Haur eta nerabeen osasun mentala eta psikofarmakoen kontsumoaren genero-desberdintasunak
PDF

Gako-hitzak

Osasun mentala
Psikofarmakoak
Haurrak
Nerabeak
Generoa

Aipuak nola egin

Campo, M., & Bacigalupe, A. (2025). Haur eta nerabeen osasun mentala eta psikofarmakoen kontsumoaren genero-desberdintasunak. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 9(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2025.5146

Laburpena

Sarrera.Geroz eta ebidentzia gehiago dago haur eta gazteen osasun mentalak okertzera egin duela azken urteetan, eta horrekin batera, hazi egin dela psikofarmakoen kontsumoa. Gainera, jakina da diagnostikatzen diren osasun mentaleko arazoak eta haiek tratatzeko erabiltzen diren psikofarmakoak ez direla berdinak nesketan eta mutiletan. Ikerketa honek arlo klinikoan haur eta nerabeen osasun mentalaren diagnostikoa eta psikofarmakoen kontsumoaren genero-desberdintasunak aztertzea du helburu.

Material eta metodoak.Espainiako Osasun Sistema Nazionaleko 2022. urteko erregistro klinikoetatik abiatuta, 0 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeetan diagnostikatutako osasun mentaleko arazo nagusien eta preskribatutako psikofarmakoen kontsumoaren prebalentziak kalkulatu dira nesketan eta mutiletan, eta kontsumoaren genero-desberdintasunak aztertu dira Poisson-en bariantza sendodun erregresioaren bidez.

Emaitzak.Genero-patroi argiak daude osasun mentalaren diagnostikoan eta psikofarmakoen kontsumoan: portaera-arazoak,arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, eta psikoestimulatzaile eta antipsikotikoen kontsumoak gehienbat haurtzaroan eta mutiletan egiten dira, eta antsietate- eta depresio-asalduak eta antsiolitiko eta antidepresiboen kontsumoa handiagoakdira nesketan eta nerabezaroan. Genero-desberdintasun handienak antidepresibo eta psikoestimulatzaileen kontsumoan antzeman dira.

Ondorioak.Generoak eta adinak eragin handia dute osasun mentaleko arazoen diagnostikoetan eta psikofarmakoen kontsumoan. Beharrezkoa da praktika klinikoan haur eta nerabeen ondoezen aurrean genero-ikuspegia lantzea, osasunaren beste gizarte-determinatzaileak kontuan hartuz.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2025.5146
PDF
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2025 Maite Campo, Amaia Bacigalupe