COVID-19ak Oinarrizko Osasun Laguntzan izan duen eragina: Osasun etxe bateko administrari baten ikuspegia

Egileak

  • Itziar Berasain Etxeberria

DOI:

https://doi.org/10.26876/osagaiz.0.2022.459

Laburpena

1. Lehenengo kontaktua, prestakuntza
Aldi berean ezagutu ditut nik Oinarrizko Osasun Laguntza eta COVID-19a, beraz kosta egiten zait bata
eta bestea banatzea, batak bestearengan izan duen eragina argi ikustea, baina saiatuko naiz.
2021eko martxoan hasi nintzen Iturramako harreran administrari moduan lanean, 3 eguneko
prestakuntza jaso ondoren eta lanpostua uzten zuen lankidearekin 2 egunez egon ondoren.
Arratsaldez egiten nuen lan, bakarrik, hainbestek bezala. Berehala konturatu nintzen ez zela nahikoa
izan jasotako prestakuntza egokitzen zitzaidan lanerako. Nere ardura hau zen: nik erabakitzen nuen
nora eta nola bideratu osasun etxearekin kontaktuan jartzea lortzen zuten pazienteak. Kontaktuan
jartzea lortzen zutenak diot ze egunero atetik kanpora ilarak zeuden eta telefonoak etengabe jotzen
zuen. Beldur handiz bizi izan nuen lehenengo hilabetea, ongi ari ote nintzen? Gogoan dut hartu nuen
lehenengo deia; argi azaldu zidan zein zen bizi zen egoera. “Hitzordua lortzeko zer egin behar dut
poliziari deitu? Ez dago eskubiderik! Ez duzue lotsarik!” Oihukatu zidan. Eta pentsatu nuen; zer
gertatzen da hemen?

Downloads

Argitaratua

2022-03-24

How to Cite

Berasain Etxeberria, I. (2022). COVID-19ak Oinarrizko Osasun Laguntzan izan duen eragina: Osasun etxe bateko administrari baten ikuspegia. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria. https://doi.org/10.26876/osagaiz.0.2022.459