. Azkenik, hauskortasunak efektuaren tamaina ertaineko eta handiko korrelazioak agertu zituen adinarekin, bakardadearekin, bizitzarekiko gogobetetasunarekin eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko independentzia-mailarekin. Emaitzek iradokitzen dute HME tresna fidagarria eta baliozkoa dela hauskortasun multidimentsionala ebaluatzeko adineko pertsona euskaldunengan, eta bereziki erabilgarria izan daiteke bai praktika klinikoan, bai ikerkuntzan.
Joanes Lameirinhas Arantxa Gorostiaga Igone Etxeberria Jone Aliri Copyright (c) 2026 Joanes Lameirinhas, Arantxa Gorostiaga, Igone Etxeberria, Jone Aliri https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 2026-10-25 2026-10-25 10 1 10.26876/osagaiz.1.2026.6112 Obesitate larria eta gastrektomia bertikala. Epe luzeko emaitza kliniko, metaboliko eta kirurgikoak. Gurutzeta Ospitale Unibertsitarioko esperientzia: atzera begirako ikerketa unizentrikoa https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6064
Sarrera: Gastrektomia bertikala (GB) da gaur egun munduan gehien erabiltzen den kirurgia bariatrikoa, baina oraindik mugatua da epe luzeko emaitzei buruzko ebidentzia. Ikerketa honen helburua izan da bost urteko jarraipenean lortutako pisu- eta metabolismo-emaitzak ebaluatzea, literaturan argitaratutako beste lanekin alderatuz.
Material eta metodoak: Ikerketa erretrospektiboa da, 2011 eta 2020 artean Gurutzetako Ospitale Unibertsitarioan GBa egin zitzaien 321 pazienteren serie prospektibo eta unizentriko batean oinarritua. Emaitza-aldagaiak (GMI, %GGMIG, DM2, HTA, DLP, SM, LABS) sexuaren, adinaren eta hasierako GMIaren arabera aztertu ziren. Datuak historia klinikoen berrikuspen sistematikoaren bidez jaso ziren, bost urteko jarraipen egituratuarekin.
Ondorioak: Gastrektomia bertikala teknika bariatriko segurua eta eraginkorra da bost urtera, pisu-galera iraunkorra eta gaixotasun metaboliko nagusien hobekuntza esanguratsua eskainiz.
Ibabe Villalabeitia Ateca Aingeru Sarriugarte Lasarte Gaizka Errazti Olartekoetxea Copyright (c) 2026 Ibabe Villalabeitia Ateca, Aingeru Sarriugarte Lasarte, Gaizka Errazti Olartekoetxea https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 2026-10-25 2026-10-25 10 1 10.26876/osagaiz.1.2026.6064 Katuen eta txakurren jabeen pertzepzio psikosozialak: animalien jabetzaren eragina aztertzen https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6138
Artikulu honek maskotek ongizate mentalean, bakardadean eta gizarte-laguntzan duten eragina aztertzen du. Azken urteetan, maskoten presentziak ongizate psikologikoarekin duen harremanak interes zientifiko handia piztu du, nahiz eta ebidentzia ez den guztiz koherentea izan. Azterlan honetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egindako inkesta baten datuak erabili ziren. Guztira 346 parte-hartzailek hartu zuten parte; horietatik % 70,5 emakumeak ziren, batez besteko adina 37 ± 14,7 urtekoa izan zen, eta % 50,9 maskotarekin bizi ziren. Ongizate mentala neurtzeko Warwick-Edinburgh Mental Well-Being Scale (WEMWBS), bakardadea ebaluatzeko UCLA Bakardadearen Eskala eta gizarte-euskarria aztertzeko Medical Outcomes Study Social Support Survey (MOS-SSS) erabili ziren. Konparazio-analisiak egin ziren maskotak dituzten eta maskotarik ez duten pertsonen artean, baita maskotaren espeziearen eta atxikimendu-mailaren arabera ere. Ez zen alde esanguratsurik aurkitu maskotak dituzten eta maskotarik ez duten pertsonen artean ongizate mentalean, bakardadean edo gizarte-euskarrian. Era berean, ez zen desberdintasun esanguratsurik identifikatu maskotaren espeziearen (txakurra edo katua) edo atxikimendu-mailaren arabera. Parte-hartzaile gehienek ongizate mental altua, gizarte-euskarri sendoa eta bakardade-maila baxua erakutsi zuten. Emaitza hauek iradokitzen dute maskoten eragina ongizate mentalean ez dela uniformea eta testuinguru pertsonal eta sozialaren araberakoa izan daitekeela. Etorkizuneko ikerketek lagin askotarikoagoak eta diseinu longitudinalak beharko lituzkete maskoten eta ongizatearen arteko harremana hobeto ulertzeko.
Garikoitz Azkona Mendoza Copyright (c) 2026 Garikoitz Azkona Mendoza https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 2026-10-25 2026-10-25 10 1 10.26876/osagaiz.1.2026.6138 Tratamenduen berrikusketa eta deskripzioa adineko paziente hauskorretan https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6123
Biztanleriaren zahartzea errealitate bat da eta ondorio gisa pluripatologia eta polifarmaziaren prebalentziak gorantz doaz. Polifarmazia preskripzio potentzialki desegokiak (PPD) izateko arriskuarekin erlazionatua dago eta hauek era berean eragin desiragaitzak, tratamenduekiko atxikidura-galera, elkarrekintza farmakologikoak, erorketak, gorputzeko funtzioen beherakada, ospitaleratzeak eta hilkortasuna handitzeko arriskuarekin.
Etorkizun hurbilean zahartzaro ahalik eta osasungarriena lortzeko,hauskortasun-egoeran edo hauskortasunaren ateetan dauden adinekoetan preskripzioen berrikusketa eta depreskripzioa estrategia eraginkorrak dira tratamendu terapeutikoak sinpliflikatu, arriskuak minimizatu eta PPDak gutxitzeko.Testu honetan hauskortasuna detektatzeko baheketa-tresnak eta zenbait depreskripzio-estrategia azalduko dira.
Maitane Umerez Miren Josune Garcia de Andoin Barandiaran Aitziber Lizardi Mutuberria Leire Ulacia Epelde Idoia Beristain Aramendia Miren Ercilla Liceaga June Landa Alberdi Mikel Urretavizcaya Anton Larraitz Leunda Eizmendi Copyright (c) 2026 Maitane Umerez, Miren Josune Garcia de Andoin Barandiaran, Aitziber Lizardi Mutuberria, Leire Ulacia Epelde, Idoia Beristain Aramendia, Miren Ercilla Liceaga, June Landa Alberdi, Mikel Urretavizcaya Anton, Larraitz Leunda Eizmendi https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 2026-10-25 2026-10-25 10 1 Medikamentuen informazioa: INFAC, botika berrien, i-botika fitxen azken hilabeteak https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6172
INFAC buletina hilean behin argitaratzen da, eta haren helburua osasun-arloko profesionalen farmakoterapiaren alorreko ezagutza eguneratzea da.
Aztertuko den Medikamentu Berria izeneko fitxaren helburua merkaturatzen diren medikamentu berriei buruz informazio objektiboa, ebaluatua, independentea eta zehatza eskaintzea da.
i-botika: Osasun sailak eta Osakidetzak hiritarrei zuzenduta botikei buruzko informazio objektiboa, fidagarria, independentea eta konparatiboa ematen dute bere web orrialdean.
Sendagaiak sentzuz erabiltzea: gomendioak osasun profesionalentzat sendagaien erabilera hobetzeko.
INFAC buletinak, botika berrien ebaluazioak, i-botika fitxak eta sendagaiak zentzuz erabiltzeko gomendioak egiten dituzten batzordeetako partaideak Osasun Saileko, Osakidetzako eta Euskal Herriko Unibertsitateko osasun-arloko diziplina anitzeko profesionalak dira.
INFAC erredakzio-batzordea Euskadiko Medikamentu Berrien Ebaluazio-batzordea, i-botika batzordea eta sendagaiak zentzuz erabiltzeko erredakzio-batzordeak Copyright (c) 2026 INFAC erredakzio-batzordea Euskadiko Medikamentu Berrien Ebaluazio-batzordea, i-botika batzordea eta sendagaiak zentzuz erabiltzeko erredakzio-batzordeak https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 2026-10-25 2026-10-25 10 1 Editoriala https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6177
Editoriala
Jose Ramon Furundarena Copyright (c) 2026 Jose Ramon Furundarena https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 2026-10-25 2026-10-25 10 1