Hau da ene mina, esan nahi eta esan ezina

Egileak

  • Anjel Lertxundi

Laburpena

Excusatio non petita

Zer egiten duen idazle batek hemen, medikuntza eta komunikazioa gai duen kongresu batean? Medikuntzaz ez dakit ezer eta ez naiz aditua komunikazioan. Orduan?

Medikuen eta idazleen jardunak, nahiz hain ofizio eta bide desberdinetatik izan, bat egiten dugu eremu batean: sufrimenduak eta heriotzak gure lanean duten eraginean eta proiekzioan. Oso diziplina desberdinak dira, baina bada biak elkartzen dituen bidegurutze bat: heriotzaren presentzia eta heriotzari denbora kendu nahia dago bi egitekoen nukleoan.Bai medikuntzak, baita idazkuntzak zein irakurketak ere,bisturi baten lana egiten dute gure barrenetan: bisturiaren eta lumaren xafla zorrotzak aise egiten du bidea gurebizi-mintzen amildegi sakonetan barrena, eta, bisturiak zein lumak aurrera egin ahala, gurebaitako gero eta gela ezkutuagotan sentitzen dugu altzairuaren hotza.

Downloads

Argitaratua

2018-05-29

How to Cite

Lertxundi, A. (2018). Hau da ene mina, esan nahi eta esan ezina. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/175