https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/issue/feedOsagaiz: osasun-zientzien aldizkaria2026-10-25T14:52:52+00:00Arduradunaoee@oeegunea.eusOpen Journal Systems
Osagaiz aldizkaria Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) elkarlanetik sortu da, osasun zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzeko eta ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiak hartuko ditu barne. Izan ere, aldizkariak osasun arloko euskal komunitate zientifikoak eginiko aurkikuntza zientifikoen transferentzia-tresna izatea du xede.
https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6186Libk. 10 (2026) 2026-10-23T16:00:10+00:00Izaskun Elezgaraiinfo@osagaiz.eus2026-10-25T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Izaskun Elezgaraihttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6081Erizaintzako oinarrizko zainketak2026-03-11T09:46:29+00:00Marijose Uranga Iturriotzmariajose.uranga@ehu.eusBeatriz Pereda Goikoetxeabeatriz.pereda@ehu.eus
Dokumentu hau Erizaintzako Graduaren lehen ikasturtean lantzen diren oinarrizko zainketak barneratzeko beharrezkoak diren edukiak biltzen dituen liburuaren aurkezpena da. Bertan liburuaren egitura, helburuak eta eduki nagusiak azaltzen dira. Liburu hau erizaintza-arloko ikasleei, irakasleei eta profesionalei zuzenduta dago.
2026-10-25T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Marijose Uranga Iturriotzhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6185Ikasleek osasunari buruz egindako bideoak2026-10-23T15:49:00+00:00Asier Benitoasier.benito@ehu.eus2026-10-25T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Asier Benitohttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6095Sindrome koronario kronikoa duten pertsonetan gertaera kardiobaskular gutxiago daude klopidogrelarekin aspirinarekin baino2026-04-13T09:47:17+00:00Asier Mitxelenaasimitxi@gmail.comLeire Unanue Pumarleire.unanuepumar@osakidetza.eusBeñat Genua Gamiobeñat.genuagamio@osakidetza.eusEñaut Agirre Iturriozeñaut.agirreiturrioz@osakidetza.eus
Sindrome koronario kronikoa duten pertsonetan gertaera kardiobaskular gutxiago daude klopidogrelarekin aspirinarekin baino, odoljario-arriskua handitu gabe: tratatu beharreko kopurua (TBK) 45, bost urteko epean.
2026-10-25T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Asier Mitxelenahttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6111Preanalitikaren eragina laborategi klinikoko proben emaitzetan 2026-03-19T11:52:26+00:00Beñat de Alba Iriartebenat.dealbairiarte@osakidetza.eusNoelia Lopez Barbanoelia.lopezbarba@osakidetza.eus
Laborategi klinikoak funtsezko eginkizuna du pazientearen diagnostikoan eta jarraipenean. Azken urteotan, pazientearen segurtasunaren garrantziaren eta akats medikoak murrizteko beharraren kontzientzia handitu egin da.

Tradizionalki, laborategiaren ahaleginak fase analitikoan zentratu dira, eta akatsak murriztea ahalbidetu dute. Beraz, gaur egun, ahaleginak fase estra-analitikoetara bideratu behar dira, horietan akatsen eragina askoz ere handiagoa baita, batez ere fase preanalitikoan.

Laborategi klinikoaren egungo erronketako bat prozesu preanalitikoak hobetzea da, laborategiko prozesu osoa kontuan hartzen badugu soilik ziurta daitekeelako kalitatea. Horretarako, beharrezkoa da prozesuak estandarizatzea eta profesional guztiek laginak lortzeko eta manipulatzeko modua ulertzea eta kontrolatzea.
2026-10-25T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Beñat de Alba Iriarte, Noelia Lopez Barbahttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6112Hauskortasun Multidimentsionalaren Eskala (HME): euskarazko bertsioaren ezaugarri psikometrikoak2026-06-17T10:24:47+00:00Joanes Lameirinhasjoanes.lameirinhas@ehu.eusArantxa Gorostiagaarantxa.gorostiaga@ehu.eusIgone Etxeberriaigone.etxeberria@ehu.eusJone Alirijone.aliri@ehu.eus
Hauskortasuna kanpo- zein barne-faktore estresagarriekiko zaurgarritasun-egoera gisa definitzen da eta osasun-ondorio kaltegarrien aurresale indartsua da. Hauskortasuna ikuspegi multidimentsional batetik ebaluatzeko zenbait tresna eraiki badira ere, orokorrean, ez dute ezaugarri psikometriko egokirik agertu edo/eta ez dituzte konstruktuaren bueltan proposaturiko dimentsio teoriko guztiak aintzat hartu. Gainera, gaur egun ez dago hauskortasuna ebaluatzeko euskaraz baliozkoturiko tresnarik. Gabezia horiei erantzuna eman nahian, ikerlan honen helburua zen Hauskortasun Multidimentsionalaren Eskala (HME) eraikitzea eta baliozkotzea, adineko pertsona euskaldunengan hauskortasun-egoera orokorra eta haren dimentsio fisikoa, kognitiboa, afektiboa, soziala eta ingurumenekoa euskaraz ebaluatzeko aukera ematen duena. Lagina Hego Euskal Herriko 201 adinekok osatu zuten, 65 eta 96 urte artekoak. Lehenengo, HMEren behin-behineko 51 itemetatik abiatuz, 29 itemeko behin betiko bertsioa eratu zen, zuzendutako item-dimentsio korrelazioetan eta estandarizatutako karga faktorialetan oinarrituta. Ondoren, azken bertsioaren ezaugarri psikometrikoak aztertu ziren: egitura faktoriala, barne-trinkotasuna, baliozkotasun konbergentea eta beste aldagaiekiko erlazioan oinarritutako baliozkotasuna. Emaitzek erakutsi zuten bost faktorez eta bigarren mailako faktore orokor batez osaturiko eredu faktorialak doikuntza-indize egokiak zituela, bai eta estandarizatutako karga faktorial egokiak ere. Ildo beretik, barne-trinkotasunaren indizeak onargarritasun-irizpidetik gorakoak izan ziren. Bestalde, efektuaren tamaina ertaineko eta handiko korrelazioak aurkitu ziren HMEren eta Tilburg-en Hauskortasun Adierazlearen faktore analogoen artean. Azkenik, hauskortasunak efektuaren tamaina ertaineko eta handiko korrelazioak agertu zituen adinarekin, bakardadearekin, bizitzarekiko gogobetetasunarekin eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko independentzia-mailarekin. Emaitzek iradokitzen dute HME tresna fidagarria eta baliozkoa dela hauskortasun multidimentsionala ebaluatzeko adineko pertsona euskaldunengan, eta bereziki erabilgarria izan daiteke bai praktika klinikoan, bai ikerkuntzan.
2026-10-25T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Joanes Lameirinhas, Arantxa Gorostiaga, Igone Etxeberria, Jone Alirihttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6064Obesitate larria eta gastrektomia bertikala. Epe luzeko emaitza kliniko, metaboliko eta kirurgikoak. Gurutzeta Ospitale Unibertsitarioko esperientzia: atzera begirako ikerketa unizentrikoa2026-03-11T11:00:56+00:00Ibabe Villalabeitia Atecaibabebillalabeitia@gmail.comAingeru Sarriugarte Lasarteaingeru.sarriugartelasarte˝@osakidetza.eusGaizka Errazti Olartekoetxeagaizka.erraztiolartekoetxea@osakidetza.eus
Sarrera: Gastrektomia bertikala (GB) da gaur egun munduan gehien erabiltzen den kirurgia bariatrikoa, baina oraindik mugatua da epe luzeko emaitzei buruzko ebidentzia. Ikerketa honen helburua izan da bost urteko jarraipenean lortutako pisu- eta metabolismo-emaitzak ebaluatzea, literaturan argitaratutako beste lanekin alderatuz.

Material eta metodoak: Ikerketa erretrospektiboa da, 2011 eta 2020 artean Gurutzetako Ospitale Unibertsitarioan GBa egin zitzaien 321 pazienteren serie prospektibo eta unizentriko batean oinarritua. Emaitza-aldagaiak (GMI, %GGMIG, DM2, HTA, DLP, SM, LABS) sexuaren, adinaren eta hasierako GMIaren arabera aztertu ziren. Datuak historia klinikoen berrikuspen sistematikoaren bidez jaso ziren, bost urteko jarraipen egituratuarekin.

Emaitzak: Jarraipen-tasak % 99, % 89,5 eta % 80 izan ziren 1., 3. eta 5. urteetan. %GGMIG % 74,2, % 70,3 eta % 62,4 izan zen, hurrenez hurren. Adin txikiagoak (<55 urte) eta GMI <45 kg/m² izateak emaitza hobeekin lotura izan zuten. Erlazionaturiko gaixotasunen erremisio-tasak: DM2 (% 71,3), HTA (% 60,9), DLP (% 19,5), SAOS (% 90,5) eta SM (% 75) izan ziren.

Ondorioak: Gastrektomia bertikala teknika bariatriko segurua eta eraginkorra da bost urtera, pisu-galera iraunkorra eta gaixotasun metaboliko nagusien hobekuntza esanguratsua eskainiz.
2026-10-25T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Ibabe Villalabeitia Ateca, Aingeru Sarriugarte Lasarte, Gaizka Errazti Olartekoetxeahttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6138Katuen eta txakurren jabeen pertzepzio psikosozialak: animalien jabetzaren eragina aztertzen2026-08-23T14:19:53+00:00Garikoitz Azkona Mendozagarikoitz.azkona@ehu.eus
Artikulu honek maskotek ongizate mentalean, bakardadean eta gizarte-laguntzan duten eragina aztertzen du. Azken urteetan, maskoten presentziak ongizate psikologikoarekin duen harremanak interes zientifiko handia piztu du, nahiz eta ebidentzia ez den guztiz koherentea izan. Azterlan honetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egindako inkesta baten datuak erabili ziren. Guztira 346 parte-hartzailek hartu zuten parte; horietatik % 70,5 emakumeak ziren, batez besteko adina 37 ± 14,7 urtekoa izan zen, eta % 50,9 maskotarekin bizi ziren. Ongizate mentala neurtzeko Warwick-Edinburgh Mental Well-Being Scale (WEMWBS), bakardadea ebaluatzeko UCLA Bakardadearen Eskala eta gizarte-euskarria aztertzeko Medical Outcomes Study Social Support Survey (MOS-SSS) erabili ziren. Konparazio-analisiak egin ziren maskotak dituzten eta maskotarik ez duten pertsonen artean, baita maskotaren espeziearen eta atxikimendu-mailaren arabera ere. Ez zen alde esanguratsurik aurkitu maskotak dituzten eta maskotarik ez duten pertsonen artean ongizate mentalean, bakardadean edo gizarte-euskarrian. Era berean, ez zen desberdintasun esanguratsurik identifikatu maskotaren espeziearen (txakurra edo katua) edo atxikimendu-mailaren arabera. Parte-hartzaile gehienek ongizate mental altua, gizarte-euskarri sendoa eta bakardade-maila baxua erakutsi zuten. Emaitza hauek iradokitzen dute maskoten eragina ongizate mentalean ez dela uniformea eta testuinguru pertsonal eta sozialaren araberakoa izan daitekeela. Etorkizuneko ikerketek lagin askotarikoagoak eta diseinu longitudinalak beharko lituzkete maskoten eta ongizatearen arteko harremana hobeto ulertzeko.
2026-10-25T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Garikoitz Azkona Mendozahttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6123Tratamenduen berrikusketa eta deskripzioa adineko paziente hauskorretan2026-05-18T04:06:26+00:00Maitane Umerezmaitane.umerezigartua@osakidetza.eusMiren Josune Garcia de Andoin BarandiaranMIRENJOSUNE.GARCIADEANDOINBARANDIARAN@osakidetza.eusAitziber Lizardi Mutuberriaaitziber.lizardimutuberria@osakidetza.eusLeire Ulacia Epeldeleire.ulaciaepelde@osakidetza.eusIdoia Beristain AramendiaIdoia.beristainaramendia@osakidetza.eusMiren Ercilla Liceagamiren.ercillaliceaga@osakidetza.eusJune Landa Alberdijune.landaalberdi@osakidetza.eusMikel Urretavizcaya Antonmikel.urretavizcayaanton@osakidetza.eusLarraitz Leunda Eizmendilarraitz.leundaeizmendi@osakidetza.eus
Biztanleriaren zahartzea errealitate bat da eta ondorio gisa pluripatologia eta polifarmaziaren prebalentziak gorantz doaz. Polifarmazia preskripzio potentzialki desegokiak (PPD) izateko arriskuarekin erlazionatua dago eta hauek era berean eragin desiragaitzak, tratamenduekiko atxikidura-galera, elkarrekintza farmakologikoak, erorketak, gorputzeko funtzioen beherakada, ospitaleratzeak eta hilkortasuna handitzeko arriskuarekin.

Etorkizun hurbilean zahartzaro ahalik eta osasungarriena lortzeko,hauskortasun-egoeran edo hauskortasunaren ateetan dauden adinekoetan preskripzioen berrikusketa eta depreskripzioa estrategia eraginkorrak dira tratamendu terapeutikoak sinpliflikatu, arriskuak minimizatu eta PPDak gutxitzeko.Testu honetan hauskortasuna detektatzeko baheketa-tresnak eta zenbait depreskripzio-estrategia azalduko dira.
2026-10-25T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Maitane Umerez, Miren Josune Garcia de Andoin Barandiaran, Aitziber Lizardi Mutuberria, Leire Ulacia Epelde, Idoia Beristain Aramendia, Miren Ercilla Liceaga, June Landa Alberdi, Mikel Urretavizcaya Anton, Larraitz Leunda Eizmendihttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6172Medikamentuen informazioa: INFAC, botika berrien, i-botika fitxen azken hilabeteak2026-08-08T09:57:04+00:00INFAC erredakzio-batzordea Euskadiko Medikamentu Berrien Ebaluazio-batzordea, i-botika batzordea eta sendagaiak zentzuz erabiltzeko erredakzio-batzordeakFARMACIA.BARRUALDE-GALDAKAO@osakidetza.eus
INFAC buletina hilean behin argitaratzen da, eta haren helburua osasun-arloko profesionalen farmakoterapiaren alorreko ezagutza eguneratzea da.

Aztertuko den Medikamentu Berria izeneko fitxaren helburua merkaturatzen diren medikamentu berriei buruz informazio objektiboa, ebaluatua, independentea eta zehatza eskaintzea da.

i-botika: Osasun sailak eta Osakidetzak hiritarrei zuzenduta botikei buruzko informazio objektiboa, fidagarria, independentea eta konparatiboa ematen dute bere web orrialdean.

Sendagaiak sentzuz erabiltzea: gomendioak osasun profesionalentzat sendagaien erabilera hobetzeko.

INFAC buletinak, botika berrien ebaluazioak, i-botika fitxak eta sendagaiak zentzuz erabiltzeko gomendioak egiten dituzten batzordeetako partaideak Osasun Saileko, Osakidetzako eta Euskal Herriko Unibertsitateko osasun-arloko diziplina anitzeko profesionalak dira.

2026-10-25T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 INFAC erredakzio-batzordea Euskadiko Medikamentu Berrien Ebaluazio-batzordea, i-botika batzordea eta sendagaiak zentzuz erabiltzeko erredakzio-batzordeakhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6177Editoriala2026-09-21T15:10:15+00:00Jose Ramon Furundarenajoseramon.furundarenasalsamendi@osakidetza.net
Editoriala
2026-10-25T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Jose Ramon Furundarena