Basurtuko ospitaleko arritmien unitateko gradu-amaierako lanak
.PDF

Gako-hitzak

Arritmiak

Aipuak nola egin

Gaztañaga Arantzamendi, L. (2025). Basurtuko ospitaleko arritmien unitateko gradu-amaierako lanak. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 9. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6050

Laburpena

Kardiologian, gainontzeko medikuntzako adarretan bezala, gero eta azpi espezialitate gehiago daude. Kardiologia ikasten dugun guztiok gara kardiologoak, baina gerora bakoitza arlo zehatzago baten inguruan aritzen da (batzuk bat baino gehiagotan). Gure kasuan, guk bihotzaren elektrizitatearekin lan egiten dugu, elektrofisiologo edo arritmologo bilakatzeko formakuntza berezia jaso ondoren.

Arritmiak aztertzen dituen atala nahiko gaztea dela esan genezake, denbora laburrean asko aldatu dena eta aurrerantzean ere asko aldatuko dena. Aurrerakuntza guzti hauen inguruan ikasi eta sakontzeko, ikerketa behar-beharrezkoa da. Orokorrean medikuok gida klinikoetan oinarritzen gara erabakiak hartzeko, eta baita erabili behar dugun teknika egokiena zein den erabakitzeko ere. Gida horien oinarrian gai horren inguruan burutu diren ikerketak daude. Mediku bezala osatzeko ere, ikerketa funtsezkoa da, norbere datuak (egiten duenaren ingurukoak) aztertzea ezinbesteko pausua delako eguneroko lana behar den bezala baloratu ahal izateko.

Hori horrela izanik, arritmietan planteatzen diren Gradu Bukaerako Lan asko ikerketak izaten dira. Horretarako, lehenik eta behin ikasleak gaiaren inguruan dagoen bibliografia irakurri behar du, testuinguruan kokatzeko. Ondoren datuen bilketa-prozesua dago, normalean tauletan adierazten dena. Datu guztiak bilduta daudenean datuen analisia egin behar da, kasu bakoitzean egokia den formula estatistikoa erabiliz. Ondoren, lortzen diren emaitzak hausnartzen dira, horrela lanaren ondorioak lortu ahal izateko.

Orain arte hainbat gaiei heldu zaie. Lan batzuk ezarri diren teknika berriak aztertu dituzte, esaterako kablerik gabeko taupada markagailuak (2018), estimulazio fisiologikoa (2022 eta 2025) edo kardioneuroablazioa (2024). Gure ospitalean lortu diren datuak aztertu eta ospitale handiagoek argitaratzen dituztenekin parekatu ditugu, eguneroko emaitzak beste zentroen antzerakoak direla ikusiz. Horrez gain, interesa genuen gai ezberdinen inguruko gure ospitaleko datuak aztertu ditugu, adibidez Takotsubo Sindromea (2019) edo bat bateko heriotzaren bilakaera erritmoaren arabera (2020). Bestelako gai batzuk ere jorratu dira, batez ere eguneroko praktikako galderei erantzuteko, eta horien adibide dira balbula aortikoperkutaneoaren osteko taupada markagailuaren beharra (2020) edo miokardiopatia dilatatu ez iskemikoak sortutako murriztutako eiekzio eman diren frakziodun bihotz gutxiegitasuna duten pazienteen bilakaera (2022).

Eguneroko praktika klinikoan galdera asko sortzen dira, eta ikerketa lanak horiek erantzuteko tresna izan daitezke. Entsegu klinikoak horretarako balio dute, eta unitate bezala horietako zenbaitetan parte hartzen dugu.

Baina horrez gain, gure datuen ezagutza ere beharrezkoa da gure emaitzak ezagutu eta hobetzeko, edo irakurtzen ditugun datuak gure ingururako ere erabilgarriak diren frogatzeko. Hori dela eta, arritmien inguruan oraindik ere egiteke dauden hainbat landaude, datu asko eta asko daudelako gogoz dagoen ikasleek bildu eta aztertzeko zain.

.PDF
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2025 Larraitz Gaztañaga Arantzamendi