https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/issue/feedIkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz2025-06-03T11:38:00+00:00Nekane Intxaurtzaargitalpenak@ueu.eusOpen Journal Systems

Ikergazte kongresua UEUk bi urterik behin antolatzen duen diziplinarteko kongresua da. Euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi-mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea dira bere helburuak.

Kongresuaren informazio orokorra eta aurreko urteetako edizioetakoa helbide honetan aurkitu daiteke IkerGazte

https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5868Adimen Artifiziala Joko Patologikoaren Arriskua Aurresateko2025-05-22T10:38:51+00:00Xabier Larrayozxabier.larrayoz@ehu.eusArantza Casillasarantza.casillas@ehu.eusAlicia Pérezalicia.perez@ehu.eus
Lan honetan, ikasketa neuronal sakonean oinarritutako adimen artifizialeko teknikak proposatzen ditugu, sare sozialetan ludopatiaren arrisku-zantzuak goiz detektatzeko. Horretarako, erabiltzaileen mezuen sekuentziak aztertzen dira, testuetan latente dauden seinaleak identifikatzeko. Erronka nagusietako bat datuen klase-desoreka da, ludopatia duten erabiltzaileen multzoa kontrol multzoa baino 13 aldiz txikiagoa baita. Horri aurre egiteko, Doitasuna eta Estaldura orekatzeko lagin-aukeraketa estrategia bat garatu dugu. Gainera, denboran zehar mezuen bilakaera modelatzeko sistema bat diseinatu dugu, arrisku-zantzuak ahalik eta mezu gutxien bidez detektatzeko helburuarekin. Gure ekarpenak ‘Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua’ arloan kokatzen dira, medikuntzaren domeinurako aplikazioekin.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5869Protioaren eta deuterioaren permeabilitatearen erlazio isotopiko klasikoaren balioztatze esperimentala Eurofer-97 eta AISI 316 materialetan2025-05-22T10:38:51+00:00María Urrestizalamaria.urrestizala@ehu.eusJon Azkurretajonazkureta@gmail.comNatalia Alegríanatalia.alegria@ehu.eusIgor Peñalvaigor.penalva@ehu.eus
Hidrogenoaren garraio-parametroen arteko erlazio isotopikoa menderatzea oso aplikagarria izan daiteke fusio-erreaktoreen materialak ondo ezaugarritzeko. Urteetan zehar, teoria atomiko klasikoa zalantzan jarri eta ikuspuntu desberdinak erabiliz aztertu egin da, baina ez da inolako adostasunik lortu. Dena den, ratioa ondo ebaluatzeko, isotopo bakoitzaren parametroak lortzeko prozesuan agertzen diren ziurgabetasunak minimizatzea ezinbestekoa dela egiaztatu da. Horretarako, Eurofer eta AISI 316 materialen bi laginekin azterketa esperimental zehatza burutu da, seinalearen kalitatea, instalazioaren huts-seinalea eta erregimen difusiboaren egiaztapena zainduz, uste baita horiek direla errore-kausa potentzial handienetakoak. Datuen iragazpen honi esker, esperimentazioa zehaztasunez egiten denean, protioaren eta deuterioaren permeabilitateek erlazio klasikoa doitasunez betetzen dutela egiaztatu da bi material horietan.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5876Soja proteinan oinarritutako konstruktu biobateragarrien 3D inprimaketarako tintak2025-05-22T10:38:54+00:00Iraia Osquilairaia.osquila@ehu.eusHegoa Craamerhegoa.craamer@estudiantat.upc.eduKoro de la Cabakoro.delacaba@ehu.eusPedro Guerreropedromanuel.guerrero@ehu.eus
Ikerketa honetan, 3D inprimaketarako tinta biobateragarriak garatu ziren, ehun-ingeniaritzako eta medikuntza birsortzaileko aplikazioetarako. Formulazioak proteinetan eta disolbatzaile eutektiko sakon batean (DES ingelesezko sigletan) oinarritzen dira. Disolbatzaile honek zelulosa-disolbatzaile gisa jarduten du eta, gainera, eroankortasun ionikoa ematen dio tintari. 3D inprimaketaren bidez lortutako konstruktuak erreologiari, portaera mekanikoari eta biobateragarritasunari dagokienez karakterizatu ziren, biomedikuntzako arloan inplementatzeko propietate mekaniko eta biologiko egokiak erakutsiz, eta etorkizunean aplikazio klinikoetarako egokitasun handia agertuz.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5877Backdoor erasoak spiking sare neuronaletan datu neuromorfikoekin2025-05-22T10:38:54+00:00Gorka Abadgabad@ikerlan.esOlaia Inzaoinza@ikerlan.es
Sare neuronalek errendimendu bikaina erakutsi dute hainbat atazetan, irudien eta hizketaren ezagutzan besteak beste. Hala ere, sare neuronalen eraginkortasunik handiena lortzeko, sareko parametro asko zehaztasunez optimizatu behar dira entrenamenduan zehar. Gainera, errendimendu handiko sareek parametro ugari dituzte, eta horiek energia asko kontsumitzen dute prestakuntzan. Erronka horiei aurre egiteko, ikertzaileek inpultsuzko sare neuronaletara jo dute, ingelesez: spiking neural network (SNN), energia-eraginkortasun hobeak eta biologikoki antzekoagoak direlako. Gainera, datu-prozesatze gaitasuna eskaintzen dute; horri esker, oso egokiak dira datu neuromorfikoetan. Hala ere, abantaila hauek izan arren, SNN-ek, saren neuronalek bezala, hainbat mehatxuren aurrean ahulak dira, besteak beste adibide maltzurren eta atzeko atetiko, ingelesez: backdoor, erasoen aurrean. Alabaina, eraso horiek ulertu eta haien aurka egiteko, SNN-en arloan oraindik ez da nahikoa ikertu. Lan honek SNN-etan datu neuromorfikoak erabiliz backdoor erasoak aztertzen ditu. Zehazki, datu neuromorfikoen backdoor abiarazleak nola kokatu eta koloreak nola manipula daitezkeen aztertzen dugu, irudi-domeinuko abiarazle ohikoek baino aukera zabalagoak eskainiz. Aurkezten ditugun eraso-estrategiek %100erainoko arrakasta lor dezakete.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5882Sarera Konektatutako Bihurgailuen Hutsuneen Aurreko Erantzuna2025-05-22T10:38:56+00:00Alexander Gomez-Rayaalexander.gomez@ikerlan.esAmaia Lopez-de-Herediaalopezheredia@ikerlan.esEndika Bilbaoebilbao@ikerlan.esAlain Sanchez-Ruizalain.sanchez@ehu.eus
Energia berriztagarrien iturrien integrazioaren hazkundea funtsezkoa da sistema elektrikoan, etorkizuneko helburu klimatikoak betetzeko. Energia iturri hauek sisteman dauden sorgailu sinkrono konbentzionalak ordezkatzen dituzten heinean, egonkortasun arazoak sortu daitezke sistemaren inertzia eta indarra murrizten direlako. Hori dela eta, sarearen konexio-kodeek sarera konektatzen diren sorgailuek babes-funtzioak betetzea eskatzen dute. Lan honetan, sarera konektatutako bihurgailuen kontrol ezberdinak aztertuko dira, tentsio baxuetan jarraitzeko gaitasunaren sare kodearen beharrak asetzeko. Lortutako emaitzetatik bihurgailuen kontrol klasikoa hutsune trifasikoen aurrean mantentzeko gai dela ondorioztatu da, baina sarearen desorekak jasateko sare desorekatuetarako kontrol funtzioak beharrezkoak dira.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5883Murgiltze-teknologia inklusiboak: pertsonen ezaugarrien eta erabiltzeko prestasunaren arteko erlazioa2025-05-22T10:38:57+00:00Amaia Etxabe Antiaaetxabea@mondragon.eduAmaia Beitia Amondarainabeitiaa@mondragon.eduArantxa González de Heredia López de Sabandoagonzalezh@mondragon.eduDaniel Justel Lozanodjustel@mondragon.edu
Gero eta anitzagoa den gizarte honetan, teknologiek pertsonen bizi kalitatea hobetu dezakete egunerokotasuneko alor ugaritan. Desgaitasuna duten pertsonentzat bereziki, teknologiek beste modu batera ezinezkoak liratekeen jarduerak burutzeko aukerak eskaintzen dituzte, betiere irisgarriak badira. Ikerketa honetan, murgiltze teknologien irisgarritasuna lantzeko, hemeretzi parte hartzaileren esperientziak aztertu dira. Parte hartzaileek esperientziaren onuren eta zailtasunen arteko balantzea egin dute. Emaitzek adierazten dute pertsonaren desgaitasun motak eragina izan dezakeela pertsonak identifikatutako onurak ulertzean. Ondorio horiek kontuan hartzea interesgarria da irisgarritasun arazoak diseinuaren lehen faseetatik egoki lantzeko eta murgiltze teknologia inklusiboagoak garatzeko orduan.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5885Adimen Artifizialeko metodoak Gizarte Ikerkuntzarako: Analisi Demografikoa, Jarreren Detekzioa eta Joera Politikoen Identifikazioa2025-05-22T10:38:57+00:00Joseba Fernandez de Landajoseba.fernandezdelanda@ehu.eus
teknologiak nola baliatu daitezkeen ikertuz gizarte zientzietako ikerkuntza metodologia berritzaileak proposatzeko. Ikerketak AAren gaitasunetan sakontzen du, bereziki ikasketa automatikoa eta hizkuntzaren prozesamendua baliatuta datu multzo handien azterketa, patroien identifikazioa eta ezaugarriak aurreikuspenak lantzeko, metodo tradizionalen bidez burutzea bereziki zaila izango litzatekeena. Horretarako, sare sozialetako testu eta interakzio datuak baliatuta erabiltzaileak automatikoki ezaugarritzeko metodologiak garatu dira. Metodologiek datuen erauzketa eta erabiltzaileen errepresentazioa bilatuko dute, orokortu daitezkeen eta zehatzagoak diren iragarpenak egiteko asmoarekin. Metodo hauen erabilgarritasuna frogatzeko, kasu-azterketak egin dira aplikazio praktikoak burutuz, ezaugarri demografikoen identifikazio, jarreren detekzio eta joera politikoaren inferentzia atazetan.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5898GLow – Flower Ingurunean Oinarritutako Esamesa bidezko Ikasketa Estrategia Simulatua2025-05-22T10:39:02+00:00Aitor Belengueraitor.belenguer@ehu.eusJose Antonio Pascualjoseantonio.pascual@ehu.eusJavier Navaridasjavier.navaridas@ehu.eus
Ikasketa-algoritmo deszentralizatuen garapena hasierako fasean dago. Esamesa bidezko ikasketa estrategia modularrak sortzea ez da erraza, izaera deszentralizatuko sistemen konbergentzia-erronkak direla eta. Gure ekarpenak aukera berritzailea eskaintzen du norberak pertsonalizatutako esamesa bidezko ikasketa sistemak Flower ingurunea erabiliz simulatzeko. GLow, ikertzaileei agenteen eskalagarritasuna eta konbergentzia aztertzeko aukera emango dien tresna da. Sare-topologia pertsonalizatu ezberdinak erabiltzea ahalbidetuz, hedatze fisiko bat egin aurretik. Flower ingurunea aukeratu da, ikasketa federatuaren ikerketa komunitatean onarpen handia duelako eta simulaziora orientatuta dagoelako. Hala ere, Flower-ek soilik ikasketa federatu estrategia estandarrak biltzen ditu, eta, beraz, ez dago jatorriz agintaritza zentralizaturik gabeko simulazioak egiteko diseinatuta. GLow-ek hutsune hori betetzen du, Esamesa bidezko ikasketa sistemak simulatzea posible eginez. MNIST eta CIFAR10 datu-multzoetan GLow-ek lortutako emaitzek, 0,98 eta 0,75-ko zehaztasuna erakutsi dute hurrenez hurren.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5902Kulturak gatazka elikatzen duenean. Europako Kultur Hiriburuen hiri paradoxen azterketa kritiko bat2025-05-22T10:39:04+00:00Xabier Polledo Arrizabalagaxpolledo@gmail.com
Europako Kultur Hiriburuaren (ECOC, European Capital of Culture) programak Europako nortasun kulturala sustatzetik hiri garapen helburu zabaletarantz izan duen bilakaera abagune hartzen du ikerketa honek. 2007tik 2019ra bitarteko 27 hiriburuetan zentratuz, ikerketak modu kritikoan aztertzen ditu programaren ezarpenean eratortzen diren kultura helburuak eta tentsio espazialak. Europar Batasuneko dokumentu ofizialen eta ikerketa kritikoen azterketa tematikoen bidez, ikerketak hainbat paradoxa estruktural identifikatzen ditu. Emaitzek agerian uzten dute barne tentsioek hiri eraldaketa eztabaidagarriak dakartzatela, eta ustekabeko erresistentzia herrikoiak pizten dituztela. Ikerketak gobernantza moldakorren eta testuinguruaren araberako ebaluazio sentikorren alde egiten du.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5919Neuroeboluzio Informazioaren Ustiapena: Iragana Aztertu Etorkizun Eraginkor Baterako2025-05-22T10:39:10+00:00Unai Garciarenaunai.garciarena@ehu.eusPenousal Machadomachado@dei.uc.ptNuno Lourençonaml@dei.uc.ptAlexander Mendiburualexander.mendiburu@ehu.eusRoberto Santanaroberto.santana@ehu.eus
Neuroeboluzio algoritmoak, neurona sareen egiturak optimizatzeko teknika ebolutiboak erabiltzen dituzten bilaketa automatikoak, prozedura konputazionalki garestiak dira. Hala ere, lortzen diren arkitekturen errendimendu bikainak direla eta, metodo horiek oso erabiliak dira. Neuroeboluzio-prozesuen azken emaitzatzat hartzen dena aurkitutako egiturarik onena izan ohi da, sortzen den gainerako informazio guztia baztertuz. Bilaketa horietan informazio erresidual ugari ekoizten da, eta horrek balio handiko ezagutza eskaini dezake. Lan honetan, informazio hori neuroeboluzio-prozesuetatik erauzteko eta meta-eredu bat eraikitzeko hurbilketa bat proposatzen da, etorkizuneko neurona sare bilaketetan eragin positiboa izan dezakeena. Eredu sortzaile baten neuroeboluzioan aurkitutako egiturarik onenak aztertuz, sare Bayesiar batean oinarritutako meta-eredu bat proposatzen da. Eredu honek neurona sare sendoak arinago aurkitzeko, etorkizuneko arkitektura optimizazio prozedurak hasieratzeko, edo edozein motatako egituren optimizazio prozesuei laguntzeko erabil daiteke.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5927Suizidio-zantzuen bilaketa eta deskribapena sare sozialetako testuetan2025-05-22T10:39:13+00:00Xabier Irastortza Urbietaxabier.irastorza@ehu.eusMaite Oronoz Anchordoquimaite.oronoz@ehu.eusAlicia Pérez Ramírezalicia.perez@ehu.eus
Sare sozialak norbere esperientziak adierazteko tresna garrantzitsu bihurtu dira. Esperientzia negatiboak kontatzeko ihesbide ere badira, baita ere gaitz mentalak dituzten pertsonentzat. Lan honek, hain zuzen, sare sozialetan suizidio-zantzuak erakusten dituzten pertsonak ditu jomuga, euren testuetan ezaugarri linguistiko bereizgarriak bilatzen aritu baikara, halako kasuen atzemate automatikoa errazte aldera. Hartarako, euren mezuak oinarritzat hartu eta sistema automatikoen bidez azterketa morfosintaktikoa eta sentimenduen analisia egin dugu. Lexikoa kuantitatiboki alderatu dugu ertz ugaritatik, tartean sistema adimendunak erabiliz. Suizidio-zantzuak adierazten dituzten pertsonek idazterakoan ezaugarri morfosintaktiko bereizgarriak dituztela berresteaz gain, erabiltzaile horiek sentimendu positibo zein negatiboak gai pertsonaletara bideratzeko joera nabarmena dutela ondorioztatu dugu.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5933Adimen Artifiziala Erosotasunera Bideratuta: Zorabioaren Iragarpena Sistema Txertatu batean2025-05-22T10:39:15+00:00Jon Ander Ruiz Colmenaresjonanderruizcolmenares@gmail.comÓscar Mata-Carballeiraoscar.mata@ehu.eusEstibaliz Asua Uriarteestibaliz.asua@ehu.eus
Lan honek sistema txertatu batean zorabioa iragartzeko sistema baten garapena aztertzen du. Sistema, ESP32 mikrokontrolagailu batean oinarritzen da, eta ibilgailuaren CAN busetik, GPS eta IMU sentsoreetatik datuak eskuratzen ditu denbora errealean. Eskuratutako datuak, CatBoost ikaskuntza automatikoko eredu baten bitartez prozesatzen dira, zorabioaren probabilitatea iragartzeko. Eredua optimizatu da baliabide mugatuko sistema txertatuetan eraginkortasunez inplementatzeko, ereduen kudeaketa dinamikoa eta BIN formatua erabiliz. Emaitzek sistema eraginkorra dela erakusten dute, inferentzia-denbora azkarra eta memoriaren erabilera optimizatua lortuz. Etorkizuneko lanetan, eragingailuak integratzea eta ereduaren errendimenduaren hobetzea izango dira helburuak.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5911Heterogeneotasunaren analisi azkar eta automatizatua krio-mikroskopia elektronikoan2025-05-22T10:39:07+00:00Oier Lauzirika Zarrabeitiaolauzirika@cnb.csic.esJosé Luis Vilas Prietojlvilas@cnb.csic.esMikel Iceta Tenamiceta@cnb.csic.esJosé María Carazo Garcíacarzo@cnb.csic.esCarlos Oscar Sorzano Sánchezcoss@cnb.csic.es
Krio-Mikroskopia Elektronikoan (CryoEM) laginaren egitura heterogeneotasuna erronka nagusia da. Honetarako, ondoko norabideetatik proiektatutako irudien arteko antzerakotasunaren abantaila hartzen duen metodo bat proposatzen dugu. Honetarako, Osagai Nagusien Analisia (PCA) burutzen da datuen norabide-azpimultzoekin. Analisi lokal hauek modu globalean sinkronizatzen dira Talde Ortogonalen Sinkronizazioaren bidez, matematika aplikatuen arloko eremu berri bat. Heterogeneotasun analisi ikuspegi honek parametro gutxi behar ditu exekutatzeko, eskuzko doipenak murriztuz eta erabilgarritasuna indartuz. Honez gain, parametroek zentzu fisiko-estadistikoa dute, hauen ulergarritasuna eta gardentasuna bermatuz. Beste alde batetatik, algoritmoa konputazionalki oso eraginkorra da, ohiko heterogeneotasun-analisi metodoekin alderatuta exekuzio-denbora nabarmen azkarragoak lortuz. Metodoa balioztatzeko, heterogeneotasun konposizionala eta konformazionala erakusten duten datu-simulazio eta esperimentaletan probatzen dugu, egitura-aldakortasuna argitzeko duen eraginkortasuna erakutsiz.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5954 Altzairu-zepen propietateen lorpena iturri bilgailudun ohantze konikoetan CO2-aren harrapaketa egiteko2025-05-22T10:39:24+00:00Aimar Martínaimar.martin@ehu.eusÁlvaro Canoalvaro.cano@ehu.eusMaider Bolañosmaider.bolanos@ehu.eusIdoia Estiatiidoia.estiati@ehu.esMikel Tellabidemikel.tellabide@ehu.eusXabier Sukunzaxabier.sukunza@ehu.eusMartin Olazarmartin.olazar@ehu.eus
CO2 kontzentrazioa urtero handitzen ari da eta, beraz, CO2 isuriak murriztea ezinbestekoa da. Arazo hori ekiditeko altzairu-zepak erabili daitezke, karbonatazio mineralerako eta CO2-a harrapatzeko egokiak baitira, haien CaO eduki altua dela eta. Hortaz, karbonatazio mineralak CO2 molekulak modu iraunkorrean harrapatzen ditu eta material organiko eta ez-organiko baliotsu eta termodinamikoki egonkorrak ere sortzen ditu. Karbonatazio minerala horretarako diseinatutako industria-instalazioetan egiten da, baina instalazio hauek mugak dituzte. Hori dela eta, iturri bilgailudun iturri ohantze konikoak karbonatazio mineralerako eta CO2-aren harrapaketarako egokiak izan daitezke. Ondorioz, altzairu-zepen propietate fisiko-kimikoak zehaztu egin dira, izan ere baliagarriak izango dira karbonatazioa iturri ohantzean aurresateko.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5957Euskarazko lehen C1 ebaluatzaile automatikoa2025-05-22T10:39:25+00:00Ekhi Azurmendiekhi.azurmendi@ehu.eusXabier Arregixabier.arregi@ehu.eusOier Lopez de Lacalleoier.lopezdelacalle@ehu.eus
Artikulu honetan euskarazko idazlanek C1 maila duten edo ez zehazten duen ebaluatzaile automatiko bat garatu dugu. Sistema elikatzeko HABE eta HiTZ arteko hitzarmenaren bitartez lortutako transkribatutako 10.000 idazlan erabili dira. Idazlanen gaiak eduki dezaketen eragina aztertzeko entrenamenduak bi eratara diseinatu ditugu, epealdi bakarreko testuak bakarrik erabilita eta bi epealdietakoekin. Oinarri lerroak finkatzeko euskarazko bi Hizkuntza Eredu (HE), RoBERTa eta Latxa, ereduak entrenatu ditugu, eta ondoren datu eskasiari aurre egiteko, sistemaren gaindoitzea ekiditeko eta errendimendua hobetzeko teknika ezberdinak landu: EDA, SCL eta erregulazioa. Azkenik, sistema ezberdinen portaeren analisiak burutu ditugu, ereduen kalibrazioa eta artefaktuen eragina neurtzeko.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5960Euskara eta gaztelaniazko kontra-narratiben sorkuntza: datuen sorrera eta ebaluazioa2025-05-22T10:39:27+00:00Jaione Bengoetxeajaione.bengoetxea@ehu.eusItziar Gonzalez-Diositziar.gonzalezd@ehu.eusRodrigo Agerrirodrigo.agerri@ehu.eus
Kontra-narratibak (KN) gorroto-diskurtsoen (GD) erantzun ez-negatiboak dira, online gorrotoa eta haren hedapena murrizten laguntzen dutenak. Sare sozialetan GDaren presentzia hazi den arren, KNen sorkuntza automatikoari buruzko ikerketa mugatua da oraindik, eta egindako lan gehienak ingeleserako izan dira. Artikulu honek CONANEUS aurkezten du, euskarazko eta gaztelaniazko KNen sorkuntzarako datu-multzoa, Itzulpen Automatikoa (IA) eta post-edizio profesionala erabiliz sortua. Ingelesezko CONAN datu-multzoaren corpus paralelo gisa, hizkuntza anitzeko eta hizkuntza arteko KNen sorkuntzan ikerketa ahalbidetzen du. mT5 hizkuntza ereduarekin egindako esperimentuetan ikusten da post-editatutako datuek KNen sorkuntza-kalitatea hobetzen dutela. Eskuzko ebaluazioak baieztatu du datuen eskuzko berrikusketa beharrezkoa dela. Hizkuntza anitzeko datu-gehikuntzak gaztelaniari mesede egiten dio, baina ez euskarari, hizkuntza anitzeko eredu sortzaileen erronkak agerian utziz. Eduki-oharra: Artikulu honek hizkera iraingarriaren adibideak ditu, ez datozenak bat egileen ikuspuntuekin.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5961Pultsito: Pultsu bidezko Neurona-sareak erabiltzeko liburutegia C programazio-lengoaian2025-05-22T10:39:27+00:00Alex Amenabaralex.amenabar@ehu.eusUnai Garciarenaunai.garciarena@ehu.eusJavier Navaridasjavier.navaridas@ehu.eusJose Antonio Pascualjoseantonio.pascual@ehu.eus
Pultsu bidezko Neurona-sareen (PNS) arloko ikerkuntzak hazkunde handia bizi izan du azken urteetan, sare horiek neurona-sare biologikoekin dituzten antzekotasunak direla eta. Hala ere, oraindik ez da lortu PNSekin sare klasikoekin lortu diren emaitzak berdintzea. PNSak biologikoki errealistagoak dira, baina entrenamendu prozesua eta informazioaren kodeketa konplexuagoak dira. Sare horiekin lan egiteko software tresnak ezinbestekoak dira, baina gehienak garapenean daude edo oso erabilera zehatzetara mugatzen dira. Lan honetan, ikaskuntza automatikoan eta simulazioan erabilgarriak diren PNSak sortu eta erabiltzeko liburutegi orokorrago baten oinarria garatu da. Inplementazioa C programazio-lengoaian egin da ahalik eta errendimendurik altuena lortzeko.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5963Bihurdura-bibrazioak tren-ibilgailuen ardatzen gako2025-05-22T10:39:28+00:00Irati Mendia-Garciairati.mendia@caf.netJoseba Iñaki Murua Gonzalezjoseba.murua@caf.netAsier Alonso Pazosasier.alonso@caf.net
Tren-ibilgailu bateko ardatzaren bi gurpilak kontrako norantzan oszilatzeari, bihurdura-bibrazioa deritzo. Ardatzaren integritatea bermatzeko oszilazio hau identifikatuta eta kontrolatuta izatea funtsezkoa da, non ardatzaren bihurdura-bibrazioen homologazioan saiakuntza esperimentalak burutzea ezinbestekoa den. Hala ere, fenomeno-fisikoa konplexua da eta xehetasun guztiak ez dira erabat ulertzen. Beraz, bihurdura-momentu altueneko mutur-egoera kritikoa zein den ez da ezagutzen, eta ondorioz, ardatzaren diseinua, zein homologazio-saiakuntzen estrategia aurrez jakitea ezinezkoa da. Honela, diseinu-fasean erabilgarria den bihurdura-momentua aurreikusteko metodologia bat garatu da, ardatz-gurpil sistemen diseinua optimizatu eta homologazio saiakuntzak murriztea ahalbidetu dezakeena.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5965Kontra-Narratiben Sorkuntza Automatikoa: Gorrotoa Deseraikiz2025-05-22T10:39:29+00:00Irune Zubiagairuzubiaga@gmail.comJaione Bengoetxeajaione.bengoetxea@ehu.eusAitor Soroaa.soroa@ehu.eusRodrigo Agerrirodrigo.agerri@ehu.eus
Lan honek ML-MTCONAN-KN aurkezten du, ezagutzan oinarritutako kontra-argudiaketarako lehen corpus eleaniztuna. Corpusa modu paraleloan egituratuta dago lau hizkuntzatan: ingelesa, euskara, gaztelania eta italiera. Datu-multzo honek ekarpena egiten du arloan, kontra-argudiaketarako baliabideen urritasunari aurre eginez, ezagutzan oinarritutako kontra-narratiben lehen bilduma eleaniztuna aurkeztuz. Gainera, euskaraz kontra-narratiba sorkuntza automatikorako teknika ezberdinen azterketa eskaintzen dugu, orain arte egin ez den ikerketa bat. Gure ekarpenaren helburua gorroto-diskurtsoei erantzun eraikitzaileak sortzeko gai diren sistemen garapena hobetzea da. Eduki-oharra: Artikulu honek gorroto-diskurtsoa dauka, eta irakurle batzuentzat iraingarria izan daiteke. Ikuspegi horiek ez dute egileen pentsaera islatzen.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5968Modalitate anitzeko ereduen eta hizkuntza ereduen zentzumen espazialaren azterketa2025-05-22T10:39:30+00:00Oier Ijurcooier.ijurco@ehu.eusOier Lopez de Lacalleoier.lopezdelacalle@ehu.eusGorka Azkunegorka.azcune@ehu.eus
Zentzumen espaziala, espazio eta harreman fisikoari buruzko gure ezagutza, giza kognizioren funtsezko ezaugarria da. Ikerketa honek gaur egungo hainbat eredu ebaluatu eta alderatzen ditu, zentzumen espazialari dagokionez. Hiru eredu mota hartzen dira kontuan: testu hutseko ereduak, sarrera bezala testua erabiltzen duten modalitate anitzeko ereduak, eta testutik abiatuta irudiak sortzen dituzten ereduak. Zentzumen espaziala gizakiontzat ulertzeko oso erraza den alderdi bat bada ere, hizkuntza ereduentzat zeregin zaila da. Ikerketa honen emaitza gisa, aurkitu dugu egungo ereduek nabarmen hobetu dutela horrelako zereginetan BERT edo RoBERTa bezalako eredu ez hain berriekin alderatuta. Azken finean, ikerketa honekin espazio-harremanei buruzko arrazoiketan adimen artifizialeko sistemen garapena azpimarratzen dugu, mundua giza mailan ulertzeko funtsezko urratsa dena.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5971EuMediCS - Euskarazko Medikuntzaren Domeinuko Corpus Sintetikoa, Itzultzaile Automatikoen Ekarpena2025-05-22T10:39:31+00:00Ane G. Domingo-Aldamaanegdaldama@gmail.comIrune Palaciosipalacios017@ikasle.ehu.eusMaitane Urruelamurruela002@ikasle.ehu.eusIker De la Iglesiaiker.delaiglesia@ehu.eusAnder Barrenaander.barrena@ehu.eusJosu Goikoetxeajosu.goikoetxea@ehu.eus
Azken urteotan, Hizkuntza-Eredu Handiek (HEH) adimen artifizialaren alorra erabat irauli dute, itzulpena eta testu-sintesia bezalako zereginetan berebiziko arrakasta lortuz. Medikuntzaren domeinuan ere, eredu horiek errendimendu handia erakutsi dute, zenbait kasutan gizakion mailara hurbilduz, zeregin horietarako entrenatu direnean. Hala ere, HEH espezializatuen inguruko aurrerapen gehienak baliabide ugari dituzten hizkuntzetan egin dira, hala nola, ingelesean. Hori euskara bezalako hizkuntza gutxituen kalterako da, hizkuntza horietako HEHak urriak eta kalitate baxuagokoak baitira; domeinu espezializatuetan, medikuntzan esate baterako, sarritan existitu ere ez dira egiten. Gauzak horrela, proiektu honen helburua euskarazko medikuntzaren domeinuko lehenengo corpus sintetikoa sortzea da, etorkizunean domeinu horretako HEH bat elikatuko duena. Hori lortze aldera, lehenik, medikuntzaren domeinuko hiru itzulpen-eredu aurkeztuko dira, gaztelaniazko eta ingelesezko testuak euskarara itzultzen dituztenak; ondoren, hiru itzulpen-eredu horien kalitatea ebaluatuko da; azkenik, eredurik egokiena aukeratuko da, eta azken horrekin etorkizunean testuak masiboki euskarara itzuliko dira. Hala, lan hau domeinura egokitutako euskarazko HEHen sorkuntzan ekarpen esanguratsua da, zehazki, medikuntzaren domeinuan.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5973Tokiko ospitale bateko COVID-19 pazienteen datu-multzoaren Triajea2025-05-22T10:39:32+00:00Goizalde Badiola-Zabalagoizalde.badiola@ehu.eusJose Manuel Lopez-Guedejm.lopez@ehu.eusManuel Maria Grañamanuel.grana@ehu.eus
COVID-19aren pandemiak algoritmo prediktiboetan oinarritutako erabaki-sistemak garatzeko presioa areagotu du, osasun-sistemen karga kudeaezina arintzeko helburuarekin. Osasun-egoera erronkatsu honii aurre egiteko, ikerketa honetan tokiko ospitale bateko COVID-19 pazienteen datu-multzo erreal baten azterketa sakona burutu dugu. Artikuluak triajea iragarpen-arazo gisa planteatzen du, klase anitzeko sailkapen baten bidez formulatua, aldagai fisiologikoen adinarekiko normalizazioa bereziki aztertuz. Lortutako emaitza esperimentalak aurkezten ditugu, tokiko ospitale batean onartutako COVID-19ko pazienteen datuetan oinarrituta. Emaitzek aplikazio praktikoetarako aukera itxaropentsuak eskaintzen dituzte, datuen oreka eta sailkapena hobetuz, medikuek paziente kritikoei esleituko dieten triaje-iragarpena optimizatzeko.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5977Burmuineko oximetria-seinalearen wavelet analisia bihotz-biriketako berpizte-masajearen sakaden maiztasuna kalkulatzeko2025-05-22T10:39:34+00:00Amaia Sanz-Pescadoramaia.sanzp@ehu.eusErik Alonsoerik.alonso@ehu.eusIraia Isasiiraia.isasi@ehu.eusAndima Larreaalarrear@yahoo.esRuth Salaberrianelli102@hotmail.comElisabete Aramendielisabete.aramendi@ehu.eus
Infragorri hurbileko espektroskopiaren bidez erregistratutako bereizmen altuko oximetria-seinaleak fluktuazioak islatzen ditu bihotz-biriketako berpiztearen (BBBaren) bularreko sakadekin (BSekin). Lan honen helburua BSen frekuentzia detektatzeko metodo bat garatzea izan zen, bihotz-biriketako geldialdiko pazienteen oximetria-seinalea prozesatuta. Laneko datu-basea 284 segmentuk osatu zuten, ospitalez kanpoko bihotz biriketako geldialdia (OKBBG) jasan zuten 30 pazientetatik ateratakoak. Segmentu bakoitza bularraldeko inpedantzia eta burmuineko oximetria seinaleez eraturik zegoen. Lortutako emaitzak metodoa sendoa eta zehatza dela erakusten dute, baita monitorizazio sistemetan integratzea posible izan daitekeela ere.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5982Ikusizko Hizkuntza-ereduetan Kanpo Ezagutza eta Arrazoimendu Espaziala Txertatzen2025-05-22T10:39:36+00:00Ander Salaberriaander.salaberria@ehu.eusGorka Azkunegorka.azcune@ehu.eusEneko Agirree.agirre@ehu.eus
Hizkuntza naturalaren prozesamendua (NLP) eta konputagailu bidezko ikusmenaren (CV) alorrak asko hazi dira azkenaldian. NLP eta CV-ren arteko zubian aurrerapenak lortu badira ere, gaur egun testuak eta irudiak prozesatzen dituzten sistemek hainbat ahulezia erakusten dituzte. Lan honetan, doktorego-tesi baten ekarpenak aurkezten dira, non ikusizko hizkuntza-ereduen bi ahulezi aztertu diren: munduko ezagutzaren integrazioa eta arrazonamendu espaziala. Alde batetik, irudietatik goiburukoak sortu ditugu hizkuntza-ereduetan inplizituki kodetuta dagoen munduko ezagutza hobeto aprobetxatzeko. Bestetik, objektu anotazioetatik datu sintetikoak sortzen zentratu gara, bai hizkuntza-ereduetan eta baita testu bidezko irudi sortzaileetan ere arrazonamendu espaziala hobetzeko.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5983Boladun torlojuen zinematikaren birdefinizioa2025-05-22T10:39:36+00:00Pello Alberdipalberdi@mondragon.eduAitor Aranaaarana@mondragon.eduAitor Oyangurenaoyanguren@mondragon.eduJon Larrañagajlarranaga@mondragon.eduIbai Ulaciaiulacia@mondragon.edu
Bolen orbita-abiadura eta biraketa-abiadura funtsezko aldagai zinematikoak dira boladun torlojuen portaera dinamikoa aurreikusteko. Besteak beste, potentzia-galeren, bibrazioen analisiaren, bolen pasatze-maiztasunaren eta higadura-fenomenoen azterketan. Hala ere, literaturan aldagai horiek kalkulatzeko erabiltzen den formulazio teorikoak ez du helize-angeluak eragindako abiadura transbertsalaren efektua kontuan hartzen. Lan honetan formulazio berri bat aurkezten da, efektu hori erabat barneratzen duena, eta bi ikuspegi horien arteko alde esanguratsuak erakusten ditu, bereziki helize-angelu handietan. Horrez gain, metodologia esperimental berri bat aurkezten da orbita-abiadura neurtzeko, bolaren orbita-biraketaren eta torlojuaren desplazamendu angeluarraren arteko erlazioa kalkulatuz. Esperimentu bidez lortutako emaitzek bat-egite sendoa erakusten dute proposatutako formulazioaren aurreikuspenekin.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5987SNNorlax: Pultsu bidezko Neurona-sareak azeleratzeko hardware plataforma2025-05-22T10:39:38+00:00Asier Esteban Sauceasier.esteban@ehu.eusJavier Navaridasjavier.navaridas@ehu.eusJose Antonio Pascualjoseantonio.pascual@ehu.eusLibe Morilibe.mori@ehu.eus
(NSA) mota bat dira. NSA tradizionalek ez bezala, PNS-ek informazioa pultsu diskretuetan oinarrituta prozesatzen dute, errendimendu altuagoa eta eraginkortasun energetiko nabarmenagoa lortuz. Hala ere, gaur egungo hardware plataforma gehienek ez dute aprobetxatzen PNS-en gertaera bidezko izaera eta horrek sare handiak eta konplexuak prozesatzea oztopatu dezake. Arazo horiei aurre egiteko, artikulu honetan Ate-matrize programagarrietan (FPGA) oinarritutako hardware azelerazio plataforma berria (SNNorlax) aurkezten da, sarearen tamaina eta sinapsi konexioak konfiguratzeko maila altua duena.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5990zeptOS: segurtasunera bideratutako sistema eragile txertatua RISC-V sistemetarako2025-05-22T10:39:39+00:00Iker Galardiiker.galardi@ehu.eusJose Antonio Pascualjoseantonio.pascual@ehu.eusJavier Navaridasjavier.navaridas@ehu.eus
Sistema txiki eta espezializatuen erabilerak gorakada egin du, egunerokotasunean erabiltzen ditugun tresna asko kontrolatzera iritsi arte. Gailu horietako asko internet bidez kontrolatzeko aukera dago eta honen ondorio bezala gailu horietako asko hainbat erasotzaileren ikusgai bihurtu dira pribatutasun eta segurtasun munduan kezkak sortuz. Gainera, gailu horietako askok hardware IP eta SDK propietarioak erabiltzen dituzte, garatzaileek duten kontrola eta pertsonalizazio aukerak asko mugatuz. Artikulu honen bitartez sistema txertatuetarako erabili daitekeen plataforma ireki eta aldagarri bat deskribatzen da RISC-V arkitekturaren ekosistema irekiaz eta sistema eragile txiki eta arin batez baliatuz.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5995Hizkuntzetarako neurona espezifikoak LLMetan?2025-05-22T10:39:41+00:00Ixak Sarasuai.sarasua@orai.eusXabier Saralegix.saralegi@orai.eus
Hizkuntza Eredu Handiak (LLM) adimen artifiziala irauli duten milaka milioi parametroko neurona-sareak dira. Ikerketa honetan LLMen hizkuntza jakinetarako neurona espezifikoak aztertzen dira, euskaran fokua ezarriz. Hizkuntza Aktibaziorako Probabilitate Entropia (LAPE) metrika erabiliz, Llama-3.1-8B ereduko eta euskarara egokitutako aldaerako (Llama-eus-8B) euskara, frantses, gaztelera eta ingeles hizkuntzetan espezializatutako neuronak identifikatzen ditugu. Esperimentuetan ikusten da neurona espezifikoak ereduaren kanpoaldeko geruzetan pilatzen direla gehienbat, eta euskarak dituela neurona espezifiko gehien. Perplexity-a erabiliz egindako analisiak erakusten du neurona horiek desaktibatzeak eragin berezia duela helburuko hizkuntzan ereduko hizkuntza nagusia ez den kasuetan, neuronen espezifikotasuna baieztatuz. Aurkikuntza horiek horrelako ereduak beste hizkuntzetara egokitzearen eta neurona espezializatuen arteko erlazioa erakusten dute, eta LLMak baliabide urriko hizkuntzetara era optimoan egokitzeko bideei buruzko informazioa ematen dute.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/5998Neurona-sareetan onarritutako sintesi-ahots pertsonalizatuen hobekuntzen garapena eta ebaluazioa2025-05-22T10:39:42+00:00Iñigo Hierro Mugaihierro006@ikasle.ehu.eusIbon Saratxaga Couceiroibon.saratxaga@ehu.eusInma Hernáez Riojainma.hernaez@ehu.eusAnder Arriandiaga Laresgoitiander.arriandiaga@ehu.eusVictor Garcia Romillovictor.garcia@ehu.eus
Adimen artifizialaren garapenarekin batera, neurona-sareetan oinarritutako ahots-sintesi modelo berriak garatu dira, aurreko sintesi teknologiekin lortzen diren emaitzak hobetuz. Sintesi-ahotsen pertsonalizazioa sintesi-ahotsa entrenatzeko beharrezkoak diren baliabide kopurua oso altuari aurre egiteko erabiltzen da, sintesi-ahotsak lortzeko prozesu errazagoa eskainiz. Artikulu honetan artearen egoeraren Text-to-Speech (TTS) modelo baten pertsonalizazioen ebaluazioa zein modeloa hobetzeko proposamenak aurkezten dira eta hobekuntzak egiteko jarraitutako metodologia azaltzen da.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/6003HiTZketan. Ahots-ahots itzulpen elebiduna ikasketa sakona erabiliz2025-05-22T10:39:43+00:00Aitor Bellancoaitor.bellanco@ehu.eusIbon Saratxagaibon.saratxaga@ehu.eusInma Hernáezinma.hernaez@ehu.eusAitor Soroaa.soroa@ehu.eusEva Navaseva.navas@ehu.eusGorka Labakagorka.labaka@ehu.eusXabier de Zuazoxabier.dezuazo@ehu.eusAnder Arriandiagaander.arriandiaga@gmail.comVictor Garcíavictor.garcia@ehu.eusJon Sanchezjon.sanchez@ehu.eusChristoforos Souganidischristoforos.souganidis@ehu.eusEneko Aguirreeneko.aguirre@ehu.eusAsier Herranzasier.herranz@ehu.eusRodrigo Agerrirodrigo.agerri@ehu.eusGerman Rigaugerman.rigau@ehu.eusGemma Meseguergmeseguer001@ikasle.ehu.eus
HiTZketan proiektuak ahotsetik ahotserako (S2S) itzulpen automatikoko sistema berritzaile bat garatu du, euskararen eta gaztelaniaren arteko komunikazio arina ahalbidetzen duena. Sistema horren erabiltzaileak bi hizkuntza horietako edozeinetan hitz egin dezake, eta sistema bera arduratzen da diskurtsoaren edukia kontrako hizkuntzara itzultzeaz. Gainera, komunikazioaren esperientzia eta naturaltasuna hobetzeko, sistemak testu-itzulpena sortzeaz gain, audio bihurtzen du, jatorrizko hiztunaren intonazioa eta ahots-ezaugarriak imitatzen dituen ahots pertsonalizatua erabiliz.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/6007Iturri ohantzeetako partikulen jarraipenerako sistema optiko baten garapena eta balioztatzea2025-05-22T10:39:46+00:00Maider Bolañosmaider.bolanos@ehu.eusAlvaro Canoalvaro.cano@ehu.eusAimar Martínaimar.martin@ehu.eusMikel Tellabidemikel.tellabide@ehu.eusMiriam Arabiourrutiamiriam.arabiourrutia@ehu.eusHaritz Altzibarharitz.altzibar@ehu.eusMartin Olazarmartin.olazar@ehu.eus
Iturri ohantzea prozesu termokimikoetan erabiltzen den teknologia da, eta ohantze fluidizatu teknologiarekin alderatuz, tamaina eta propietate desberdinak dituzten partikulekin lan egiteko bereziki aproposa da. Gainera, teknologia horretan ematen den gas-solido kontaktu handia dela eta, materia- zein bero-transferentzia abiadura altuak lortzen dira. Hala ere, iturri ohantzearen garapen eta industria ezarpen zuzena burutzeko, beharrezkoa da sistemaren portaera hidrodinamikoa ulertzea. Hori dela eta, lan honen helburu nagusia gune diluituetako partikulak jarraitzeko xedea duen algoritmoa garatzea eta balioztatzea da. Horren bidez, partikulek iturrian burutzen duten hiru dimentsiodun desplazamendua eta abiadura aztertu dira. Hori burutzeko, bi kameraz osatutako sistema optiko bat egokitu da, erreaktorearen barruan hainbat posiziotan aldiuneko neurketa ahalbidetzen duena.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/6008Sintonizazio-teknika berri baten ezarpena in-line sistemetan parametro fisikoak neurtzeko MCF-en bidez2025-05-22T10:39:46+00:00Danel Bargiela Mengoddanel.bargiela@ehu.eusJosu Amorebieta Herrerojosu.amorebieta@ehu.eusGaizka Durana Apaolazagaizka.durana@ehu.eus
Artikulu honetan, izaera ezberdineko zuntz optiko sentsoreetarako galdeketa-sistema berri baten diseinua, karakterizazioa eta fabrikazioa zehazten dira. Lorpena urrats berri bat da zuntz optiko sentsore askoen ezaugarriaz baliatzeko, fabrikazio prozesu sinple batekin parametro fisikoen neurketarako sentsore aproposen diseinua ahalbidetzen duena. Fabrikazio-sinpletasun horrek, nukleo anitzeko zuntz optiko horien sentsibilitate handikoarekin batera, ezin hobeak bihurtzen ditu hainbat aplikazio teknologiko aurreratuetarako. Esperimentu honetan, laborategiko oinarrizko konfigurazioa erabiltzen da aurkeztutako kontzeptuaren bideragarritasuna frogatzeko. Horretarako, bi zuntz optiko sentsore-mota erabiltzen dira. Lehenengoa, FBG komertziala eta bigarrena, MCF zuntz sentsore bat, laborategian bereziki diseinatua.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskarazhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/ikergazte/article/view/6009Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat off-road ibilgailu baten analisi dinamikoa2025-05-22T10:39:47+00:00Aimar Bermejo UgarteAbermejo027@ikasle.ehu.eusPablo Barroso Ledesmapbarroso003@ikasle.ehu.eusIgor Ansoategui Belateguiigor.ansoategui@ehu.eus
Ikerketaren helburua mugikortasun murriztua daukaten pertsonentzat asfaltatu gabeko bideetatik mugitzeko ahalmena duen ibilgailu bat diseinatzea eta bere bideragarritasuna aztertzea izan da. Proiektuaren garapena Caminus erakunde arabarrarekin batera egin da, erakunde horren xedea gaixotasun ezezagunei ikusgarritasuna ematea izanik. Ikerketaren zati nagusia txasisaren analisi dinamikoan zentratu da. Hori aurrera eramateko 3 metodo desberdin erabili dira: metodo analitikoa, Elementu Finitoen Metodoa (EFM) eta Analisi Modal Experimentala (AME). Hiru metodoak batera garatu dira egituraren bibrazio-moduak eta maiztasun naturalak zehazteko asmoarekin. Horrela, emaitza analitikoak emaitza esperimentalekin eta simulazioekin alderatu ahal izan dira.
2025-05-30T00:00:00+00:00Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz