Ariketa fisikoa etxez etxeko arreta jasotzen duten nagusietan
.PDF

Gako-hitzak

ariketa fisikokoa
etxez-etxeko arreta

Aipuak nola egin

Ugalde Aranzabal, N. (2025). Ariketa fisikoa etxez etxeko arreta jasotzen duten nagusietan. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 9. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6053

Laburpena

  1. Sarrera

Gaur egungo aldaketa nabarmenetako bat populazio orokorraren bizi itxaropenaren luzatzea da, ondoriotzat adindunen populazioa nabarmenki areagotuz. Zahartzaroak maiz hauskortasun egoerara eta zaurgarritasunera eramaten du adinduna. Hauskortasuna funtzionaltasun galera batekin loturik egoten da, mendekotasunera bideratuz eta egunerokotasuneko jardueretarako laguntza behar izanik; esaterako, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren beharra izanik. Etxez etxeko laguntza jasotzen duten pertsonen funtzionaltasunaren galerari aurre egiteko osagai anitzeko ariketa fisikoa egokia izan daiteke1. Hori ikusirik, lan honetan osagai aniztun ariketa fisikoko esku hartze bat aztertu genuen Bilboko etxez etxeko arreta zerbitzua jasotzen zuten pertsona nagusien artean.

  1. Helburua

Osagai anitzeko ariketa fisikoko programa, taldekako aurrez aurreko saioak eta etxean burututako saio indibidualak barneratzen dituena, ea egingarria eta eragingarria zen ikustea, etxez etxeko arreta jasotzen zuten pertsonengan.

  1. Metodologia

Kontrol zein interbentzio taldea zituen ikerketa bat izan zen. Bilbon etxez etxeko arreta2 jasotzen zuten 63-93 urte arteko 44 pertsonekin burutu zen. Programak lau hilabete iraun zuen, astean saio bakarra 6-7 lagun inguruko taldetan gauzatua eta bi saio indibidual etxean Vivifrail programarekin3. Osagai aniztun ariketak burutu ziren, bere barne hartuz indarra, oreka eta malgutasuna. Intentsitatea 1 RMaren %50-70ean landu zen. Aztertutako aldagaiak Short Physical Performance Battery (SPPB)4, Handgrip5, Fried hauskortasun indizea6, Montreal Cognitive Assessment (MoCA)7, Goldberg antsietate eta depresio eskala8 eta saioen atxikimendu maila izan ziren. Aldagai nagusien analisi estatistikoa ANCOVArekin burutu zen.

  1. Emaitzak

Lagina 44 pertsonek osatu zuten. Bertaratzea aurrez aurreko saioetan %83koa izan zen, aldiz, etxeko saio indibidualen atxikimendua %64 izan zen. Dosi aldaketa eta gertaera kaltegarri arin gutxi egon ziren. Desberdintasun estatistiko esanguratsuak aurkitu ziren (p<0,05) Short Physical Performance Battery4 eta Fried hauskortasun indizean6 interbentzio taldearen alde. Interbentzio taldean hauskortasunaren prebalentzia murriztu zen. Beste parametroetan ez zen desberdintasun adierazgarririk egon.

5. Ondorioak

Osagai aniztun ariketa fisiko programa egingarria izateaz gain eragingarria dela ikusi zen, egoera fisikoa hobetzeko zein hauskortasuna murrizteko, etxez etxeko arreta jasotzen duten pertsona nagusietan.

  1. Bibliografia
  2. Daniels R, van Rossum E, de Witte L, Kempen GI, van den Heuvel W. Interventions to prevent disability in frail community-dwelling elderly: a systematic review. BMC Health Serv Res [Internet]. 2008 [Kontsulta, 2025/03/31];8:278. Erabilgarri: https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/19115992/
  3. Bilboko Udaleko Webgunea [Internet]. Bilbo: 2024 [Kontsulta, 2025/03/14]. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ). Eskuragarri:

https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Servicio_FA&cid=3007503760&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Servicio_FA%2FBIO_Servicio&language=eu

  1. com [Internet]. Exercise for elderly adults [Kontsulta, 2025/03/14]. Eskuragarri: https://vivifrail.com/es/inicio/
  2. Guralnik JM, Ferrucci L, Pieper CF, Leveille SG, Markides KS, Ostir GV eta lank. Lower extremity function and subsequent disability: consistency across studies, predictive models, and value of gait speed alone compared with the short physical performance battery. J Gerontol A Biol Sci Med Sci [Internet]. 2000 [Kontsulta, 2025/03/14];55(4):M221-31. Eskuragarri:

https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/10811152/

  1. Leong DP, Teo KK, Rangarajan S, Lopez-Jaramillo P, Avezum A Jr, Orlandini A eta lank. Prospective Urban Rural Epidemiology (PURE) Study investigators. Prognostic value of grip strength: findings from the Prospective Urban Rural Epidemiology (PURE) study. Lancet [Internet]. 2015 [Kontsulta, 2025/03/14]; 386(9990):266-73. Eskuragarri: https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/25982160/
  2. Fried LP, Tangen CM, Walston J, Newman AB, Hirsch C, Gottdiener J eta lank. Cardiovascular Health Study Collaborative Research Group. Frailty in older adults: evidence for a phenotype. J Gerontol A Biol Sci Med Sci[Internet]. 2001 [Kontsulta, 2025/03/14]; 56(3):M146-56. Eskuragarri:

https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/11253156/

  1. Gallego-Lozano M, Hernández-Ferrándiz M, Turró-Garriga O, Pericot-Nierga I, López-Pousa S, eta Vilalta-Franch J. Validación del Montreal CognitiveAssessment (MoCA): test de cribado para el deterioro cognitivo leve. Alzheimer: realidades e investigación en demencia [Internet]. 2009 [Kontsulta, 2025/03/14]; 43:4-11. Eskuragarri: https://www.researchgate.net/publication/228740373_Validacion_del_Montreal_Cognitive_Assessment_MoCA_Test_de_cribado_para_el_deterioro_cognitivo_leve_Datos_preliminares
  2. Goldberg D, Bridges K, Duncan-Jones P, Grayson D. Detecting anxiety and depression in general medical settings. BMJ [Internet]. 1988 [Kontsulta, 2025/03/14]; 297(6653):897-9. Eskuragarri: https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/3140969/
  3.  
.PDF
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2025 Nora Ugalde Aranzabal