Laburpena
Sarrera eta Helburua: Loaren nahasmenduak oso prebalenteak dira Espektro Autistaren Nahasmendua (EAN edo TEA) duten pazienteengan, nahiz eta azpidiagnostikatuak eta azpi-tratatuak izan diren, pazienteen eta haien familien bizi-kalitatean eragiten dituzten ondorioekin. Gaur egun, adituen kontsentsu-dokumentua dugu, hasierako hurbilketan eta paziente horien maneiu terapeutikoan gidatzen gaituena.
Metodologia: Eskualdeko ospitale bateko Haurren Pneumologiako Loaldiko apnea obstruktiboaren sindromearen (LAOS edo SAOS) kontsultan dauden paziente berrien atzera begirako urtebeteko azterketa egin dugu. TEA duten pazienteen loaren nahasmenduen prebalentzia ezagutu nahi izan dugu.
Emaitzak: Urtebeteko atzera begirako azterketan 103 paziente berrietatik % 6.8a TEA duten pazienteak ziren. Ezaugarri aipagarrienak: denak gizonezkoak zirela, batez besteko adina 3.8 urtekoa izan zela eta %85a atzerriko jatorria duten familietakoak zirela. Sintoma nagusiak loaren arazoak izan ziren (loa hastekoak, mantentzekoak edota erritmo zirkadianoaren nahasmenak).
Ondorioak: Berriki argitaratutako adituen kontsentsuko gomendioak berrikustea eta aplikatzea da gure helburua. Loaren arazoek TEA duten ume eta familien bizi-kalitatea asko baldintzatzen dute. Lan honekin familia osoaren bizi-kalitatea hobetu nahi dugu.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2026 Patricia Del Rio Martínez
