Laburpena
Pneumonia antolatu kriptogenikoa (PAK) jatorri ezezaguneko biriketako hanturazko gaixotasuna da, pneumonia interstizial idiopatikoen taldekoa. Patologia ezohiko hau emakumezko zein gizonezkoetan agertzen da, 50-60ko hamarkadaren bueltan; tabakoa ez da arrisku-faktoretzat hartzen eta, glukokortikoideekiko erantzun onari esker, pazienteen bi herenek hobekuntza klinikoa eta erradiologikoa daukate prozesuaren amaieran.
Gernika-Lumoko Ospitalean, 69 urteko gizon bat artatu zen lau egunetako ondoez, izerdi eta flema horixka sintomekin. Hasiera batean, klinika eta toraxeko erradiografian ikusitako kondentsazio lobarrarengatik, pneumonia infekziosotzat jo eta tratamendu antibiotikoa jarri zitzaion. Baina, hilabetera, hobekuntza sintomatikoa izan arren, irudi erradiologikoak okerrera egin zuen eta ordenagailu bidezko tomografia egin ondoren, diagnostikoa pneumonia antolatu kriptogenikora aldatu zitzaion.
Aurkeztutako lan honen helburua da ezohikoa den patologia honi buruzko argitaratutako azken eguneraketak laburbiltzea, gure kontsulten egunerokotasunean lagungarri izan dadin.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2025 Marta Beobide Aldape
