Nola probatzen dira tratamenduak: pentsamendu kritikoa sustatzeko tresna

Egileak

  • Marimar Ubeda eta Eukene Ansuategi

Laburpena

Nola probatzen diren tratamenduak, 2015eko abenduaren 3an, Donostia Unibertsitate Ospitalean aurkeztutako liburuaren azalpena.

Testing treatments. Better research for better healhcare liburuan du jatorria eta dagoeneko 16 hizkuntzatara itzuli da.

Donostialdea ESIko Liburutegia eta Epidemiologia Klinikoko Unitateak koordinatuta, liburu honen egitasmoak «Joannes Etxeberri» saria jaso zuen 2014an, probatan oinarritutako medikuntzan euskaraz aritzeari bultzada emateko helburuarekin.

Liburua, batetik, paziente eta irakurle orokorrei zuzendua dago; bestetik, osasun-arloko profesionalei, honako helburu hauek lortu nahian:

Tratamenduen ondorioei dagokienez, kritikoagoa den ebaluazio publiko bat bultzatzea.

·Medikuaren eta pazientearen artean informazio hobeagoa ematen duen elkarrizketa bat mantentzen laguntzea.

·Publikoaren ezaguera eta tratamenduen probetan parte-hartzearen kopurua handitzea.

Egitasmo honek webgune batean du jarraipena <http://eu.testingtreatments.org/>.Ekimen honen bilakaera gertaera gogoangarria izan da euskarazko praktika medikoan.

Plataforma hori medikuntza-arloan euskaraz egin nahi duen guztiarentzat irekita dago, eta bertan tratamenduak probatzeko moduari buruzko ikuspegi kritikoa eman nahi da.

Downloads

Argitaratua

2018-10-24

How to Cite

Eukene Ansuategi, M. U. eta. (2018). Nola probatzen dira tratamenduak: pentsamendu kritikoa sustatzeko tresna. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/199