COVID-19ak Osasun Mentalean izan duen eragina: Covid-19 pandemia eta Osasun Mentalaren inguruko hausnarketak
PDF

Aipuak nola egin

Urtasun Asiain, A. (2022). COVID-19ak Osasun Mentalean izan duen eragina: Covid-19 pandemia eta Osasun Mentalaren inguruko hausnarketak. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/447

Laburpena

1. Gizarte lana osasun mentaleko sarean
Hasi baino lehen, komeni da Osasun Mentaleko Sareko gizarte langileok eskaintzen ditugun
zerbitzuak argitzea. Hiru multzotan sailkatzen ditu Osasun Mentalaren Sareko osasun arloko Gizarte
Lanaren Zerbitzuen Gutunak:
Gaixotasun mental bat duen pertsonarentzako eta haren senide edo bizikidetzako ingurunearentzako
zerbitzuak:
1. Aurkezpena eta harrera kontsulta sozialean.
2. Informazioa, orientazioa eta aholkularitza.
3. Balorazio soziala eta diagnostiko sozial sanitarioa.
4. Esku-hartze sozialerako plana.
5. Esku-hartze soziala familiarekin/bizikidetza unitatearekin.
6. Laguntza psikosoziala.
7. Larrialdi sozialeko egoeretako esku-hartzea.
8. Babes sozialeko prestazioak eta baliabide sozio sanitarioak eskuratzeko izapideak.
Esku-hartze komunitariorako eta koordinaziorako zerbitzuak:
1. Kasuen koordinazioa eta kudeaketa Arreta Sozio sanitarioan.
2. Sareko lana eta esku-hartze komunitarioa.
Erakundera bideratutako zerbitzuak: Nafarroako osasun mental sarea eta profesionalak:
1. Irakaskuntza eta prestakuntza etengabea.
2. Ikerketa soziala.
3. Parte-hartzea batzorde teknikoetan eta lantaldeetan.
PDF