Laburpena
3D inprimaketa azken urteetan interes handiko gaia izan da farmazia arloan. Izan ere, botikak handizka ekoiztu ordez, zehaztasunez, banaka eta modu pertsonalizatuan produzitzea ahalbidetzen du. Honek hainbat onura dakartza; esaterako, jasangarritasunaren ikuspegitik medikamentuen produkzioan sortzen diren hondakinen gutxitzea edota bizilekua dela-eta medikamentuen horniketa faltaren arazoari konponbidea ematea. Horrez gain, zahartzaroan agertzen diren arazoengatik aho-bidez hartzen diren medikamentuen atxikidura zailtzen du: alde batetik, gehiengoak paziente polimedikatuak izaten direlako eta bestalde, irensteko zailtasunak dituztelako eta dosi pertsonalizatuak behar dituztelako. Beraz, arazo hori zuzentzea garrantzi handikoa da. Aho-bidezko dosifikazio forma solidoen 3D inprimaketa bidez ekoiztea nahiko erraza da, eta estrategia horrek medikamentu geriatrikoen pertsonalizazioa ahalbidetu dezake bai dosiari (pertsonalizazioa) eta baita tratamenduaren atxikidurari dagokionez ere (polipildorak eratuz). Horregatik guztiagatik, 3D inprimaketa eta aho-bidezko dosifikazio forma solidoetan oinarritutako medikamentu geriatrikoen ekoizpenari buruzko ikerketen azterketa egiten da GrAL honetan.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2025 Johane Alba Etxezarreta
