Hizkuntza eta Osasuna: Zelan ikusten gaituzte beste aldetik?

Egileak

  • Joxe Aranzabal Mondragon Unibertsitateko irakasle ohia

Laburpena

 Laster 16 urte izango dira Osakidetza nire bizitzan sartu zela modu nabarmenean, eta betiko. Hori izan zen 2002an, 50 urte betetzear nintzela, aurkitu zidatenean linfoma folikular bat. Tratamendua luzea izan zen: zazpi hilabete kimioa hartzen, sei saio, eta tratamendu monoklonala, minbiziari modu selektiboagoan erasotzeko. Hala ere, harekin erabat osatzeko bermerik ez-eta, hezur-muinaren transplantea egin zidaten Valdecillako Ospitalean, Santanderren, mini-alotransplante bat, eta kasu hartan emailea nire arreba gazteena izan zen, Fatima.

Guztira bi urte igaro ziren berriz lanera itzuli arte. Denbora hartan, Osakidetzako profesionalek ezinago hobeto zaindu ninduten: medikuek, erizainek eta bestelako profesionalek.

Hematologoarekin bereziki zorte handia izan nuen, komunikatzaile aparta delako: beti esplikatu izan dizkit gauzak ikuspegi praktiko batekin, nik aurrera egiteko behar izango dudana.

Harrezkero nire harremana Osakidetzarekin iraunkorra da, gaixotasun hark ondorioak utzi zizkidalako, eta bi eremutan gertatzen da:

 - Galdakaoko Ospitalean. Minbizia osatzeko tratamenduak begietan utzi dit ondoriorik nabarmenena, transplantearen ostean, sikatu egin zitzaizkidan-eta. Eta horren ondorioz, blefaritisa agertu zitzaidan begiotan. Ondorioz, hiru hilabetez behin Oftalmologiara joaten naiz, begien jarraipena egitera.

- Elorrioko anbulatorioan. Bi tronbo-flebitis eduki ondoren, betiko hartu behar dut Sintrom, odol-diluitzaile famatua. Hortaz, sarri joaten naiz anbulatoriora.

Downloads

Argitaratua

2018-05-17

How to Cite

Aranzabal, J. (2018). Hizkuntza eta Osasuna: Zelan ikusten gaituzte beste aldetik?. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/158