Zer dira eta zer ez dira arnasguneak? Zergatik dira garrantzitsuak?
DOI:
https://doi.org/10.26876/Arnasguneak.2026.01Gako-hitzak:
arnasguneak, hizkuntza gutxituaLaburpena
Arnasgune kontzeptua euskal soziolinguistikara ekarri, definitu eta zabalpena emateko lanetan ageriko bidegile izan da Mikel Zalbide. Fishmanen lanak eta egile horrekin izandako zuzeneko harremanak izan ditu horretarako oinarri, alde batetik. Eta, bestetik, euskararen indarberritzeari lotutako jarduera profesionala, ikerketa-ibilbidea eta hausnarketa. Gaiari buruzko Nazioarteko Konferentzia eta hari lotutako argitalpenaren baitan eraikitako eztabaida eta ezagutza Mikel Zalbidek ezarritako zimenduen gainean sortutakoa izan da. Horregatik, 2025eko urriaren 16an eta 17an Azpeitian (Euskal Herria) egindako saioetan Zalbidek arnasguneen inguruan duen ikuspegia laburbiltzen duen bideo-elkarrizketa hedatu zen (https://vimeo.com/1127291981). Eta, horregatik ere, esku artean duzun argitalpen honetan egile horrek arnasguneen ideia azaltzeko idatzitako artikulu argigarri baten zenbait pasarte jasotzea beharrezko ikusi da.
Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 110. zenbakia gaiari buruzko monografikoa izan zen. Bertan, besteak beste, Zalbidek arnasgune kontzeptuaren ezaugarri nagusiak xehatu zituen «Arnasguneak. Etorkizuneko erronkak» izeneko artikuluan.
Jarraian dakarkiguna aipatutako artikulutik hautatutako pasarte batzuk dira. Lana bere osotasunean eta xehetasunean ezagutzeko borondatea duenak jatorrizko aldaerara jotzea du biderik zuzenena. Kasu honetan, zatiak erauzteak berekin dakarren ikuspegi partzialaz jakitun, baina jatorrizkoari aldaketarik ez egiteko irizpideak gidatuta, hiru atal bere horretan ekartzea hobetsi da. Honakoak dira, hain zuzen ere, artikulutik hartutako hiru atalak:
I. Zer da arnasgunea, oro har?
II. Zer ez dira arnasgune, partez edo osoz?
III. Zergatik dira arnasguneak hain garrantzitsu, euskara indarberritzeko?
Downloads
Argitaratua
Aipuak nola egin
Zenbakia
Atala
Lizentzia
Copyright (c) 2026 Mikel Zalbide Elustondo

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.