IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte

Ikergazte kongresua UEUk bi urterik behin antolatzen duen diziplinarteko kongresua da. Euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi-mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea dira bere helburuak.

Kongresuaren informazio orokorra eta aurreko urteetako edizioetakoa helbide honetan aurkitu daiteke IkerGazte

Udako Euskal Unibertsitatea eu-ES IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz 3045-9567 Lizeoan Ahozko Handia lantzeko sekuentzia didaktiko eleaniztun baten esperimentazioa https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5385
Artikulu honetan euskarazko eta frantsesezko ahozko diskurtsoa lantzeko sekuentzia didaktiko eleaniztun bat esperimentatzeko proiektua aurkeztuko dugu, hizkuntzen trataera bateratuari jarraiki diseinatu dena. Ikerketa hau Ipar Euskal Herrian gaur egun euskarazko murgiltze eredua jarraitzen duen lizeo bakarrean eginen da, “Ahozko Handia” Baxoko azterketaren prestakuntzaren baitan. Proiektu honetan hizkuntzen irakaskuntza bateratuari jarraiki diseinatutako ariketak sortuko dira, sekuentzia didaktiko baten baitan antolatuak eta hizkuntzak modu kontrolatu batean txandakatuko dituztenak. Helburua ahozko gaitasun eleaniztunak garatzen laguntzen duten tresna didaktikoak identifikatzea da, bai eta hizkuntza gutxituaren komunitate diskurtsiboa indartzeko bideak identifikatzea ere.
Amaia Rodriguez-Aguirre Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 11 17 10.26876/ikergazte.v.01.01 Egun on, señoras y señores parlamentarios. Hizkuntzen alternantzia Eusko Legebiltzarrean https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5391
Artikulu honek euskararen eta gaztelaniaren arteko hizkuntzen alternantzia du aztergai, gutxi ikertutako testuinguru batean: Eusko Legebiltzarreko interbentzioetan. Azterketa egiteko, 15 hizlariaren 30 ahozko ekoizpen aztertu dira, hizkuntza nolako maiztasunarekin aldatzen den eta aldaketa hori mintzaldiaren zein unetan eta zertarako gertatzen den jakiteko. Emaitzek erakutsi dutenez, fenomenoa ohikoa da aztertutako parlamentarien artean, eta batez ere diskurtsoen erdialdean gertatzen da. Gainera, horren atzean egon daitezkeen zazpi funtzio pragmatiko identifikatu dira.
Claudia María Torralba-Rubinos Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 19 26 10.26876/ikergazte.v.01.02 Gipuzkoa erdialdeko testu zaharrak erkatzen https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5396
Artikulu honetan Gipuzkoa erdialdeko testu zahar dialektal batzuk erkatu ditut, zer hizkuntzaezaugarritan bat datozen eta zertan ezberdintzen diren ezagutzeko. Saio honen helburuak honako hauek dira: Gipuzkoako Urola, Goierri, Tolosaldea eta Beterri eskualdeetan iraganean egon diren hizkuntza-ezaugarrien sailak bereiztea; horietako bakoitza zein berrikuntzak definitzen duen zehaztea; eta berrikuntzok iker-eremuaren barrenean noraino hedatu/mugatu diren jakitea. Lau sail bereizi ditut behin-behinean. Zenbait zalantza eta zailtasun ere adierazi ditut, testu zaharrak erabiltzerakoan sortu ohi direnak.
Olatz Leturiaga Angoitia Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 27 34 10.26876/ikergazte.v.01.03 Easy-to-Read Language: baliabide linguistikoen eta testuen egokitzapena eta tresna automatikoen garapena https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5397
Informazioa, ezagutza eta kultura eskuratzea herritar guztien eskubidea da. Hala ere, idatzizko testua ez da beti bat egiten irakurtzen duguna ulertzeko dugun gaitasunarekin. Easy-to-Read Language (E2R) ulermen oztopo horiek gainditzea du helburu, beraz, aukera berdintasuna sustatuz. E2R hizkuntzaren arabera alda daitezkeen arau-multzo bat dauka, eta sorburu-testuan ez dauden adibideak, ikusmen eta/edo entzumen-laguntzak ere izan ditzake. Zoritxarrez, ez dago hizkuntza-baliabide askorik, ezta egokitzapen-tresnarik ere erabilgarri E2R-erako. Tesi honek E2R egokitzapen automatikorako dauden baliabideak ebaluatu eta baliabide eta egokitzapen tresna berriak sortzea du helburu. Europako hiru hizkuntzatan zentratuko da: alemana, gaztelania eta euskara.
Margot Madina Itziar Gonzalez-Dios Melanie Siegel Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 35 42 10.26876/ikergazte.v.01.04 Gasteizko guraso euskal hiztunen Familia Hizkuntza Politikak seme-alaben sozializazio eleaniztunerako https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5412
Haurrak eleaniztun sozializatzerakoan Gasteizko familia euskal hiztunetan gurasoek nolako Familia Hizkuntza Politikak egiten dituzten aztertzeko ikerketa bat proposatu nahi da lan honetan. Horretarako, Familiako Hizkuntza Politikei (FHP), hau da, gurasoen ideologia, estrategia zein praktika linguistikoei arreta berezia eskainiko zaie euskara, gaztelania eta ingelesari erreparatuz. Horrez gain, hizkuntza sozializazio prozesuetan seme-alaben agentzia aztertu nahi da; horretarako, haurren hizkuntza praktikak ere aztergai izango dira. Datu-bilketarako baliatuko diren ikerketa-tresnak hurrengoak izango dira: eztabaida-talde bat, banakako elkarrizketa erdi-gidatuak eta behaketa zuzen eta parte-hartzaileak. Bukaeran, ildo bereko zenbait aurrekari kontuan hartuta aurreikuspen batzuk aurkeztuko dira.
Anne Egaña Asensio Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 43 49 10.26876/ikergazte.v.01.05 Joseba Sarrionandiaren poesiako molde zarratuak https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5432
Artikulu honetan Sarrionandiaren poesia molde zarratuek betetzen duten funtzioa aztertuko da. Molde horiek hainbat generotako lanetan barreiatuta daude, eta horiei buruzko aipamen edo iruzkin laburrak egin diren arren, ez dago horiek sistematikoki aztertzeko saiakerarik. Kritikak iurretarraren kulturalismoaren aztarnatzat seinalatu izan du; halere, maiz, harreman intertestualak seinalatzera mugatu izan dira, batez ere. Hori horrela, tradizio kultua zertarako erabiltzen duen ikertu nahi da. Kontuan harturik, molde zarratuak egileak eraikitzen dituen zubi kulturalisten artean baliabide bat gehiago direla.
Ane Arandia Morgaetxebarria Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 51 58 10.26876/ikergazte.v.01.06 Adberbioak aztergai: kategoriaren auzia argitzeko zenbait gogoeta https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5433
Adberbioak beste edozein gramatika kategoriaren parekotzat, hala nola, izenaren edo adjektiboaren parekotzat, jo izan dira gramatika tradizioan (euskararako, ikus Azkue, 1925; Lafitte, 1944; Euskaltzaindia, 1991, 2021; Hualde eta Ortiz de Urbina, 2003; Salaburu et al., 2011–2019). Alabaina, lan honetan erakutsiko dudanez, ikuspegi honek hainbat arazo teoriko dakartza. Arazo hauek hizkuntzalaritza orokorraren eremukoak diren arren, nik, euskaraz bereziki, adberbioez edo kidekoez egin diren sailkapenen azterketa kritikoa egingo dut. Hala, agerian geratuko da euskaraz adberbiotzat hartu diren elementuak gramatika kategorien teoriarako esanguratsuak izan daitezkeen hainbat alderdi erakusten dituztela, hala nola, beste kategoriekin duten antzekotasun formal eta funtzionala.
Cecilia Fernández-Altonaga Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 59 66 10.26876/ikergazte.v.01.07 Kode-alternantziaren erabilera euskara-gaztelania gazte elebidunengan https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5436
Euskal gazteen hizkerarekin batera, azken urteetan kode-alternantzia (KA) fenomenoak arreta jaso du. Azterlan honen xedea da euskara-gaztelania gazte elebidunen KAren erabilera aztertzea eta horretan eragin dezaketen zenbait faktore identifikatzea: hiztunen lehen/etxeko hizkuntza (H1), euskara/gaztelania gaitasuna eta testuinguru soziolinguistikoa (jaiolekuaren arabera). Horretarako, KAren erabileran eta jarreretan sakondu nahian 2022an diseinatu nuen online galdetegitik jasotako erantzunak baliatu ditut, hain zuzen ere 18-30 urte bitarteko 244 euskara-gaztelania gazte elebidunenak. Emaitzek erakutsi zuten KAren erabilera oso zabalduta dagoela euskal gazteengan eta horretan gazteen H1ak, testuinguru soziolinguistikoak eta euskara/gaztelania gaitasunak eragiten dutela.
Mikel Pérez González Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 67 74 10.26876/ikergazte.v.01.08 Inés Medinaren sorkuntza garaikidea historiaratzeko estrategiak https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5364
Inés Medinaren lanak euskal historiografian duen tokia abstrakzioarekin lotu da, artistak burututako azterketa formal plastikoan oinarrituz. Hala ere, azken urteetan bestelako pintura plazaratu du, psikoanalisitik abiatuz eta genero indarkeriaren inguruan hausnartuz. Ildo horren adibidea dugu bide hori ireki zuen 19. seriea. Lan horiek ikertzeko, abstrakzioan garatutako markoa nahikoa ez dela iradokitzen dudan heinean, berri bat eraikitzea proposatzen dut. Horretarako, feminismoarentzat garrantzitsuak diren, eta Medinaren lanean ageri diren, bi gai aztertzen ditut bere lanari lotuta: gorputzaren eta adimenaren arteko harremana eta feminitatea. Horrez gain, emakumeenganako bortizkeriaren landu duten beste artista garaikideekin batera testuinguratzen dut bere lana.
Maite Luengo Aguirre Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 75 80 10.26876/ikergazte.v.01.09 Hizkuntza-aniztasuna eta elebitasuna afasiologian https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5491
Afasiologiaren ikerketek hizkuntza-aniztasunean eta elebidunen ikerketan gabezia handia erakusten dute. Honek ondorio larriak ditu, alde batetik, afasiaren sintomatologiak desberdinak direlako hizkuntza batetik bestera eta bestetik, elebidunen kasuan, urraketa eta berreskuratze motak desberdinak izan daitezkeelako hizkuntza bakoitzean. Ikerlan honetan, 2010 eta 2014 bitarteko afasiaren inguruko artikuluak aztertu dira hizkuntza-aniztasuna eta elebitasuna bertan nola islatzen diren ikusteko, eta Beveridge eta Bak-en (2011) eta Mendiaren (2022) lanen arteko hutsunea betetzeko . Emaitzek azken 20 urteetan antzeko joera antzeko bat erakutsi dute: afasiadun ingelesen azterketak gailentzen dira, hizkuntza indoeuroparrenekin batera, eta elebidunenak, aldiz, oso urriak dira oraindik (% 6,72).
Monike Egia Zabala Copyright (c) 2023 Monike Egia Zabala https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 81 87 10.26876/ikergazte.v.01.10 Sentsorialtasuna eta eszenografia tenplu barrokoan. Madrilgo San Isidroren kaperaren kasua https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5442
Lan honetan, tenplu katoliko barrokoa fededunaren zentzumenen estimulaziorako espazio gisa aztertzen da, eta, San Isidro kaperaren kasu-azterketetan oinarrituta, XVII. mendeko zeremonia, arte eta arkitektura erlijiosoaren balio sentsoriala eta eszenografikoa nabarmentzen dira. Kontuan hartzen dira, halaber, hirian ospatzen ziren jaialdietako elementu multisentsorialak; kasu honetan, San Isidroren kanonizazio-festetan presente zeudenak. Proposamen honen metodologia azken urteetara arte espainiar historiografian gutxi landutako ikuspuntu batean datza: arteak, arkitekturak eta jaiak hartzailearengan eragiten zuten inpaktu emozionalari erreparatzen zaio, artearen materialtasun hutsaren irakurketa gaindituz.
Ander Prieto de Garay Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 89 100 10.26876/ikergazte.v.01.11 Genero-markarik gabeko elementuen itzulpena euskara-gaztelania hizkuntza-konbinaketan: Eider Rodriguezen Bihotz handiegia https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5451
Itzulpena jarduera neutrotzat izaten dute maiz askok. Alabaina, amaierako testuan nahitaez eragina izango duten erabakiak hartu behar dituzte itzultzaileek etengabe. Artikulu honetan, horrelako egoera bati erreparatu diogu; hain zuzen, genero-markarik gabeko elementuen itzulpenari, euskara-gaztelania hizkuntza-konbinaketan. Lehenik, fenomeno hori aztertzean kontuan izan beharreko zenbait alderdi teoriko jorratu ditugu, hala nola itzultzaileen inplikazioa, kolaborazioan egindako itzulpena eta autoitzulpena. Auzi horri heltzeko, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin-liburutik eta horren gaztelaniazko itzulpenetik ateratako adibideez baliatu gara.
Ane Irizar Melero Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 101 108 10.26876/ikergazte.v.01.12 Arabako Lautadako herrietan arien zirkulazioa, erabilera eta autoretza XVIII. mendean. Alegria-Dulantziko kasua https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5494
Ikerlan honek XVIII. mendearen amaieran eta XIX.aren hasieran Alegria-Dulantziko ariek eduki zuten zirkulazioa, erabilera eta autoretza aztertzen ditu, Udal Artxiboan agertutako zazpi ariak ardatz harturik. Arien zirkulazioa eta produkzioa Estatuko eta Euskal Herriko hiriburu edota hiri handiei esleitu izan zaie, herriak alboratuz. Ondorengo ikerketa lanak, Alegria-Dulantzi hizpide hartuta, frogatzen du ezen Euskal Herrian, eta konkretuki Arabako Lautadan, herriek partitura zirkulazio bideak zituztela eta obra propioak produzitu zituztela.
Irantzu Martinitz-Xil Beldarrain Copyright (c) 2023 Irantzu Martinitz-Xil Beldarrain https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 109 114 10.26876/ikergazte.v.01.13 Ebaluazio meta-enpirikoa unibertsoaren hasierako iruditegian. Inflazio kosmikoaren bideragarritasuna https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5458
Fisika teorikoaren eta esperimentalaren arteko urruntze progresiboaren ondorioz, teoria fisiko garaikideen baieztapen enpirikoa zailtzen joan da, eta honek aldaketa bat sortu du teoria hauek ebaluatzeko moduan. TeoriaMeta-Enpirikoen Ebaluazioa (MEA, ingelesezko siglengatik) zailtasun honetan zentratzen da teoria garaikideen bideragarritasuna aztertzeko, fisikariek garatutako metodo berriak modu deskriptibo batean azaleratuz. IkerGazteko aurtengo kongresuan fisikoki garrantzitsua den kasu zehatz batean – Inflazio Kosmikoan – zentratuko naiz, teoria hau MEAra nola egokitzen den ikertzeko. Nire tesi nagusia ondokoa da: MEAk ondo islatzen du fisikari teoriko gehienek Inflazio Kosmikoan duten konfiantza, baina ez dute honen bideragarritasuna bermatzen. Ideia hau defendatzeko 2013an, Planck satelitearen emaitzak argitaratzean, sortu zen eztabaidan oinarrituko naiz.
Beñat Monfort Urkizu Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 115 120 10.26876/ikergazte.v.01.14 Euskarazko lekuzko adposizio-e-tan barna, aldakortasuna sailkatzeko proposamen berri bat https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5485
Euskarazko lekuzko adposizioen kategoria osatzen duten aleak zein diren zehazterakoan ez da erabateko adostasunik egon egileen artean. Horregatik, lan honen helburua lekuzko adposizioen artean multzoak zehaztea eta definitzea da. Ezaugarri morfosintaktiko eta semantikoak aintzat hartuz, lekuzko adposizio soilak (-ra, -tik), Ardatz Zatiak (azpi, gain) eta Bide Adposizio Konplexuak (-ra arte, -tik kanpo) bereizi ditut. Gainera, multzo hauek elkarren artean lotzen dituen gramatikalizazio kate bat ere proposatu dut. Azkenik, proposamena analisi nanosintaktikora eraman dut, Ardatz Zatien eta adposizio konplexuen arteko aldea agerian jartzeko asmoarekin.
Jürgen Etxeberria Gonzalez Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 121 128 10.26876/ikergazte.v.01.15 Hizkuntza nahasmenduaren adierazle bila euskaraz: kasu-marka eta aditzaren komunztadura https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5495
Lan honetan eginbidean dagoen Master Amaierako Lan baten egitasmoa aurkezten da. Helburua hizkuntza nahasmendua duten haur euskaldunen kasu-marka eta aditzaren komunztaduraren ekoizpena aztertzea da. Horretarako, lehenik, garapen tipikoaren ezaugarrien berrikusketa egingo da, hizkuntza nahasmenduaren eta garapen tipikoaren arteko muga zehaztuz; bigarren, datu-bilketa eta, hirugarren, aipaturiko patologia duen haur baten emaitzak tipikoekin alderatu. Lagin gisa 11 urteko hizkuntza nahasmendu zantzuak dituen haur bat eta adinkide dituen bi haur tipiko aukeratu dira, guztiak hizkuntza profil antzekoa dutenak. Ikerketak LITMUS-SR eta ipuin kontaketa izango ditu ardatz eta aipaturiko ezaugarri morfosintaktikoen ekoizpenean haur tipikoen eta atipikoaren artean aldeak espero dira.
Ainhoa Leyaristi Oñederra Copyright (c) 2023 Ainhoa Leyaristi Oñederra https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0 2023-05-09 2023-05-09 1 129 136 10.26876/ikergazte.v.01.16