Valsalvako maniobraren eta sinu karotideoaren masajearen eraginkortasunaren alderaketa takikardia suprabentrikularren itzulketan. Errebisio literarioa
.PDF

Gako-hitzak

Tachycardia, Supraventricular
Valsalva maneuver
Carotid sinus
Vagal maneuver

Aipuak nola egin

Argote Anuncibay, J. (2025). Valsalvako maniobraren eta sinu karotideoaren masajearen eraginkortasunaren alderaketa takikardia suprabentrikularren itzulketan. Errebisio literarioa. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 9. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/5509

Laburpena

  1. Marko kontzeptuala

Takikardia suprabentrikularrak (TSB) bihotz-erritmoaren asaldurak dira. Ondorioz, bihotz-maiztasun azkarra dute, erregularra edo irregularra. Arritmia horiek eragin nabarmena izan dezakete pazienteen bizi-kalitatean, baita konplikazio kardiobaskular larriak izateko arriskua areagotzen dute, hala nola bihotz-gutxiegitasuna edo iktus bat jasateko arriskua. TSBen artapenean, maniobra bagalak bihotz-erritmo normala berrezartzeko estrategia eraginkorrak eta ez-inbaditzaileak direla erakutsi da. Maniobra horien artean Valsalvako maniobra, aurpegia ur hotzean murgiltzea edo nerbio bagoa masaje karotidideoaren bidez estimulatzea daude. Maniobra horiek nerbio-sistema autonomoan eragiten dute, bihotz-maiztasuna murrizteko eta erritmo sinusala berrezartzeko.

 

  1. Helburua

Takikardia suprabentrikularraren maneiuan, bihotz-maiztasuna bere onera itzultzeko balsalba maniobra eta sinu karotideoaren masajearen eraginkortasuna aztertzea pertsona helduetan.

  1. Metodologia

Errebisio literarioa. Ikerketa burutzeko bilaketa era sistematikoan Medline OVID, Cochrane, CINAHL, EMBASE eta LILACS datu-baseetan egin da. Horrez gain, eskuzko bilaketa Science Direct-en gauzatu da. Bilaketak egiteko hurrengo hitz gakoak erabili dira; “Tachycardia, Supraventricular”, “Valsalvamaneuver”, “Carotidsinus” eta “Vagalmaneuver”. Hitz gakoekin bilaketa-ekuazioak eraiki ziren AND eta OR operadore booleanoekin.

  1. Emaitzak

Ikerkuntzak Valsalvako Maniobra, Valsalvako Maniobra eraldatua eta Sinu Karotideoaren Masajearen arteko alderaketa egiten dute. Azken hamar urteetako ikerkuntzek Valsalvako Maniobra eraldatuaren aldezko emaitzak frogatzen dute beste bi maniobrekin konparatzean, ez ziren frogatu albo-ondorio garrantzitsuak maniobrak egin eta gero.

5. Ondorioak

Ikerkuntzen emaitzetan oinarrituz, Valsalvako Maniobra eraldatua da takikardia suprabentrikularren kudeaketa klinikoan maniobra bagal eraginkorrena, bere kardiobertsio-tasarengatik, albo-ondorio agerpen gutxiengatik eta maniobraren kostu ekonomiko txikiagatik.

  1. Erreferentzia aipagarriak
  • Brugada J, Espan M, Katritsis DG, Grecia M, Espan EA, et al. Guia ESC 2019 sobre el tratamiento de pacientes con taquicardia supraventricular. Rev Esp Car. 2020;73(6):5-34
  • Appelboam A, Reuben A, Mann C, Gagg J, Ewings P, Barton A, et al. Postural modification to the standard Valsalva manoeuvre for emergency treatment of supraventricular tachycardias (REVERT): a randomised controlled trial. Lancet. 2015;386(10005):1747–53.
  • Smith G, McD Taylor D, Morgans A, Cameron P. Measuring the effectiveness of a revised clinical practice guideline for the pre-hospital management of supraventricular tachycardia. Emerg Med Australas. 2015;27(1):22–8.
  • Pasquier M, Clair M, Pruvot E, Hugli O, Carron PN. Carotid Sinus Massage. N Engl J Med. 2017;377(15):1–4.
.PDF
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2025 Jon Argote Anuncibay