Osasunaren sustapena farmazia komunitarioan

Egileak

  • Estibaliz Goienetxea Soto

Laburpena

Osasunaren Sustapena, funtsezko elementua daosasun-sistemak indartzeko, baita pertsonen, familien eta komunitateen osasun-beharrei erantzuteko gaitasuna indartzeko ere (1). Osasun-profesionalek, farmazialariek besteak beste, pertsona batekin duten harreman bakoitzean, osasuna sustatzeko baliabideak eskaintzeko aukera paregabea dute. Farmazialariek, oso erlazio estua daukate biztanle/paziente askorekin, farmazia komunitarioa gertutasuneko zerbitzu bat delako eta ondo ezagutzen dituztelako pertsona hauen baliabide eta bizimoduak. Medikamentuak eta aholku farmazeutikoa eskaintzeaz gain, farmazialariak oso ondo kokatuak gaude biztanleen beharrak eta baldintzak aztertzeko, familia- eta gizarte-testuingurua ezagutzeko, beraz, komunitateko aktiboekin konektatzeko, baliabide oso garrantzitsua dira. Zentzu horretan, farmazialariek funtsezko rola jorratu behar dute osasunaren sustapenean, biztanleen osasun-sistemarekin harremanetan jartzeko lehen puntua direlako, eta sarritan puntu bakarra ere badirelako. Izan ere, estatu-mailan ebatzi eta argitaratutako komunitateko farmaziako farmazia zerbitzu profesionalen zerrendan,osasun komunitarioarekin loturiko zerbitzuen artean,osasunaren sustapena agertzen da (2). Bestalde, OMEk (Osasunaren Mundu Erakundeak), osasuna sustatzeko 2019-2030 ekintza-planaren esparruan, lau ildo estrategiko islatzen ditu: i) nazionala, ii)azpinazionala, iii) udalekoa eta tokikoa eta iv) pertsonak, familiak eta komunitateak biltzen dituena. Farmazia komunitarioak, hiri edo herri guztietako kale zein auzo guztietan hedatuak aurkitzen ditugu. Irekiak, beti jendearen alde, aurrez aurreko hitzordu beharrik gabe. Gertuko osasun-zerbitzua izanik, OMEk proposatutako udal eta tokiko zein, pertsonak, familia eta komunitate-eremuan, kokatua izan daiteke.

Downloads

Argitaratua

2023-05-08

How to Cite

Goienetxea Soto, E. (2023). Osasunaren sustapena farmazia komunitarioan. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, (1). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/521