COVID-19ak Oinarrizko Osasun Laguntzan izan duen eragina: Osasun etxe bateko mediku baten ikuspegia

Egileak

  • Maria Luisa Barandiaran Bengoetxea

DOI:

https://doi.org/10.26876/osagaiz.0.2022.445

Laburpena

1. Sarrera
Duela urte eta erdi jardunaldi hauek prestatzen hasi ginen, eta gaia aukeratu behar genuenean, nire
irudikotz,COVID-19a ahazturik izango genuen dagoeneko. Alabaina, bi urte luze hauetan asmatu ez
dudan beste gauza bat besterik ez da izan zerrenda luze batean. Behin hori esanda, oinarrizko osasun
laguntzan (OOL) lan egiten duen mediku baten ikuspegia azalduko dut: gauza gutxi dakizkiena, eta
zalantza asko dituena.
Denbora luze daramat Oinarrizko Osasun Laguntzan lanean, eta gustuko dut nire lana, baina krisi
asko pasatu ditugu. Duela 15 urte edo gehiago, ordezkapenakmurrizten hasi zirenean eta denboraz
larri hasi ginenean,gure lan-baldintzak hobetzeko asmoz hasi zirenmugimendu batzuk; hala nola,10
Minutuko Plataforma:bertan, gutxieneko 10 minutuko kontsultak eskatzen ziren. Gerora,Osasun
Etxeen aurrean elkarretaratzeak egiten ziren, asteazkenero. Paper zahar batzuen artean nenbilela
aurkitu dut 1995 urtean egin zen Osasun Etxeetako koordinakunde bat, zeinak komunikabideetan
hainbat prentsaurreko eman zituena. Koordinatzeko beharra ikusi genuen, gure eguneroko
jardunaldia luzatu nahi izan zigutenean, eta, gure ustez, horrek zekarren zerbitzu kalitatearen galera.
Horrez gain, esan beharra dut ere, ordezkoei kontratu txarrak egiten zitzaizkiela bagenekien arren, ez
genuen horren aurka egin.
Beranduagoa pasatu ginen ordezkapen gutxi izatetik 0 izatera eta arazoakgenituen eguneroko lana
egiteko eta hasi behar izan genuen gauza batzuk bertan behera uzten, urtearen zenbait hilabetetan.
Praktikak egitera etortzen ziren IKASLEEI galdetzen genienean, gutxiengo batek zion familia mediku
izateko aukera ikusten zuela etorkizunean, nahiz eta gehiengoak esaten zuen ez zuela uste hain
garrantzitsu eta anitza zenik gure lanbidea, harrituta geratzen dira ikusita nola ezagutzen dugun
pazientea, bere familia, bere harremanak, eta ikusten dute zer eragin estua eta sakona dagoen maila
ekonomiko eta kulturalaren etagaixotasunaren artean (ezaguna da gene kodeak baino gehiago
eragiten duela posta kodeak gaixotzeko eran)eta uste zuten baino eraginkorragoa eta
erakargarriagoa zela gure betebeharra.
Eta honekin esan nahi dudana da zer inportantzia gutxi ematen zaiola gure espezialitateari
unibertsitatean, baina badut esperantza Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasi den
Medikuntzagraduan ez dela berdina izango, eta, dakidanaren arabera eta ikusten dudanaren arabera,
ikasleak lehenengo kurtsoetan hasten direla praktikak egiten eta kontaktua izaten Osasun Etxekoekin
eta ezagutuko duten heinean maitatuko ote duten.
Eta bitartean gizartea zahartuz doan heinean (baita gu ere) gero eta gaixo konplikatuagoa ikusten
dugu kontsultetan, botika asko hartzen duena, pluripatologikoa (acenocumarolhartzen duena,
azaleko urradurak eta ultzerak izaten dituena, giltzurrun gutxiegitasuna duena edo bihotzarena).

Downloads

Argitaratua

2022-03-24

How to Cite

Barandiaran Bengoetxea, M. L. (2022). COVID-19ak Oinarrizko Osasun Laguntzan izan duen eragina: Osasun etxe bateko mediku baten ikuspegia. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria. https://doi.org/10.26876/osagaiz.0.2022.445