Laburpena
Osasuna sustatzearen esparrua sakontzeak, berarekin erlazionatuta dauden hainbat kontzeptu deskribatzera eramaten gaitu.Lehenik eta behin,OSASUNAren kontzeptua. Osasuna sustatu nahi bada, jakin beharko da zer den sustatu nahi den hori, hau da zer ulertzen den osasunari buruz. Dakigun bezala, osasunaren esanahia aldatu egin da denborak aurrera egin ahala; definizio asko egon dira (eta erabili dira) historian zehar, eta ezinezkoa izan da definizio bakar bat adostea (1, 2, 3, 4):
-XIX. mendean eta XX. mende-hasieran, eredu biologistak osasuna gaixotasunik eza bezala ulertzen zuen, ez ziren gaur egun onartzen diren beste alderdi batzuk kontuan hartzen.
Honen adibide da 1937. urteko Lericheren definizioa: Osasuna gaixotasun eza da, organoen isiltasuna. Eredu horren ikuspegia guztiz sendagarria zen eta ez prebentziozkoa eta are gutxiago osasuna sustatzearen aldekoa.
-Aurrerago,1946an,OsasunarenMundukoErakundeak(OME),pertsonarendimentsio ezberdinak kontenplatu zituen osasunaren kontzeptuan:erabateko ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera, eta ez gaixotasunik edo ezintasunik eza bakarrik.
-Dubos-ek(1967.urtea)osasunariikuspuntuobjektiboaetaegokitzapenarenatxertatu zizkion: osasuna ingurunera egokitzeko egoera eta ingurune horretan baldintza onenetan funtzionatzeko gaitasuna da.
-Matarazok(1980.urtea),bizi-ohiturengarrantziabarneratuzuendefinizioan:osasuna portaerazkoa da, eta pertsonen jarrerek garrantzia dute haien osasunaren aurrean.
-Kontzeptua garatzen joan da geroztik “eskubide unibertsaleta esperientzia dinamiko, subjektibo eta indibidual gisa definitzen duena”, adibidez.
-The Health Fundation-ek (2018), biztanleriaren osasuna eta ongizatea, pertsonek beren ingurunean duten ongizate sozial, emozional eta kulturala ere badirela azpimarratzen du.
Ingurune horretan, pertsona bakoitzak gizaki gisa duen potentzial handiena lortzeko gai izatearekin eta komunitate osoaren ongizateari laguntzeko gai izatearekin lotzen du.