Frantsesa Kanadan: hiztun-dentsitatea eta hizkuntzaren erabilera, transmisioa eta ezagutza
DOI:
https://doi.org/10.26876/Arnasguneak.2026.03Gako-hitzak:
frantsesa, Kanada, Quebec, hiztun-dentsitatea, ama-hizkuntza, etxeko hizkuntza, hizkuntza-transmisioa, hizkuntza-ezagutzaLaburpena
Frantsesa hizkuntza ofiziala da Kanadan ingelesarekin batera. Alabaina, ama-hizkuntza frantsesa duten herritarrek (bakarrik nahiz beste hizkuntza batekin) estatu osoko populazioaren gutxiengo bat osatzen dute (% 20,9) probintzia eta lurralde guztietan, Quebecen izan ezik (% 77,8). Maila lokalean, ama-hizkuntza frantsesa duten quebectar gehienak frantsesa nagusi den auzoetan bizi dira, non frantsesdunek populazioaren erdia baino gehiago osatzen duten (% 93,4); estatuko gainerako eremuetan, berriz, frantsesdunak populazioaren laurden bat dira soilik (% 25,4). Frantsesdunen proportzioa handiagoa den auzoetan, probabilitate handiagoa dago frantsesdunek frantsesa erabil dezaten etxeko hizkuntza nagusi moduan, probabilitate txikiagoa heldu frantsesdunek bikote linguistikoki mistoak osa ditzaten, eta gurasoek kopuru handiagoan transmititzen diete frantsesa haurrei bai familia elebakarretan, bai hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten dituzten familietan. Ama-hizkuntza frantsesa ez duten pertsonen artean, frantsesdun-proportzio handiko auzoetan bizi direnek aukera gehiago dituzte etxeko hizkuntza nagusitzat frantsesa hartzeko edo frantsesa bigarren hizkuntza moduan ikasteko. Horrelako loturak Quebecen eta Quebecetik kanpo ikusi badira ere, frantsesak Quebecen duen gehiengo-estatusa eta Kanadako beste tokietan duen gutxiengo-estatusa argi islatzen dira emaitzetan, auzo-mailan frantses hiztunen tokiko kontzentrazioa edozein delarik ere.
Downloads
Argitaratua
Aipuak nola egin
Zenbakia
Atala
Lizentzia
Copyright (c) 2026 Étienne Lemyre

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.