Laburpena
1. SarreraCOVID-19aren inguruan garatutako politika publikoen erantzuna aztertzeko orduan adinekoen
egoitzak kasu kritikoa dira biztanleria-sektore ahulenetako baten zaintza-horniduran paper
garrantzitsua betetzen dutelako eta aldez aurretik ere agerian jarri delako arrisku handiko ingurune
direla (Daly, 2020). Gainera, bai EAEn eta bai Estatuan ere egoitzena da pandemiak eragin handiena
izan duten eremuetako bat (IMSERSO, 2020; Del Pino et. al., 2020; Mugarik Gabeko Medikuak, 2020).
2021 urte hasieran, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuko datuen arabera COVID-19a dela-eta
edota COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak direla-eta, 29.345 pertsona hil zen Estatuko
adinekoen eta mendeko pertsonen egoitzetan.
Testuaren helburua COVID-19ak EAEko adinekoen egoitzetako zaintza lanean izan duen eragina
aztertzea da. Emaitzak "CUMADE. Zaintzak garrantzia du. COVID-19aren genero-inpaktua adineko eta
mendekoen zaintzaileengan” izenburupean 2020ko ekainetik 2021eko ekainera bitartean garatutako
ikerketa zabalago baten parte dira.