Auzozaintza programaren ebaluazioa: unibertsitateak osasuna sustatzeko egin dezakeen ekarpenaren adibide polit bat

Egileak

  • Amaia Maquibar

Laburpena

Unibertsitateak instituzio bezala duen egiteko garrantzitsuenetakoen artean ezagutza gizarteratzea
da. Unibertsitatea dagoen gizarteari zor zaio eta irakaskuntza eta ikerkuntzaren bitartez, besteak
beste,lagundubehardugizarte-desafioeikonponbideabilatzen.Halaere,gizartearen eta unibertsitatearen arteko zubiak eguneroko jardueran ez dira beti errazak. Adibidez, unibertsitatean lan egiten dugunon arriskua, batzuetan, gure liburuetan eta teorietan galtzea da, edota erabiltzen dugun lengoaia ulergaitza suertatzea entzule arrunt batentzako. Beste arrazoi konplexuago batzuk ere egon litezke jokoan. Horrenbestetan aipatzen den ezagutzaren transferentzia gerta liteke norabide bakarreko komunikazioa bilakatzea. Hau da, unibertsitatea da ezagutzaren igorlea, eta gizartea haren hartzailea, jasotako mezua bere eginez jardun behar duena. Baina ez al luke unibertsitateak erlazio horretan hartzaile ere izan behar? Gizarteak aldarrikatutako beharrei arreta jartzen diegu askotan, gu irtenbidea aurkitzen saiatzeko. Gutxiagotan gertatzen da, ordea, behar jakin batzuei erantzuna emateko gizartean bertan sortzen diren ekimenetara unibertsitatea hurbildu, akonpainatu eta horiek zientifikoki aztertzen laguntzen dituen kasuak.
Unibertsitatetiknahikoerrazadaosasunarensustapenerakoesku-hartzeaksortzea,jarraitu beharreko teoriak esaten duen guztia jarrai dezaten, baina denok dakigu gauza bat dela guztiari eusten dion papera, eta beste bat oso desberdina, programa horiek funtzionatu behar duten eguneroko errealitatea. Gainera, unibertsitatean, zoritxarrez, gero eta gehiago erlojuaren kontra lan egiten dugu, eta emaitzak epe oso laburretan frogatzeko betebeharrarekin. Prozesu komunitarioek, alabaina,kontrakoa behar dute hazteko,denbora eta malgutasuna,Auzozaintza proiektuak erakusten duen bezala.

Downloads

Argitaratua

2023-05-08

How to Cite

Maquibar, A. (2023). Auzozaintza programaren ebaluazioa: unibertsitateak osasuna sustatzeko egin dezakeen ekarpenaren adibide polit bat. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, (1). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/520