Postmortem esplantatutako bihotzeko gailuen berrerabileraren bideragarritasuna eta horren gaineko iritziak
PDF

Gako-hitzak

Gailu kardiako inplantagarriak
berrerabilera
errenta baxuko eta ertaineko herrialdeak
bideragarritasuna
iritziak.

Aipuak nola egin

Lorenzo Ruiz, I. (2024). Postmortem esplantatutako bihotzeko gailuen berrerabileraren bideragarritasuna eta horren gaineko iritziak. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 8(1), 39–50. https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2024.565

Laburpena

Gaixotasun kardiobaskularrak heriotza-kausa nagusia dira diru-sarrera baxuko eta ertaineko herrialdeetan. Herrialde horietan, bihotzeko gailuetarako (adibidez, taupada-markagailuak) sarbidea mugatuta dago, haien kostu handia dela eta. Errenta altuko herrialdeetan, gailuak postmortem esplantatu ohi dira, oraindik urteak funtzionatzeko bateria dutelarik. Egoera hori ikusita, erabilitako bihotzeko gailuak berrerabiltzea aukera bideragarri eta seguru gisa aurkeztu da azkenaldian.

Ikerketa honek nazio-mailan postmortem esplantatzen diren gailu elektroniko kardiakoak errenta baxu eta ertaineko herrialdeetara dohaintzan ematearen bideragarritasuna aztertzea izan zuen helburu.

Horretarako, literatura zientifikoaren berrikuspen bat egin zen. Ondoren, iritzi-inkestak egin zitzaizkien bihotzeko elektroestimulazio-terapietako espezialistei, bihotzeko gailuak zituzten pazienteei eta Boliviako ospitale batean gailu berrietarako sarbiderik ez zuten pazienteei praktika horiei buruz. Azkenik, inguruko ehorztetxeetan postmortem esplantatutako gailuen bi lagin aztertu ziren.

Literaturaren berrikuspenaren emaitzek perspektiba positiboak islatu zituzten dohaintza egiteari dagokionez errenta altuko eta baxuko herrialdeetan. Bolivian egindako ikerketan, gailu berrietarako sarbiderik ez zuten pazienteetan gailuak berrerabiltzearen aldeko jarrera ikusi zen. Bihotzeko elektroestimulazio-terapietako espezialisten gehiengoak esplantatutako gailuak dohaintzan ematearen aldeko lehentasun handia erakutsi eta berrerabilera alternatiba seguru eta etikotzat hartu zuen. Gailuak inplantatuta zituzten pazienteek ere dohaintza egiteko borondate handia erakutsi zuten, gailu berrietarako sarbiderik ez dutenei laguntzeko. Gainera, 6 hilabeterik behin ehorztetxeetan gailuen bilketa estandarizatu bat aplikatuz, postmortem esplantatzen diren gailuen % 50 berrerabil zitekeela aurkitu zen.

Ondorioz, nazio-mailan postmortem esplantatutako bihotzeko gailuen dohaintza-programa bat sortzea bideragarria izan daiteke errenta baxuko eta ertaineko herrialdeetako paziente askori tratamendu-alternatiba bat eskaintzeko, nahiz eta praktika horren segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko protokolo estandarizatuen ikerketa eta garapen gehiago behar diren.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2024.565
PDF

Erreferentziak

Organización Mundial de la Salud [Internet]. Ginebra: OMS; c2023. Enfermedades cardiovasculares; [Kontsulta: 2022-05-05]. Eskuragarri: : https://www.who.int/es/health-topics/cardiovascular-diseases#tab=tab_1

Roth GA, Mensah GA, Johnson CO, Addolorato G, Ammirati E, Baddour LM, Barengo NC, Beaton AZ, Benjamin EJ, Benziger CP, Bonny A, Brauer M, Brodmann M, Cahill TJ, Carapetis J, Catapano AL, Chugh SS, Cooper LT, Coresh J, Criqui M, DeCleene N, Eagle KA, Emmons-Bell S, Feigin VL, Fernández-Solà J, Fowkes G, Gakidou E, Grundy SM, He FJ, Howard G, Hu F, Inker L, Karthikeyan G, Kassebaum N, Koroshetz W, Lavie C, Lloyd-Jones D, Lu HS, Mirijello A, Temesgen AM, Mokdad A, Moran AE, Muntner P, Narula J, Neal B, Ntsekhe M, Moraes de Oliveira G, Otto C, Owolabi M, Pratt M, Rajagopalan S, Reitsma M, Ribeiro ALP, Rigotti N, Rodgers A, Sable C, Shakil S, Sliwa-Hahnle K, Stark B, Sundström J, Timpel P, Tleyjeh IM, Valgimigli M, Vos T, Whelton PK, Yacoub M, Zuhlke L, Murray C, Fuster V; GBD-NHLBI-JACC Global Burden of Cardiovascular Diseases Writing Group. Global Burden of Cardiovascular Diseases and Risk Factors, 1990-2019: Update From the GBD 2019 Study. J Am Coll Cardiol. 2020;76(25):2982-3021. doi:10.1016/j.jacc.2020.11.010 Erratum in: J Am Coll Cardiol. 2021 Api 20;77(15):1958-1959.

Gaztañaga L, Marchlinski FE, Betensky BP. Mecanismos de las arritmias cardiacas. Rev Esp Cardiol. 2012;65(2):174-185. doi:10.1016/j.recesp.2011.09.018

Mkoko P, Bahiru E, Ajijola OA, Bonny A, Chin A. Cardiac arrhythmias in low- and middle-income countries. Cardiovasc Diagn Ther. 2020;10(2):350-360. doi:10.21037/cdt.2019.09.21

Iaizzo, Paul. Handbook of cardiac anatomy, physiology, and devices [Internet]. Humana Totowa, NJ: Springer Nature; 2005 [Kontsulta: 2023/01/22]. XIV, 470 or. Doi: 10.1007/978-1-59259-835-9.

Glikson M, Nielsen JC, Kronborg MB, Michowitz Y, Auricchio A, Barbash IM, Barrabés JA, Boriani G, Braunschweig F, Brignole M, Burri H, Coats AJS, Deharo JC, Delgado V, Diller GP, Israel CW, Keren A, Knops RE, Kotecha D, Leclercq C, Merkely B, Starck C, Thylén I, Tolosana JM; ESC Scientific Document Group. 2021 ESC Guidelines on cardiac pacing and cardiac resynchronization therapy. Eur Heart J. 2021;42(35):3427-3520. doi:10.1093/eurheartj/ehab364. Erratum in: Eur Heart J. 2022 Mai 1;43(17):1651.

Runge MW, Baman TS, Davis S, Weatherwax K, Goldman E, Eagle KA, Crawford TC. Pacemaker recycling: A notion whose time has come. World J Cardiol. 2017;9(4):296. doi:10.4330/wjc.v9.i4.296

Linde CL, Bocray A, Jonsson H, Rosenqvist M, Rådegran K, Rydén L. Re-used pacemakers--as safe as new? A retrospective case-control study. Eur Heart J. 1998;19(1):154-157. doi:10.1053/euhj.1997.0728

Sedney MI, Rodrigo FA, Bizot JH, Buis B. [Reuse of pacemakers]. Ned Tijdschr Geneeskd. 1986;130(9):399-402.

Feruglio GA, Pagani T. Pacemaker reutilization: a study of biological factors and a clinical experience (author’s transl). G Ital Cardiol. 1978;8:315-317.

Grendahl H. [Reuse of implanted pacemakers]. Tidsskr den Nor laegeforening Tidsskr Prakt Med ny raekke. 1994;114(29):3420-3423.

CPG Sec. 310.100 Pacemaker Reuse. [Internet] Guidance Portal. [Kontsulta: 2022-07-05]. Eskuragarri: https://www.hhs.gov/guidance/document/cpg-sec-310100-pacemaker-reuse

Sinha SK, Sivasambu B, Yenokyan G, Crawford TC, Chrispin J, Eagle KA, Barth AS, Rickard JJ, Spragg DD, Vlay SC, Berger R, Love C, Calkins H, Tomaselli GF, Marine JE. Worldwide pacemaker and defibrillator reuse: Systematic review and meta-analysis of contemporary trials. PACE - Pacing Clin Electrophysiol. 2018;41(11):1500-1507. doi:10.1111/pace.13488

Hasan R, Ghanbari H, Feldman D, Menesses D, Rivas D, Zakhem NC, Duarte C, Machado C. Safety, efficacy, and performance of implanted recycled cardiac rhythm management (CRM) devices in underprivileged patients. PACE - Pacing Clin Electrophysiol. 2011;34(6):653-658. doi:10.1111/j.1540-8159.2011.03061.x

Baman TS, Meier P, Romero J, Gakenheimer L, Kirkpatrick JN, Sovitch P, Oral H, Eagle KA. Safety of pacemaker reuse: a meta-analysis with implications for underserved nations. Circ Arrhythm Electrophysiol. 2011;4(3):318-323. doi:10.1161/CIRCEP.110.960112

Psaltikidis EM, Costa EAM, Graziano KU. Reuse of pacemakers and implantable cardioverter-defibrillators: systematic review, meta-analysis and quality assessment of the body of evidence. Expert Rev Med Devices. 2021;18(6):553-567. doi:10.1080/17434440.2021.1927706

Sinha SK, Ezeh EO, Marine JE. Postmortem pacemaker reuse: Charity for most but not all. J Cardiovasc Electrophysiol. 2022;33(3):481-482. doi:10.1111/jce.15369

Baman TS, Kirkpatrick JN, Romero J, Gakenheimer L, Romero A, Lange DC, Nosowsky R, Fuller K, Sison EO, Tangco RV, Abelardo NS, Samson G, Sovitch P, Machado CE, Kemp SR, Morgenstern K, Goldman EB, Oral H, Eagle KA. Pacemaker reuse: an initiative to alleviate the burden of symptomatic bradyarrhythmia in impoverished nations around the world. Circulation. 2010;122(16):1649-1656. doi:10.1161/CIRCULATIONAHA.110.970483

Sedhai YR, Ochasi A, Basnyat S, Acharya D, Clark P. Cadaveric Donation and Post-mortem Reuse of Pacemakers and Defibrillators in Nepal: Medical, Legal and Ethical Challenges. J Adv Intern Med. 2017;6(1):14-20. doi:10.3126/jaim.v6i1.18314

Hughey AB, Desai N, Baman TS, Gakenheimer L, Hagan L, Kirkpatrick JN, Oral H, Eagle KA, Crawford TC. Heart Rhythm Society members’ views on pacemaker and implantable cardioverter-defibrillator reuse. Pacing Clin Electrophysiol. 2014;37(8):969-977. doi:10.1111/pace.12418

Logani S, Gottlieb M, Verdino RJ, Baman TS, Eagle KA, Kirkpatrick JN. Recovery of pacemakers and defibrillators for analysis and device advance directives: electrophysiologists’ perspectives. Pacing Clin Electrophysiol. 2011;34(6):659-665. doi:10.1111/j.1540-8159.2011.03032.x

Hughey AB, Muthappan P, Badin A, Baman T, Baig-Ansari N, Jawed F, Khan AB, Jiang Q, Hughey KL, Toruño RJ, Machado C, Refaat MM, Zakka P, Hotait M, Eagle KA, Crawford TC. Patients’ and family members’ views on pacemaker reuse: An international survey. J Cardiovasc Electrophysiol. 2022;33(3):473-480. doi:10.1111/jce.15367

Lorenzo Ruiz I, Arrizabalaga Arostegi H, Fernández Atucha A. Battery life of cardiac implantable electronic devices explanted in funeral homes: a potential resource for underserved nations. Expert Rev Med Devices. 2022 Urr 5:1-5. doi: 10.1080/17434440.2022.2130757.

Lorenzo Ruiz I. Reuse of cardiac implantable electronic devices in developing countries perspectives: A literature review. Pacing Clin Electrophysiol. 2022 Feb;45(2):241-249. doi: 10.1111/pace.14422.

Ruiz IL, Arantzamendi LG, Mendia XM. Spanish Rhythm Association member´s perspectives on cardiac implantable electronic device reuse in low- and middle-income countries. J Interv Card Electrophysiol. 2022 Uzt 15. doi: 10.1007/s10840-022-01304-y.

Ruiz IL, Arantzamendi LG, Mendia XM, Zeballos RM, Diaz LA. Patients' opinions on cardiac implantable electronic device reuse in Bolivia. J Interv Card Electrophysiol. 2022 Ira 20. doi: 10.1007/s10840-022-01375-x.

Ruiz IL, Arostegi HA, Arantzamendi LG. Knowledge, preferences of post-explant management and opinions towards reuse of patients with cardiac implantable electronic devices. Heart Rhythm. 2023 Urt 4. doi: 10.1016/j.hrthm.2022.12.035.

Lorenzo Ruiz I. Longevity and potential reusability of cardiac implantable electronic devices explanted in funeral homes. Pacing Clin Electrophysiol. 2023 Api 28. doi: 10.1111/pace.14703.

Ochasi A, Clark P. Reuse Of Pacemakers In Ghana And Nigeria: Medical, Legal, Cultural And Ethical Perspectives. Dev World Bioeth. 2015;15(3):125-133. doi:10.1111/dewb.12047

Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2024 Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria