Gradu Amaierako Lanak prestakuntza eta ikerketa-trebetasunen sendotze gisa: Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Eskolaren eredua
.PDF

Gako-hitzak

Gradu amaierako lanak
Gasteizko erizaintzako eskola

Aipuak nola egin

Hernando Gorgojo, L. (2025). Gradu Amaierako Lanak prestakuntza eta ikerketa-trebetasunen sendotze gisa: Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Eskolaren eredua. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 9. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6043

Laburpena

  1. Osasunaldiaren baitan aurkeztutako komunikazio honetan Gradu Amaierako Lanaren (GrAL) prozesua azaltzen da, Gasteizko Erizaintzako Eskolako irakasgai-gidaren arabera garatzen dena, eta bereizten duena EHUko beste eskola eta fakultate batzuetako prozeduretatik. Bertan jasotzen den moduan, ikasleek egoera jakin bat hobetzeko osasun-hezkuntzako programa baten diseinua egin behar dute, edo aukeratutako jakintza-arlo baten inguruko hausnarketa sistematikoa landu. Horretarako, gutxienez 15 artikulu zientifikoren azterketa eskatzen da, eta lana ikaslearen bizitza pertsonal nahiz lan-esperientzietatik sor daiteke.

Orain arte jarraitu den dinamika hurrengoa izan da: ikasleek gaia proposatzen dute, gero eskolako irakasleen artean banatzen dira eta bakoitzak sei gai hautatzen ditu ikaslearen identitatea ezagutu gabe. Ondoren, GrALaren arduradunak behin betiko esleipena egiten du. Behin hori eginda, ikasleeta zuzendariaren arteko harremana ezartzen da, behar izanez gero, gaia egokitu edo aldatzeko aukera dagoelarik.

Ikasturte berriari begira, jardunbide desberdin bat planteatu da. Irakasle bakoitzak hainbat gai edo PICO helburu proposatuko ditu. Ikasleek, proposamen bakoitza zein zuzendarik egin duen jakin gabe, bi gai hautatuko ditu. Ondoren, gai bakoitza aukeratu duten bi ikasleen artean, Batzordeak matrikulazio hurrenkerari jarraiki esleituko ditu gaiak.

Bestetik, prestakuntza kurtso hasierako egun intentsibo eta aurrez aurreko mintegien eta online jardueren bidez eskaintzen da, talde txikitan lan eginez. Halaber, zuzendariarekin lau tutoretza-saio aurreikusten dira, eta lanaren entregatze-data apirilaren amaieran da.

Ondoren, 2024-2025 ikasturtean aurkeztutako gai nagusiak zerrendatu dira, zenbait osasun-arlotako beharrei erantzuten dietenak:

  • Minbizia: paziente eta senideen behar fisiko zein psikologikoak eta ongizatea.
  • Zauri kronikoak eta presioaren ondoriozko ultzerak.
  • Nahasmendu neurologikoak: iktusa, Parkinson gaixotasuna, disfagia.
  • Osasun mentala: antsietatea, elikadura-nahasmenduak, dolu-prozesuak.
  • Minaren kudeaketa: heldu, haur eta emakumeengan.
  • Zainketa intentsiboetako unitatea eta ospitalez kanpoko emergentziak: aireztapena, hezurbarneko sarbidea…

    Ikasle bakarra izan da hezkuntza programa bat landu duena, gaia hurrengoa izanik: lantzen dituzten proposamen praktikoen adibide bat aurkeztu da: irakasleek 1. motako diabetesa maneiatzeko gaitasuna eskuratzeko programa.

    Azken batean, ikasleek ikerketa zorrotza garatzea bilatzen da, hobekuntza behar duten zaintza-eremuetan, non kalitatezko erizaintza eskuhartze batek eragin positibo eta ukigarria izan dezakeen.

    Bestalde, Gasteizko Erizaintzako Eskolako irakasleek ere ikerketa-lan garrantzitsua garatzen dute erizaintzarekin lotutako hainbat ezagutza-arlotan, jarduera-esparru anitzetan barneratuz. Hauek dira orain aurrera eramaten ari diren proiektu ikerketa lerroak:

    • Erizaintzako zainketak gaixotasun mentalarekin edo obesitatearekin lotutako estigmaren arabera.
    • Dementzia duten pertsonen eta haien familien bizitzaren amaierako premiak.
    • Nerabeen eta obesitatea duten pertsonen nutrizio-hezkuntzan eta erregulazio emozionalean oinarritutako eskuhartze programak.
    • Erizainen hezkuntzan oinarritutako ikerketa metodologia aktiboen diseinua, ezartzea, ebaluaketa eta zabalkuntza bultzatzeko.
    • Erizaintzako eta medikuntzako profesionalen ezagutzak eta jarrerak bihotz-biriketako geldialdiaren aurrean, ospitaletik kanpoko eremuan.

    Laburbilduz, Gasteizko Erizaintzako Eskolak, alde batetik, ikasleen prestakuntza akademikoan GrAL prozesuaren bidez ikerketa-trebetasunak eta jardun profesionalerako gaitasunak sendotzen ditu, etabestetik, irakasleen ikerketa-lerro anitzen bidez, erizaintzaren arloko ezagutza zientifikoa eta praktika klinikoaren hobekuntza bultzatzen ditu.

.PDF
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2025 Lorena Hernando Gorgojo