Komunitate bernakularrak babestea hizkuntza gutxituen biziberritzean: gizarte-analisi dinamiko bat
DOI:
https://doi.org/10.26876/Arnasguneak.2026.02Gako-hitzak:
bizindar etnolinguistikoa, hizkuntza-babesa, LanDS esparrua, hizkuntza-sozializazioa, hizkuntza-indarberritzea, etnizazio koherentea, hizkuntza-biziberritzea, gutxiengo-hizkuntzen soziolinguistika bernakularraLaburpena
Artikulu honek hizkuntza-taldeen bizindar etnolinguistikoari (BE) buruzko ikuspegi bat proposatzen du, H1-hiztunen komunitateentzat, H2-sareentzat eta H2-ikasleentzat elkarren onurak sortzea helburu duena, hizkuntza-taldeen iraupenerako elkar indartzeko ziklo baten bidez. BEaren kontzeptualizazio berri honek errealitatean oinarritutako esparru integral batean du oinarria —Language Dynamics in Society (LanDS: Ó Giollagáin et al., 2025) deritzoguna—, hizkuntzak gizarteetan nola bizi diren ulertzeko, edo iraunkortasun etnolinguistikoa eta mundu-mailako hizkuntza-aniztasuna mehatxatzen dituen krisi soziolinguistikoa deskribatzeko.
Azken hamarkadetan hizkuntzen sustapenerako ikuspegi akademiko eta ofizialak oztopo izan dira gutxiengo-hizkuntzen komunitate bernakularren babeserako. Egungo hizkuntza-politikaren eta plangintzaren zati handi batek, besteak beste, ez du kontuan hartzen —edo ukatzen du— gutxiengo-komunitate bernakularren gainbehera sozial orokortua. Haien gainbeherari erantzunez, artikulu honek honako hauek proposatzen ditu: a) gutxiengo-hizkuntzen egoera soziala interpretatzeko esparru teoriko berri bat, eta b) gutxiengo-hizkuntzen sustapenerako ikuspegi estrategikoa, komunitate bernakularren babes nahikoa bermatuz; hau da, gizarte-ikuspegitik esanguratsua den hizkuntza-biziberritzea garatzea.
BEaren kontzeptualizazio berri honek gutxiengo-hizkuntzen iraupena aztertzen du elkarreraginezko dinamika sozialaren ikuspegitik. Ikuspegi honetatik, BEak funtsezko lau garapen-fase ditu bere baitan: 1) lehen mailako sozializazioa; 2) bigarren mailako sozializazioa; 3) indartze zibikoa; eta 4) etnizazio koherentea, hau da, identitate kolektiboaren pertzepzioetan koherentzia eragiten duten prozesu soziopolitikoak. Fase horietan zehar —banaka zein kolektiboki— aurrera egitea funtsezkoa da hizkuntza-komunitate baten gizarte-iraunkortasuna garatzeko eta sendotzeko. Hortaz, hizkuntza-politika arrakastatsua hizkuntza-talde baten gaitasun kultural, politiko eta instituzionalaren mende dago, estrategiak gizarte-aldaketaren presioekin, elkarreragin-prozesuekin eta hizkuntza-talde baten BEaren oinarri diren dinamika sozialekin lerrokatzeko.
Downloads
Argitaratua
Aipuak nola egin
Zenbakia
Atala
Lizentzia
Copyright (c) 2026 Conchúr Ó Giollagáin

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.