Miokardioko infartu akutuen maneiua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) sexuaren arabera, Bihotzez sarearen eragina
PDF

Gako-hitzak

STISKA
Sarea
Emakumeak
bihotzekoa
heriotza-tasa

Aipuak nola egin

Telleria, M., Loma, A., Artaecheverria, J. J., G Sanroman, K., Rumoroso, J. R., Andres, A., Vazquez, P., & Oria, C. (2017). Miokardioko infartu akutuen maneiua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) sexuaren arabera, Bihotzez sarearen eragina. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 1(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2017.76

Laburpena

Bihotzekoak edo miokardioko infartu akutuak (MIA) behar bezala artatzeko oinarrizkoa da sare egoki bat sortzea. Erlazio zuzena dago sareen eta MIAen hilgarritasun-tasaren artean. Ezer gutxi dakigu, ordea, sareek MIA jasaten duten emakumeengan duten eraginaz. EAEn sarea 2012an sortu zen, BIHOTZEZ. EAEn 2012ko apiriletik 2013ko urrira eta 2014ko apiriletik 2015ko urrira jazo diren MIAk aztertu dira artatzeko orduan gizon eta emakumeen artean diferentziarik dagoen ikusteko eta sarearen eragina aztertzeko. Horretarako aztertu dira hilgarritasun-tasa eta sarearen kalitatea neurtzen duten denborak: sintomak hasi eta lehen harreman medikorakoa (LHM), LHM eta lehentasunezko azaleko interbentzio koronariorakoa (LHM-LAIK) eta LHM eta fibrinolisirakoa (LHM-fibrinolisia). 913 MIA jaso ziren, 234 emakume eta 639 gizon. Emakumeen batez besteko adina 10 urte zaharragoa zen. Adinaren arabera doitu ondoren, ez zen ezberdintasunik ageri bihotzekoen arrisku-faktoreen artean. Emakume gutxiagok jaso zuten tratamenduren bat (% 91,5 vs % 95,3; p=0,002), atzerapenak handiagoak izan ziren emakumeetan (LHM-LAIK 107 min vs 95 min; LHM-fibrinolisia 35 min vs 30 min). Hilgarritasun-tasan ez zen ezberdintasunik ikusi. Sareak eragina izan zuen tratamenduaren kalitatea neurtzen duten denboretan, murrizketak emakumeengan nabarmenagoak izan zirelarik (LHM-LAIK 22 min; LHM-fibrinolisia 2,5 min). Emakumeen hilgarritasun-tasa % 10etik % 6,4ra jaitsi zen, ez, ordea gizonezkoena (% 2,2 vs 2,2). Gizonekin alderatuta MIA jasaten duten emakumek aukera gutxiago dute tratamendu egokia behar den denboran jasotzeko. BIHOTZEZ sarearen eraginez tratamenduraino doazen denbora-tarteak eta heriotza-tasa nabarmen murriztu dira emakumeen artean.
https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2017.76
PDF