Laburpena
Osasunaren determinante sozialak pertsona oro jaio, hazi, hezi, lan egin eta bizi diren baldintzek osatzen dituzte. (1) Osasunaren determinante komertzialak (ODK) konkretuki, aktore komertzialek giza osasunean eta desberdintasun sozialetan eragiteko erabiltzen dituzten praktika edo sistemak dira. (1)
Merkataritzak eta industriak positiboki eragin dezakeen arren, geroz eta ebidentzia gehiago dago industriaren produktu eta praktika askok, gizakion osasunean eta ingurugiroan kalteak sortzen dituztela. (4) (5)
Industria kaltegarri gutxi batzuek, mundu mailan osasun arazo ugari sortu dituzte, gaixotasun kroniko ez transmitigarrien gorakada nabarmena eta larrialdi klimatikoa, besteak beste. (3)(5)
Gaixotasun kroniko ez transmitigarriak munduko heriotzen %74aren (OME 2023) eta Europako heriotzen %90aren (OME 2021) erantzule dira. (2) Lau industria sektore dira eragile nagusiak: alkohola, tabakoa, elikagai ultraprozesatuak eta erregai fosilak. Dena den, ez kaltegarritzat jotzen diren beste industria batzuek ere, osasun kalteak sor ditzakete estrategia berdinak erabiliz (sare sozialek osasun mentalean, adibidez). (3)(5)
Lan honen helburua industria transnazionalek sortu duten sistema patologikoa ikusaraztea da, industria kaltegarriek beraien etekina giza osasunaren eta ingurugiroaren aurretik jartzen baitute estrategia ugariren bitartez. (3)(5) Lan honetan, honi aurre egiteko hainbat kontrol neurri proposatzen dira.(7)
Gako-hitzak: Osasunaren determinante sozialak; Osasunaren determinante komertziala; Gaixotasun kroniko ez-transmitigarriak; elikagai industria; tabako industria; industria farmazeutikoa

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2025 Maria Unsain Mancisidor
