https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/arnasguneak/issue/feedArnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean. Nazioarteko konferentzia2026-07-20T10:33:04+00:00Asier Basurtokluster@soziolinguistika.eusOpen Journal Systems
Euskal Herrian “arnasgune” deitutako eremu geografikoetan arreta jarri izan dute soziolinguistikak, hizkuntza politikak eta euskararen aldeko gizarte mugimenduak. Antzeko baldintzak dituzten eremuak “hiztun dentsitate altuko lurraldeak”, “hizkuntzaren gotorlekuak” edo “komunitate bernakularrak” bezala definitu izan dira Europan eta Munduan hizkuntza gutxituen eta gutxiengo linguistikoen alorrean.

Arnasguneak, hizkuntza gutxituen testuinguruetan, funtsezko espazio soziolinguistikoak dira, ahalbidetzen dutelako bertako hiztunek beste inon baino modu naturalagoan garatzea euren hizkuntza-ohiturak eta hizkuntza transmititzen jarraitzea. Bertan, hizkuntza gutxituaren erabilera nagusi da eta belaunaldi arteko transmisioa bermatzen da. Hizkuntza gutxituko hiztunentzat ingurune erosoak dira, diskriminazio eta menderakuntza egoeratik babesten direlako eta eguneroko komunikazioan sendo mantentzen direlako. Gune hauetan berezko dinamika soziolinguistikoak hizkuntza gutxituaren indartzea dakar, hizkuntza gutxitua erabiltzeko eta transmititzeko joera gailentzen da.
https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/arnasguneak/article/view/6160Zer dira eta zer ez dira arnasguneak? Zergatik dira garrantzitsuak? 2026-07-15T11:09:58+00:00Mikel Zalbide Elustondozalbide@hotmail.com
Arnasgune kontzeptua euskal soziolinguistikara ekarri, definitu eta zabalpena emateko lanetan ageriko bidegile izan da Mikel Zalbide. Fishmanen lanak eta egile horrekin izandako zuzeneko harremanak izan ditu horretarako oinarri, alde batetik. Eta, bestetik, euskararen indarberritzeari lotutako jarduera profesionala, ikerketa-ibilbidea eta hausnarketa. Gaiari buruzko Nazioarteko Konferentzia eta hari lotutako argitalpenaren baitan eraikitako eztabaida eta ezagutza Mikel Zalbidek ezarritako zimenduen gainean sortutakoa izan da. Horregatik, 2025eko urriaren 16an eta 17an Azpeitian (Euskal Herria) egindako saioetan Zalbidek arnasguneen inguruan duen ikuspegia laburbiltzen duen bideo-elkarrizketa hedatu zen (https://vimeo.com/1127291981). Eta, horregatik ere, esku artean duzun argitalpen honetan egile horrek arnasguneen ideia azaltzeko idatzitako artikulu argigarri baten zenbait pasarte jasotzea beharrezko ikusi da.
Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 110. zenbakia gaiari buruzko monografikoa izan zen. Bertan, besteak beste, Zalbidek arnasgune kontzeptuaren ezaugarri nagusiak xehatu zituen «Arnasguneak. Etorkizuneko erronkak» izeneko artikuluan.
Jarraian dakarkiguna aipatutako artikulutik hautatutako pasarte batzuk dira. Lana bere osotasunean eta xehetasunean ezagutzeko borondatea duenak jatorrizko aldaerara jotzea du biderik zuzenena. Kasu honetan, zatiak erauzteak berekin dakarren ikuspegi partzialaz jakitun, baina jatorrizkoari aldaketarik ez egiteko irizpideak gidatuta, hiru atal bere horretan ekartzea hobetsi da. Honakoak dira, hain zuzen ere, artikulutik hartutako hiru atalak:
I. Zer da arnasgunea, oro har?
II. Zer ez dira arnasgune, partez edo osoz?
III. Zergatik dira arnasguneak hain garrantzitsu, euskara indarberritzeko?
2026-07-15T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Mikel Zalbide Elustondohttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/arnasguneak/article/view/6161Komunitate bernakularrak babestea hizkuntza gutxituen biziberritzean: gizarte-analisi dinamiko bat2026-07-15T11:58:42+00:00Conchúr Ó Giollagáinconchur.ogiollagain@uhi.ac.uk
Artikulu honek hizkuntza-taldeen bizindar etnolinguistikoari (BE) buruzko ikuspegi bat proposatzen du, H1-hiztunen komunitateentzat, H2-sareentzat eta H2-ikasleentzat elkarren onurak sortzea helburu duena, hizkuntza-taldeen iraupenerako elkar indartzeko ziklo baten bidez. BEaren kontzeptualizazio berri honek errealitatean oinarritutako esparru integral batean du oinarria —Language Dynamics in Society (LanDS: Ó Giollagáin et al., 2025) deritzoguna—, hizkuntzak gizarteetan nola bizi diren ulertzeko, edo iraunkortasun etnolinguistikoa eta mundu-mailako hizkuntza-aniztasuna mehatxatzen dituen krisi soziolinguistikoa deskribatzeko.
Azken hamarkadetan hizkuntzen sustapenerako ikuspegi akademiko eta ofizialak oztopo izan dira gutxiengo-hizkuntzen komunitate bernakularren babeserako. Egungo hizkuntza-politikaren eta plangintzaren zati handi batek, besteak beste, ez du kontuan hartzen —edo ukatzen du— gutxiengo-komunitate bernakularren gainbehera sozial orokortua. Haien gainbeherari erantzunez, artikulu honek honako hauek proposatzen ditu: a) gutxiengo-hizkuntzen egoera soziala interpretatzeko esparru teoriko berri bat, eta b) gutxiengo-hizkuntzen sustapenerako ikuspegi estrategikoa, komunitate bernakularren babes nahikoa bermatuz; hau da, gizarte-ikuspegitik esanguratsua den hizkuntza-biziberritzea garatzea.
BEaren kontzeptualizazio berri honek gutxiengo-hizkuntzen iraupena aztertzen du elkarreraginezko dinamika sozialaren ikuspegitik. Ikuspegi honetatik, BEak funtsezko lau garapen-fase ditu bere baitan: 1) lehen mailako sozializazioa; 2) bigarren mailako sozializazioa; 3) indartze zibikoa; eta 4) etnizazio koherentea, hau da, identitate kolektiboaren pertzepzioetan koherentzia eragiten duten prozesu soziopolitikoak. Fase horietan zehar —banaka zein kolektiboki— aurrera egitea funtsezkoa da hizkuntza-komunitate baten gizarte-iraunkortasuna garatzeko eta sendotzeko. Hortaz, hizkuntza-politika arrakastatsua hizkuntza-talde baten gaitasun kultural, politiko eta instituzionalaren mende dago, estrategiak gizarte-aldaketaren presioekin, elkarreragin-prozesuekin eta hizkuntza-talde baten BEaren oinarri diren dinamika sozialekin lerrokatzeko.
2026-07-15T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Conchúr Ó Giollagáinhttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/arnasguneak/article/view/6162Frantsesa Kanadan: hiztun-dentsitatea eta hizkuntzaren erabilera, transmisioa eta ezagutza2026-07-15T12:43:07+00:00Étienne Lemyre etienne.lemyre@statcan.gc.ca
Frantsesa hizkuntza ofiziala da Kanadan ingelesarekin batera. Alabaina, ama-hizkuntza frantsesa duten herritarrek (bakarrik nahiz beste hizkuntza batekin) estatu osoko populazioaren gutxiengo bat osatzen dute (% 20,9) probintzia eta lurralde guztietan, Quebecen izan ezik (% 77,8). Maila lokalean, ama-hizkuntza frantsesa duten quebectar gehienak frantsesa nagusi den auzoetan bizi dira, non frantsesdunek populazioaren erdia baino gehiago osatzen duten (% 93,4); estatuko gainerako eremuetan, berriz, frantsesdunak populazioaren laurden bat dira soilik (% 25,4). Frantsesdunen proportzioa handiagoa den auzoetan, probabilitate handiagoa dago frantsesdunek frantsesa erabil dezaten etxeko hizkuntza nagusi moduan, probabilitate txikiagoa heldu frantsesdunek bikote linguistikoki mistoak osa ditzaten, eta gurasoek kopuru handiagoan transmititzen diete frantsesa haurrei bai familia elebakarretan, bai hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten dituzten familietan. Ama-hizkuntza frantsesa ez duten pertsonen artean, frantsesdun-proportzio handiko auzoetan bizi direnek aukera gehiago dituzte etxeko hizkuntza nagusitzat frantsesa hartzeko edo frantsesa bigarren hizkuntza moduan ikasteko. Horrelako loturak Quebecen eta Quebecetik kanpo ikusi badira ere, frantsesak Quebecen duen gehiengo-estatusa eta Kanadako beste tokietan duen gutxiengo-estatusa argi islatzen dira emaitzetan, auzo-mailan frantses hiztunen tokiko kontzentrazioa edozein delarik ere.
2026-07-15T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Étienne Lemyre https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/arnasguneak/article/view/6163Continuuma eta kodependentzia: gales-hiztunen dentsitate altuko, ertaineko eta baxuko komunitateen dinamika elkarlotua2026-07-15T12:56:18+00:00Elin Haf Gruffydd Joneselin.jones@uwtsd.ac.uk
Artikulu honek Galesen alor honetako politiketan berriki izandako garapenei buruz hausnartzen du, eta bereziki Galesez Mintzatzen diren Komunitateen Batzordearen lana aztertzen du. Prosiect BRO: gaur egungo galesez mintzatzen diren komunitateen inkesta soziolinguistiko orokorrak Batzordearen lehenengo eta bigarren faseei (2022-2024, 2024-2026) egindako ekarpenean ere oinarritzen da.
Galesaren eta euskararen testuinguruak alderatzen ditu, funtsezko politika-alorretan egindako aurrerapenen arteko desberdintasunak azpimarratuz, besteak beste hiztun-kopurua handitzean, hezkuntza-sistemaren garapenean eta hizkuntzaren erabilera sozialaren analisian. Bi hizkuntzek erronka handiak dituzte dentsitate altuko eremuen iraunkortasunari dagokionez.
Artikuluak gaur egungo galesez mintzatzen diren komunitateen dinamika elkarlotuak aztertzen ditu, dentsitate altuko, ertaineko eta baxuko eremuetan barrena. Argudiatzen du eremu horiek —behintzat galesaren testuinguruan— elkarri lotuta daudela continuum geolinguistikoen bidez, eta geruza anitzeko kodependentzia sozial, kultural eta ekonomikoetan funtzionatzen dutela. Dentsitate altuko eremuak tradizionalki hizkuntzaren bizindarraren muintzat jo izan diren arren, artikulu honek azpimarratzen du galesaren egungo testuingu-ruan halako eremuak ez direla hiztun-dentsitate ertaineko edo baxuko eremue-tatik isolatuta aritzen. Era berean, dentsitate ertaineko eta baxuko eremuek ere lotura sendoak behar dituzte —continuum geolinguistiko bat edota kodependentzia sozial, kultural eta ekonomiko bat— dentsitate altuko eremuekin. Galesez mintzatzen diren komunitateak elkarri lotuta daude pertsonen joan-etorrien bidez, ekologia ekonomiko eta kultural saretu eta geolinguistiko batean. Erlazio horrek iradokitzen du galesak komunitate-hizkuntza gisa izango duen etorkizuna ez dela soilik dentsitate altueneko eremuak sendotzearen araberakoa; galesa herrialde osoan indartzea ere ezinbestekoa da, bai eta continuumaren eta kodependentziaren kontzientzia hori eztabaidaren eta politikagintzaren erdigunean jartzea ere.
2026-07-15T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Elin Haf Gruffydd Joneshttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/arnasguneak/article/view/6164 Hiztun-dentsitate desberdineko lurralde-eremuen elkarreragina euskararen ahultze- eta indarberritze-prozesuetan2026-07-15T13:14:25+00:00Asier Basurto Arruti a.basurto@soziolinguistika.eusIñaki Iurrebaso Biteriiiurrebaso@uema.eus
Artikulu honek Hego Euskal Herriko hiztunen bizileku-mugikortasunak hizkuntzen erabileran dituen ondorio soziolinguistikoak aztertzen ditu. Horretarako, ECEPOV (INE, 2021) inkestan oinarritutako adierazle berriak sortu dira, hiztunen bizilekua, jaioterria eta gurasoen jatorria zona soziolinguistiko ezberdinen arabera erabilerari buruzkoekin gurutzatuz. Emaitzek erakusten dute arnasguneetako gaztelaniaren erabileran pisu handia dutela zona erdaldunagoetatik etorritako hiztunek, eta, alderantziz, erdararen nagusitasun handiko eremuetan euskara erabiltzen dutenen artean jatorria zona euskaldunagoetan duten hiztunek pisu esanguratsua dutela. Ondorioz, hiztun-komunitateak bere burua erreproduzitzeko gaitasunak baldintza espazial eta demografikoekin lotura zuzena duela baieztatzen da, eta lurralde arteko fluxuak hizkuntza-komunitatearen dinamika orokorraren elementu garrantzitsua direla.
2026-07-15T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Asier Basurto Arruti , Iñaki Iurrebaso Biterihttps://aldizkariak.ueu.eus/index.php/arnasguneak/article/view/6165Euskalduntzearen inpaktua, lurraldearen euskalduntasunaren arabera. Euskararen indarberritzerako lurralde-estrategia baterantz2026-07-15T13:22:14+00:00Iñaki Iurrebaso Biteriiiurrebaso@uema.eus
Ikerketari dagokionez, Inkesta Soziolinguistikoa ustiatuta, ikusiko da euskaldun berrien euskararen erabilera-maila zeharo aldatzen dela bizi diren udalerriaren arabera: zenbat eta udalerri euskaldunagoa, orduan eta handiagoa erabilera. Errealitate horretatik ondorioztatuko da eremu euskaldunagoan egindako indarberritze-ahaleginak askoz ere fruitu ugariagoak eman dituela proportzioan, zona erdaldunagoetan egindakoak baino.
Ondoren, proposatzen da lurralde-estrategia bat komeni dela indarberritze-prozesuan aurreratzeko, lurralde euskaldunagoei motor-papera, aitzindaritza-papera, aitortuz; lurralde horiek euskara irradiatuz eta zabalduz… gainerako eremuak elikatzea bilatuz. Estrategia horren barruan, funtsezkoa izango da, batetik, motor-papera beteko duten lurraldeak bereziki zaintzea; eta bestetik, irradiatze hori gerta dadin bitarteko ahalik eta egokienak lantzea.
Lan honetan aurkezten dira, lehenik, euskalduntzearen aldeko ahaleginak lurraldean izandako inpaktuari buruzko ikerketa bat. Eta, ondoren, oinarrizko proposamen bat lurraldean esku hartzeari begira.
2026-07-15T00:00:00+00:00Copyright (c) 2026 Iñaki Iurrebaso Biteri