Laburpena
Iruzkin labur honen helburua da haurren aho-hortzetako osasunaren bosgarren azterketa epidemiologikoaren alderdi batzuk nabarmentzea. Ikerketa honen txostena 2024. urtean argitaratu zen, eta zeharkako izaera duen azterlan deskribatzaile bat izan zen. Haren helburuak hauek ziren: 5, 7, 12 eta 14 urteko euskal ikasleen aho-hortzetako osasun-egoera ezagutzea eta aurreko azterlanekin alderatzea, Haurren Hortzak Zaintzeko Programak eta uraren fluorazioak haurrengan duten eragina ezagutzea, eta aho-osasunaren eta aldagai sozioekonomikoen arteko lotura aztertzea. Sexuak, maila sozial-okupazionalak, gurasoen jatorriak, bizilekuaren populazio-tamainak eta eskuilatze-maiztasunak eragina dute txantxar-erasanaren batez besteko indizeetan, behin-behineko zein behin betiko hortzerian. CAOD indizeak 7, 12 eta 14 urterekin 0,03, 0,50 eta 0,78 ziren, hurrenez hurren.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2025 Jon Fernández-Bonet