COVID-19a eta Gizartea: Erredakzioan ikusi eta ikasitakoak: COVID-19aren lezioak
PDF

Aipuak nola egin

Iraola, A. (2022). COVID-19a eta Gizartea: Erredakzioan ikusi eta ikasitakoak: COVID-19aren lezioak. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/452

Laburpena

1. Informazioa ematea: oinarrizko funtzioa
Izurriaren hasieran, galduta geunden, hipotesi urrunenetan, oso urruna zen hipotesi bat etorri zen
lehen lerrora: birus bat, ordura arte ezagutzen ez zena, eta ezaugarri zituena larritasuna eta
kutsagarritasuna. Txinatik berehala heldu zen, eta planeta honetan distantziak egun zein txikiak diren
berehala ulertzeko era izan zen: zein lotuta dagoen dena. Lerrook idazteko orduan, Ukrainako
gerrarekin antzeko zerbaiten sentipena zabaldu da. Zalantzaz betetako egunak izan ziren, eta
erredakzioan oroitu genuen gure lanaren garrantzia. Informatzea da gure jardunaren ardatzetako
bat, informazio ona ematea, eta osasun krisi batean aparteko zentzua du egiteko horrek. Hor hasi
ginen sare bat ehuntzen: jakiteko, eta ulertzeko. Nora jo? Zientzialariengana jo genuen aurrenaurrena.
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Mikrobiologia irakasle Miren Basarasi egindako lehen
elkarrizketa ondo gogoan dugu: oinarri-oinarrizko galderak ziren denak, ezjakintasun erabatekotik
egindakoak. Lehena izan zen, atzetik beste asko etorri ziren.
PDF