Listeria, haurdunaldirako desafioa?
PDF

Gako-hitzak

listeria
haurdunaldia
prebentzioa

Aipuak nola egin

Olazabal-Loyola, M., Marin, N. M.-L., & Lekuona-Artola, A. (2017). Listeria, haurdunaldirako desafioa?. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 1(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2017.79

Laburpena

Azken urteotan, Gipuzkoan, listeriosiaren intzidentziaren igoera esanguratsua atzeman da. Arrisku-taldeen artean, haurdun dauden emakumeak aurkitzen dira. Transmisio-bide ohikoena helduetan, kutsatutako elikagaien bidezkoa da, eta fetuaren eta jaioberrien kasuan, berriz, transmisio bertikala (plazenta edo erditze-kanalean zehar). Kasuen erregistroa Ingurumen Ikerkuntza eta Osasun Publikoko teknikariek egin dute eta laginen azterketa molekularra Donostia Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuan eta Mikrobiologia Zentro Nazionalean egin dira, PFGE teknika erabiliz andui ezberdinakisolatzeko. Aldi berean, Gipuzkoan izandako azken urteotako listeriosi kasuen bilaketa klinikoa eginez, zehaztu ahal izan da zein izan den haurdun eta jaioberrien kasuen ezaugarri eta bilakaera. 2008-2014 urte bitartean, Gipuzkoan 73 kasu berri jakinarazi ziren, eta horietatik 52, 2012-2014 urte bitartean. Urte horietako kasuen informazio kliniko eta mikrobiologikoak aztertu dira lan honetan. 2013. urtean, 22 kasurekin, azken 10 urteetako intzidentzia hirukoiztu zen. Urte horretan, haurdun eta jaioberriak arrisku-taldeen % 50 izan ziren (9 kasu).Haurdunaren infekzioa detektatzea zaila izan liteke, sintoma inespezifikoak eragiten ditu-eta (digestio-aparatuarekin lotutako sintomak eta sukarra), baina umekiarengan ondorio kaltegarriak izan ditzake (abortu septikoa, goiztiartasuna). Lan honetan aztertutako kasu gehienetan haurdunak sukarrarekin agertu ziren eta kasu gehienetan erditze goiztiarra gertatu zen. Kasuen banaketa eta ezaugarriak ezberdinak izan dira urte batetik bestera. 2012ko kasuek banaketa topografiko zehatz bat izan zuten eta 2014ko kasuak, ordea, elikagai konkretu bati loturikoak izan dira. Lortutako datuen arabera, eta behaketa horren ostean infekzio-bide nagusia elikagai kutsatuen bidezkoa dela ohartuta, prebentzio-neurriak areagotu behar direla atzeman dugu, eta, horretarako, elikagaien inguruko heziketa egokia eta lehen mailako prebentzio-neurriak azaltzen ditugu.
https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2017.79
PDF