COVID-19ak Osasun Mentalean izan duen eragina: COVID-19ak osasun mentalean izan duen eragina Bizkaiko barrualde eskualdeko ikuspegitik
PDF

Aipuak nola egin

Erkoreka Gonzalez, L. (2022). COVID-19ak Osasun Mentalean izan duen eragina: COVID-19ak osasun mentalean izan duen eragina Bizkaiko barrualde eskualdeko ikuspegitik. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/448

Laburpena

1. Sarrera
Asko hitz egin izan da, eta oraindik hitz egiten da, pandemiak gizartearen osasun mentalean izan
duen eraginari buruz. Gaixotasunari beldurrak, aurre egiteko hartutako neurri eta murrizketek, eta
jende askorentzat aldaketa hauek eragin izan dituzten arazo ekonomikoek gizartearen ongizatea
kolokan jarri dute. Ikerketa askok gizartean urduritasun eta atsekabea areagotu izan direla esan
digute, eta honek, talde batzuetan bereziki, klinikan ere bere isla izan duela baieztatu izan da. Gure
testuinguruan pandemiak izan duen eragin klinikoa aztertzeko, Bizkaiko, eta bereziki gure eskualdeko
osasun mentaleko zerbitzuetan eduki dugun jardueraren gaineko datu batzuk elkarbanatu nahiko
nituzke lehendabizi.
Bizkaian osasun mentaleko artatzea ospitaleko eta ospitaletik kanpoko erakunde sanitario integratu
ezberdinetan (ESI) antolatuta dago. Ospitale barruan egiten den ospitaleratze, eguneko ospitale eta
kanpo-kontsulta zerbitzuak, dagokion eskualdeko ESIaren parte dira; Bizkaiko ospitalez kanpoko
atentzio anbulatorio osoa, berriz, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak (BOMS) osatzen duen ESIaren
menpe dago, eta eskualde guztiak hartzen ditu bere baitan. Orokorrean, ospitaleko zerbitzuetan
eskualdeko akutuen ospitaleratzea, eta kanpo kontsultetan programa espezifikoak artatzen dira.
Ospitaletik kanpo, Osasun Mentaleko Zentroetan (OMZ), Psikiatria Orokorreko kontsultak egiten dira
batez ere.
PDF