Esklerosi anizkoitzaren diagnostiko batek eragindako estresaren eta gaixotasunaren garapenaren arteko erlazioa
.PDF

Gako-hitzak

MS

Aipuak nola egin

Iriarte Sarria, A. (2025). Esklerosi anizkoitzaren diagnostiko batek eragindako estresaren eta gaixotasunaren garapenaren arteko erlazioa. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 9. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/5516

Laburpena

Ikerketa honek Esklerosi Anizkoitza (EA) du oinarritzat. EAean ematen den estresa asko ikertutako konstruktu psikologikoa da, eta pazienteen bizi-kalitatea aldatzeko arrazoi nagusietako bat da, depresioa eta desgaitasuna alde batera utzita. Hala ere, estresak sintoma konplexua izaten jarraitzen du, bere definizioa mugatzeko eta bere etiopatogenia ulertzeko zailtasunak daude eta. Gaixotasun honen inguruan gehien aipatzen den konstruktu psikologikoetako bat da, EAren bilakaerarako garrantzi berezia baitu. Hala ere, ez da ikertu EA bezalako gaixotasun kroniko baten diagnostiko batek sortutako estresak nola eragin dezakeen gaixotasunaren garapenean.Hori guztia kontuan hartuta, proiektuaren helburu nagusia da EAren diagnostikoa jasotzeak, estresore moduan ulertua, gaixotasun horren garapen-mailan duen eragina aztertzea. Horretarako, luzaroko diseinu bat egingo da, eta, guztira, bost urte eta erdiko iraupena izango du. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzu Publikoan EAren diagnostikoa jasotako pazienteak izango dira ikerketan parte hartuko luketen pertsonak. Parte-hartzaile horien aldagai biologikoak, psikologikoak eta neurologikoak aztertuko dira, ikerketa-taldearen elkarlanari esker. Ikerketa honetan lortutako emaitzek etorkizuneko ikerketa-lerroetarako bidea emango dutela espero da eta, horrela EA duten pazienteen bizi-kalitatea hobetu ahal izango da.

 

Erreferentzia bibliografikoak

  • Artemiadis, A. K., Anagnostouli, M. C., eta Alexopoulos, E. C. (2011). Stress as a risk factor for multiple sclerosis onset or relapse: a systematic review. Neuroepidemiology, 36 (2), 109–120. https://doi.org/10.1159/000323953
  • Cerea, S., Ghisi, M., Pitteri, M., Guandalini, M., Strober, L. B., Scozzari, S., Crescenzo, F., & Calabrese, M. (2021). Coping strategies and their impact on quality of Life and physical disability of people with multiple sclerosis. Journal of Clinical Medicine, 10 (23), 5607. https://doi.org/10.3390/jcm10235607
  • Dymecka, J., eta Gerymski, R. (2020). Acceptance of illness as a mediator of the relationship between neurological disability and health-related quality of life of people with multiple sclerosis. Neuropsychiatria i Neuropsychologia, 15 (1–2), 13–20. https://doi.org/10.5114/nan.2020.93225
  • Esch, T., Stefano, G. B., Fricchione, G. L., eta Benson, H. (2002). The role of stress in neurodegenerative diseases and mental disorders. Neuro Endocrinology Letters, 23 (3), 199–208.
  • Fábregas, L., Planes, M., Gras, E., eta Ramió-Torrentà, L. (2016). Impacto del estrés y de las variables psicosociales en el curso clínico y en la calidad de vida de los afectados por la esclerosis múltiple. Cuadernos de medicina psicosomática y psiquiatría de enlace, (118), 36-48. http://hdl.handle.net/10256/14131
  • Grech, L., Kiropoulos, L., Kirby, K., Butler, E., Paine, M., eta Hester, R. (2018). Target coping strategies for interventions aimed at maximizing psychosocial adjustment in people with multiple sclerosis. International Journal of MS care, 20 (3), 109-119. https://doi.org/10.7224/1537-2073.2016-008
  • ADDI sisteman lan osoa irakurri ahal izateko lotura: https://addi.ehu.eus/handle/10810/67451
  •  
.PDF
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2025 Ander Iriarte Sarria