Komunitateko farmazialarien eta lehen mailako arretako profesionalen arteko komunikazio-sistema. Proiektu txiki bat izatetik erkidegoko osasun-sistemara salto egiteko prest dagoen erreminta
PDF

Gako-hitzak

Komunikazioa
komunitateko farmazia
lehen mailako arreta

Aipuak nola egin

Oñatibia, A., Iribar, J., Etxeberria, A., Bustinduy, A., Gastelurrutia, M. A., & Goienetxea, E. (2025). Komunitateko farmazialarien eta lehen mailako arretako profesionalen arteko komunikazio-sistema. Proiektu txiki bat izatetik erkidegoko osasun-sistemara salto egiteko prest dagoen erreminta. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 9(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2025.5102

Laburpena

Helburua: Ikerketa honen helburua da, adostutako protokoloak erabiliz, komunikazio-prozedura bat ezartzea komunitateko farmazialariek (KF) egunerokoan egindako medikazio-akatsak eta lehen mailako arretako profesionalen arteko komunikazioa eskatzen duten beste administrazio-arazo batzuk konpontzeko.

Materiala: 6 hilabeteko ikerketa pilotu bat egin zen Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), eta horren ondoren, urte bateko ikerketa nagusia eraman zen aurrera. Ondoren, proiektua beste ESI batzuetara zabaldu zen. KFek medikazio-akatsak edo beste administrazio-arazo batzuk antzematen zituzten, lehen mailako arretako profesionalekin komunikazioa eskatzen zutenak. Horiekkonpontzeko, KFak administrazio-arloko langileekin telefonoz harremanetan jartzen ziren premiazko arazoengatik eta posta elektronikoz premiazkoak ez ziren arazoengatik.

Emaitzak: 49 komunitate-farmaziak hartu zuten parte ikerketan. Guztira, 1.179 medikazio-akats eta bestelako administrazio-arazo antzeman ziren, eta arazoen % 90 baino gehiago 24 ordu baino lehen konpondu ziren (n = 1079, % 91,5). Posta elektronikoa izan zen gehien erabili zen komunikaziometodoa (n = 874, % 74,1), eta arazo ohikoenak medikamentuen preskripziorik ezak (n = 766, % 65,0) edota iraungitzear zirenak (n = 226, % 19,2) izan ziren. Parte-hartzaile gehienak pozik zeuden programarekin.

Ondorioa: KFen eta lehen mailako arretako profesionalen arteko komunikazio-prozedura hau tresna eraginkorra da komunitateko farmazietan sortzen diren hainbat arazo konpontzeko. Emaitza horien ondorioz, programa hau oinarritzat hartuta, Euskadi osora zabaldu daitekeen erreminta martxan jartzen ari da.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2025.5102
PDF
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2025 Ainhoa Oñatibia, Josune Iribar, Arritxu Etxeberria, Ana Bustinduy, Miguel Angel Gastelurrutia, Estibaliz Goienetxea