COVID-19ak Oinarrizko Osasun Laguntzan izan duen eragina: Osasun gizarte langile baten ikuspegitik

Egileak

  • Edurne Arrazubi Labiano

Laburpena

1. Sarrera
COVID-19ak eragindako osasun krisia, ekonomikoa eta soziala ere bada, eta ez die pertsona guztiei
modu berean eragin.COVID-19aren aurrean ahulezi epidemiologiko handiagoa eragiten duten
determinatzaile sozialak daude. Kontuan hartzen badugu pertsonen babes gisainfekzioarekiko
esposizio txikiagoa edukitzea eta isolamendu neurriak betetzea, hurrengodeterminatzaile hauek
azpimarratuko nituzke:
 Enplegu eta lana ahultasun baldintzatzaile gisa: Arrisku gehiago dute funtsezko lanak egiten
dituztenek, erregulatu gabeek (ezkutuko ekonomia, prostituzioa) edotalan baldintza
kaxkarretan daudenek, baita enpleguagaltzeko arriskua dutenek ere.
 Etxebizitza baldintzek, pilaketak, etxebizitza kolektiboek (egoitzak, aterpeak), etxerik gabeko
pertsonek, zailtasun gehiago dituzte isolamendua gauzatzeko eta birusaren esposizio
handiagoari aurre egin behar diote.
 Egoera ekonomiko kaxkarrak pilaketa bultzatzen du, hala nola pobrezia energetikoa,
zerbitzuak jasotzeko aukera gutxiago edukitzeko (digitala barne), etxegabetzeko arrisku
handiagoa, eta oinarrizko premien estaldura txikiagoa.
 Sare sozialak eta familia egokia edukitzea babeslea da birus esposizioaren aurrean eta
isolamendua behar bezala bete ahal izateko. Konfinamendu egoera bereziki gogorra izan da
bakarrik bizi direnentzat, familiatik urrun dauden migratzaileentzat, eta gatazka batean bizi
diren familientzat. Azken hauetan, genero indarkeria pairatzen duten emakumeen egoera
nabarmenduko nuke. Batez ere erasotzailearekin arrisku egoeran bizi behar izan direnak eta
laguntza zerbitzurik gabe itxiak zituztelako.
 Informazio gutxiago eskura zitekeen. Bitarteko informatikoek garrantzia hartu dute eta
agerian utzi du dagoen arrakala digitala, adinekoengan, umeengan, behartsuengan, beste
hizkuntza bat hitz egiten dutenengan eta etxerik gabeko pertsonengan.
 Ingurunea. Landa eremuaren eta hiriaren inguruko bizipena nabarmenki desberdina izan da.
Konfinamenduan landa eremuan kalitate handiagoko baldintzetan oro har. Landa eremuko
laguntza sare komunitarioak, hurbilekoak, aipamen berezia merezi du.

Downloads

Argitaratua

2022-03-24

How to Cite

Arrazubi Labiano, E. (2022). COVID-19ak Oinarrizko Osasun Laguntzan izan duen eragina: Osasun gizarte langile baten ikuspegitik. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/444